OEH - Bilaketa

1077 emaitza meza bilaketarentzat

Sarrera buruan (118)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
baretu.
sense-1
(G-azp, B; (V)).
Calmar(se), serenar(se), tranquilizar(se), aplacar(se). "Serenarse el mar tempestuoso, eznetu, gozatu [...], (V) txikitu, baretu " . " Baretu du denbora; erasanen du (B)" Gte Erd 111. " Ezkondu danetik earki baretuta do " ZestErret. Tr. Documentado a partir de finales del siglo XIX en autrores meridionales. En DFrec hay 16 ejs.
Diruaz edegiten eztan aterik, samurtuten eztan biotzik, baketu ta baretu edo iabalduten eztan aserrerik eztago. A BGuzur 145. Itxasua baretu zalako. Kk Ab I 81. Itxasoa lez ekaitz gogorrak / naspildu badai biotza, / Yosun izena baretuteko / da gutzat indar laguntza. GMant Goi 50. Jesusek itsaso arro nasia nola baretu zuan ikustean Pedro ta bere lagunak bere oñetara erori zitzaizkion. Inza Azalp 49. Ipuiñ eztiz biotzak baretzen zitun zurgiñ ile urre gorria. Or Mi 127. Oraino kulunka gabiltza ugiñetan, ukaldi lazgarriengatik. Baina baretzen dire atzenik ontzi argal aurrean, aixe-ufa batez. Ib. 131. Zirlingak ikusi zuten Vacarés izugarria bere ugiñak baretzen. Ib. 126. Au eiñ ezkero, baretuko da / Jainkoaren asarria. Enb 174. Tira, tira; baretu zatteze. Otx 19. Itxon! Ustez, arnasa baretu zaio: / parre-antx gozo batek / ezpaintxoak argitu / dizkio... Ldi BB 46. Orduntxe "Uitzi"-ren gogape bildurbera asi zan baretzen, ta ekin zion yateari biziagoki. Ldi IL 49. Mihitik ala galtzen / gorputz ta gogoa / isil ta bakartzean / baretzen osoa. Or BM 122. Sartu bezain laster baretu zan aizea. Ir YKBiz 214. Berak ekarritako oñaze zorrotza baretzen ari dek. ABar Goi 70. Ugazaba ta langilleen arteko asarreok baretu ta auzi au ebazteko. Eguzk GizAuz 186. Izlapurren kanta leunakaz / baretzen dira uin urdiñak. Laux AB 33. Meza denetan [âri] au erakutsi, / ta andikan sar artegian... / Aren ordea, zenbat izu dan, / baretzen dute mâiean. "Aquél a quien reemplazó, por salvaje que sea, lo amansan en la mesa" . Or Eus 416. Pake-zantzuan Bildotsak berriz / besoz lurra jo dezaño, / lur eta biotz baretu arte / otoi ta arren emen nago. Ib. 256. Ango amar eguneko egonaldian, Zitogandik urruti, zerbait baretu zitzaion maiteberoaldia. TAg Uzt 246. Ondo baretu gabe zegon, artean, itxasoa. Ib. 135. An arki baitet pakezko / egoite bigun laztana / kezka ta miñ-erre guzik / baretutzen dizkidana. EA OlBe 102. Urruti orain... Baretu dira / pittin bat gure dardarak. Ib. 76. Aitortu aurreko ilduren bitartez / Jainko-aserrea baretzen da errez. SMitx Aranz 146. Baretu bada, ta negarrik geiago ez egin. Zait Sof 155. Aren esanera zeuden Bañeztar guziak. Bestaldetik, berriz, zeñek baretu Guraiatarren aldekoak? NEtx Antz 58. Biurraldia baretu zanean, berriz ere Santa Garazira igorri zuten bikario. Etxde JJ 21. Lenengo zemaia baretu ustean luzaro egon nintzan. Ib. 75. Jarraitu zun Eñautek sumiña baretu eziñik. Ib. 167. Ezin ba baretu, iñolaz ere, kaieko guztientzako gorrotoa. Anab Poli 30. Arein barreak, arnasestua zerbait baretu ebenean! Erkiag Arran 56. Artean, baretu samar zan ego-aize indartsua. Ib. 154. Baretu zan Zuriñeren barrua be. Ib. 185. Urrengo goizean Peru gizajoa ikararen ikaraz il etxakunean! Ez eban ba aurkitu bere astoa gizon biurtuta? Baiña laster baretu eban Jaunitok. Bilbao IpuiB 24. Lurbira danai bizitza emon, / itxas-orruak baretu, / gogo itunak poztuta jarri / eta gaxoak osatu. BEnb NereA 37. Beti izan zaitugu / sendiaren lema, / etxeko batasuna, / poza eta broma; / zenbat aldiz baretu / asarrezko tema. Ib. 264. Baretu zan ba gure emakumea ta berriro izketari lotu gintzaion nagusia ta ni. Anab Aprika 11. Zure otoitzek aien aserrea baretuko dute. Ibiñ Virgil 118. Artan, bere biotzeko takatekoak baretu xamartu ziranean, erabaki zorrotz bat artu zuan. NEtx LBB 125. Ordu pare baterako, Benitoren trumoiak baretzen ziran eta an gelditzen zan aren sugarbia. Ib. 67. Lau aldiz baretu zan, eta lauetan berriz ekin zion farrari, lenengoan bezain zale ta bero. Berron Kijote 226. Erromeroak logurea ematen du, nerbioak baretu egiten dituelako. Ostolaiz 107. Kaliak baretu ziranian. Gerrika 113. Atsekabea baretu eta ibitu ahala, ordea, argiago ageri da galeraren larria. MIH 46. Herriaren bihotz minduak baretzen ditu eta oihu haserreak isilarazten. Ib. 315.
v. tbn. Lh Yol 18 <-rr->. Belaus Andoni 23. Vill Jaink 43. Etxabu Kontu 22. Ataño TxanKan 124.
azpiadiera-1.1
"Rendre ou devenir mou, sans énergie" Hb.
azpisarrera-1
BARETUXE. Aprox. de baretu.
Geroago, berriz, nere sumiña baretuxe ta nere uts zarrak atarratu-nairik, geiegizkoak egin nitula ezagutzean, [...]. Zait Sof 118.
baretu
<< barau 0 / 0 barkamendu >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper