OEH - Bilaketa

39 emaitza ongietorri bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
begirune.
tradizioa
Tr. Begirun está documentado sólo en Legaz, algún texto de EE y, junto al más frecuente begirune, en Mendiburu y Ubillos. Las formas en -aun- sólo se encuentran en textos vizcaínos: begiraune en Moguel, Astarloa, Arrese Beitia e Iturzaeta, begirauna en Añibarro e Iturzaeta.
sense-1
1. (V, G, AN ap. A ; Lar, , Hb, H), begiraune (H), begirauna (H (V)), begirun, begirone (Lar).
Respeto, miramiento. "Miramiento, respeto", "cortesanía", "observancia, reverencia, honor" Lar. "Contemplación, atención, begirunea, lat. respectus, observantia" Ib. "Decoro, honor, begironea " Ib. "Culto religioso que se da a la Virgen y a los Santos, begirune donea " Ib. "Atender, hacer estimación, norbaiten begirunea izan, iduki, euki, egin " Ib. "Atentamente, con reverencia y cortesía, begirunez " Ib. "(Mis) atenciones a fulano, urliari nere begiruneak " Lar, . "Atención, respeto", "culto, reverencia", "urbanidad" . "Benevolentia, beinveillance" Dv (que cita ejs. de Lar).. "Respect, considération. Begiraune edo errespetuba (Astar). Begirauna edo konsiderazinoia (Ib.). 2. politesse, urbanité (Lar)" H. "Respeto, miramiento" A. v. begirakune (3), begiramen. Tr. Usual en textos meridionales desde mediados del s. XVIII hasta hoy; aparece tbn. en algunos septentrionales (Birjin, Arbelbide, Lhande, Jean Etchepare). En DFrec hay 28 ejs., meridionales, de begirune . Para 'tener respeto', lo usan con izan Ubillos, Lardizabal (35), Otaegui, Iturzaeta, D. Agirre (G 261), KIkG, Lhande, Munita, Zaitegi (Plat 9), Gandiaga y M. Atxaga, con eduki Añibarro, Astarloa, Arana (SIgn 5) e Iza, con ekarri Arbelbide, con gorde Lardizabal (35) y D. Agirre, con eman Mirande.
Ez dio iñori zor zaion begirunerik ukatzen. Mb JBDev 308. Bada Jangoikoa gure guzien jaun ta jabe bazterrik bagekoa da, [...] egin-al begirun, honra ta errespetu zor zaiona. Mb IArg I 212s. Begirune ta amodio hainitz zuen [neskatxa jaierti] hekientzat. Birjin 77. Begirune handirekin erabilazu Minariko Sakramendua. Ib. 234. Nork zeuzkan onela itsuturik? --Aen agur ta begiruneak beretzat nai zituan Infernukoak. Ub 38. Gurasoentzat etzuen begirunik ta errespetorik. Ib. 14. Errespeto, begiruna ta lotsa bildurrezko bat euki eiozue Jangoikoari. MisE 75. Irudi edo imajina oneek, ez izan arren arri, ol, zur edo paper zati bat baño, zor jake begiraune eta errespeto andi bat, eurak adierazo eta dirudijenagaitik. Astar II 48. Begiratu daigun onetarako gagozala berbaz [...] zeru luurrak bere anditasunez beteten dituzan Jaungoikuagaz; [...]. Bete gaitezan begiraune onegaz debozinoe, itzal edo errespeto eta bildur santuz. Ib. 269s. Jaungoiko benetako zan eta alanbere beti beti euki eutsen gustizko begiraune edo erreberenzija andi bat bere Amari eta Aita Ordeko San Joseperi. Ib. 83. Gorputz-illa balsamatu eta ontzi batean sarturik, Israeltarrak Egipton egon ziran bitartean begirune andiarekin gorde zuten. Lard 63. Zeñak erakusten digute, zer begirune edo errespeto gurasoai zor diegun. Ib. 11. Ur hura, Jesusen esanera, ardo egin zala zekusatenean, guziak arritu ziran eta Jesusi begirune edo begiramentu txit andia artu zioten. Ib. 374. Bereala belaunikatu ziran, eta begirune guziarekin oñ santuetan muñ-egiten zioten. Ib. 535. Iñori ez bezalako begirunea agertzen zion. Ib. 528. Zaldun kristauzkoen antzera zebillela; bada begirune ederra zeukan gauza sagraduenzako. Aran SIgn 5. Garaitzalleak begirune ta modu onekoak Iñigo erituarekiko izan ziran. Ib. 9. Jangoikoa bakarrik adoratzera gorputzeko ta animako erreberenzia edo begirun guziaz. Legaz 24. Oñazpituak gizarandeak / Begirun izan ordean / Arrazoia maiz arkitutzen zan, / Indar utsaren mendean. EE 1880a, 130. Begirunia euki biar da daukanagaz. "Cortesía" . Iza EE 1881a, 161. Gizonak izan bear diola emakume erbalari, dalako aiñ indargabea gogabera, laguntza eta begiruna. Otag EE 1882c, 584. Jakintzak eta mundu guziak oni dion begiruneak zirikatu zutela eltzegille doagaraia eskintza motalai ura ari egitea. Ib. 510. Gutaz gorago ezarriak direneri sortzez, ontasunez, botherez, antzez, jakitatez edo zerbait balentria ederrez, ohore eta begirune ekharri behar zaiela. Arb Igand 57. Zartasunari emen gordeten iakon begiruneagaitik, berak nai badau, euskaldun gerralarien zuzentzaillea Mendiolako Arnoldo izango da. Ag AL 13. Eriotzearen aurrean oi dan ixiltasun da begiruneagaz. Ib. 100. Zetarako dago an? Bere bitartez gomutau daigun zeruan dagoana eta, bere irudiya dalako, begirunea izan dagiogun. Itz Azald 73. Izan bear deutseguz begiraune eta itzala Andra Mariaren eta santuen ondar edo errelikiya eta irudiyai? Ib. 72. Jaungoikoari emoten deutsagu begirauneko eta mendetasuneko kultu osoa, bere beraren eregitasunagaitik, dalako Jaungoikoa. Ib. 73. Orduantxe urratu ziran alkarren begiruneko lokarriak eta ler egiñ zuten anima dollorren griña zatar ta arrokeri lotsagabeak. Ag G 105. Berez lotsagabe ta edandakoan txit ausarta, Odolkik iñoren begirunerik etzuan. Ib. 312. Gizaseme zar ta aginpidekoai begirune obean itz egiten dakitenak dira. Ib. 95. Aitak kristauai ziyen begirunez gogoraturik, oien Jainkuari eskatu ziyon estualdi artarako laguntza. J.M. Tolosa EEs 1913, 209. Agintari ta zarragoai begirune itzala gordetzeko. EEs 1914, 100. Zergatik izan bear zaie lotsa ta begirune berezia Apaizai ta Elizgizonai? KIkG 78. Aspaldiko gauzai begirune aundiaz begiratzen bazieten, guk ere beste orrenbeste egin bear degu. Etxeg Itzald II 157. --Zegaitik irakurri dezu? --Egilleari diodan begiruneagatik. Lh Itzald II 102. Zoaz begirune ta itzal aundiaz jaunartzera. ArgiDL 46. Lege oneen betekuntzarako norbait edo norbaitzuk izentauta egotea nai-ta-naiezkoa dala, eta berari edo eurari begirune ta menegindea zor deutsagula. Kk Ab II 114. So nagolarik Tolosakoari, laztura batek hartzen nu behin, gero begirune haundi batek, eta azkenik irria jauzten zait gozoki. JE Ber 47 (en el voc. del final "considération"). Eskaini baitzioten amarrainen ondotik Sauternesko arno xuritik, ikusi nuen ahotik ezin utziz ttinttaka zeramala, harritzeko begirunearekin. Ib. 35. Etxeko-andre ona: / kantatzerik nai? / yaiotzadunak gera, / begirunez beteak / zure zai... Ldi BB 50 (tbn. en NEtx Antz 131). "Gizona, itz-egin zadazu gaeleraz!" Ta besteak, begirune aundiz erantzun: "Nik berorri gaeleraz egin?... Ez, yauna, ez. Ori baño errespetu geixeago nai litzake Obispo yaunari itz-egiteko". Ldi IL 169. Zor zaion begirunez / Ari Zuk entzuten. Or BM 88. Pozaren pozez abazuzaka nator leiatsu, maitena, begirunea alde utzirik. Zait Sof 34. Zuaitzai izan zien maitasuna ta begirunea. Munita 32. Inglesa ezarri zuen jaurerriko hizkuntza ofizialtzat eta, jakiña, ordutik hona geroago eta begirune gehiago irabazi behar zuen hizkera honek. Mde Pr 252. Sekula inoren eretzean senditu ez zuen begirune bat nabaitzen zuen haur aratzaren aldera. Mde HaurB 50. Haurraren sentierari begirune emanaz, ahal bezain guti ukitzen zion larrua. Ib. 55. Itzetan ausarta eta iñorentzat begirunerik gabea. Etxde JJ 87. I baño zarragoa dek eta adiñeko gizonak errespetua bear dik. Zenbat eta zarrago begirune geiago. Anab Poli 45. Gizon iakitunen aurrean begirunez gure txapela kendu ta burua makurtu bearrean gaude. Zait Plat 54. Sortzen ez diran berbak badautse begirunerik / zerraldo datzan aide zuri ta santuari. Gand Elorri 77. Gurasoek ere familiko bizieran zaartzaroaren atzerapen bat eta bizitzaren luzagarria aurkitzen dute, neke-miñen gozatze bat, begirunea eta amodiozko giro bigun samurra. Vill Jaink 133. Orain zure griñak menderatuz, neskari edo mutillari ez badiozu zor diozun begirunerik izaten, gero ezkondutakoan ere ez zera garbi izango. MAtx Gazt 104.
azpiadiera-1.1
Circunspección, decoro. "Comedimiento" Lar. "Mesura, gravedad, modestia" .
Jakinik zenbat pekatuben sustrai izan oi dan guraso askoren ardura eta begiraune gitxija, ezin esan baga itxi leiteke. Kontu senar emaztiak zeubekaz umiak ez eratzotiagaz. Astar II 95. Gorputzez ederra zalarik be, era ta begirune osoa beti erakusten eban. Onaind STeresa 21.
sense-2
2. (, H), begirauna (H (V)).
Mirada. "Mirada" . "Regard (Astar)" H. v. begiraldi. Tr. Más frecuente entre los vizcaínos. Es empleado gralmente. con el vb. egin.
Denbor da bataioko bere hitzaz azturik bizi dela, beraren soñeko apaindu leun arroak eta begirun eta egoer ariñak adirazten duten [...] bezala. Mb IArg I 73. Musu okerra esatia da begiraune gaisto ta bildurgarrija eukitia. Esaten da gizon okerra gizon gaistua gaiti, ta mukerra bere bai. Mg PAb 174. Uste dozu egongo dala Konfesoria zure pekatubak goguan ditubala, edo egingo deutsula begirune illun edo astunen bat? Mg CO 180. Mesede siniezgarri bat izango litzateke Jaungoiko batek [pekatariei] begiraune bat egitea. Astar I 73. Ifinten deutsazuzala begi okerrak eta zeure begiraune, buru erabilte, eskukada eta beste gorputzeko egitadiakaz ezagututen jatzula zeure bijotzeko aranzia aren kontra. Astar II 26. Berbatxu txiki bat enzutia, begiraune bat egitia da asko [...] berbarik gogor, garratz eta lotsabageenak eta aora datorkijuen gustija esateko. Ib. 103s. Euren esanak egin gura ezik ibili bazatxakez, edo atzera erantzuten, edo erremuxkadaak, burrufadaak, abrigu-txarrak, begiraunaak edo adikunaak egiten. EL2 139 ( EL1 132 begirakune ). Redin jaunak begirune alaiarekin begiraturik, egin zien berai ongietorri guztiz maitagarria. Izt C 387. Beraren Majestadearen Buruzarietatik ikusi izan zituzten begirune illun ta laburtasunen bidez, beren biotz nobleak minberatuak zezkatelako. Ib. 384. Ezarri Garbilekurantza / samurra begiraunea, / ta bertan, garretan, erretan, / badago Ama nirea. AB AmaE 165. Riktrudisi begirune gozo bat egin eutsan. Ag AL 156. Zeiñek esan Andre Luziari bere alabeak begirune gozoagaz begiratuten eutsala prankotar bati? Ib. 72. Esan oi eban gaiztakerien bat egiten eban abadea, estaldu eta gorde gura leukeala bere soñeko agintariarenaren beian, munduaren begiraunetatik zainduteko. Itz Azald 171. Begirune beltzak ipiñi zizkioten mutill biai; arpegi guztiak naigabe-soñekoa jantzi zuten. Ag G 229. Esakeran tolesgabea, ibilkeran adjutua, begirunean samurra. Ib. 131. Antxen dakusgu jantzi loi, izerdi usai ta begirune gaiztoko langille zikiñ zetakaz beteak. Ib. 216. Gurasoaren itzalak, orde, / aldez dezake eragotzi; / baiña noizik bein begirune bat / lapurtze ez âl da zillegi? Or Eus 83. Igesari emateko gogoa ematen dit bere begirune maitariak. Txill Let 103.
azpiadiera-2.1
"Regard de mépris, colère" H.
azpiadiera-2.2
"(V-gip), acogida" A.
sense-3
3. begiraune (Dgs-Lar).
Objeto, fin. "Objeto, begiraunia " Dgs-Lar. v. begiko.
Zerurik ez infernurik ezpalego bere, nik biotz guztiaz Jangoikoa maite izango dodala, bere ontasuna gaiti, berari gustu emotea gaiti, beste sari ta begirune bage. MisE 158.
sense-4
4. Providencia. v. begirunde.
Umetandik asi zitzaion Ama Birjiña Maria guziz santari eta San Pedro Apostolu gloriatsuari beti iduki izan zien jaiera bizia. Ala noski zuzenbidetzen zuen Jaungoikoaren begiruneak. 'La providencia divina' . Aran SIgn 4.
sense-5
5. Importancia, consideración.
Badu gañera beste aldekoi [= 'circunstancia'] begirune ez txikiagokoa. EE 1881b, 36.
azpisarrera-1
BEGIRUNERA DEITU.
LLamar la atención.
[Pintura] barrien artean deitzen deust begirunera Vienako irabazkida . Ag Ioan 203.
azpisarrera-2
BEGIRUNEZ .
(Tras gen.). "(En) atención a ésto, onelakoren begirunez " Lar. "Atento a lo cual, a ésto, onen begirunez " Ib. "(En) atención a esto: (c.) onen begirunez, begiramentuz " . Cf. Dv: "Jakesen begirunez, grâce à Jacques (Lar)" (pero no lo encontramos en Larramendi).
azpisarrera-3
BEGIRUNEZKO.
Respetuoso; de respeto. "Reverencial, begirunezkoa " Lar.
Txit gaitz anditzat artu du fraile Bartolome jaunak Leclusen euskarazko obrari nik egin diodan andigotzea, eta agertaratzen du begirunezkoak ez diraden itzakin. "En términos poco comedidos" . Izt Carta a JJMg 5. Ametsezko izaki bat dela aitortu, eta gero izaki orren izena, begirunezko laño tartean nai dute atxiki. Vill Jaink 133.
begirune
<< askapen 0 / 0 2 ber >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper