OEH - Bilaketa

1662 emaitza jakin bilaketarentzat

Sarrera buruan (56)


Sarrera osoan (499)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
asmakizun.
sense-1
I . (Sust.).
azpiadiera-1.1
1. asmakixun, asmaizun.
Invención, creación, producto de la imaginación; invención, cosa inventada (no real).
Libradu [...] gaizala gizonak egin al leiguezan kalte guztietarik, lapurreta, injustizia [...], traiziño ta asmakizun donge guztietarik. MisE 109s. Nola ere bestetik eziñ-konta-alakoa dan gaistoak dakarten ondamen galgarria, naiz, oraingo paper, infernuko asmakizun, eskuz-esku dabiltzan oriek bezela, orri gutxikoak izan. 'Invención' . Aran SIgn 11. Ta asmakizun santu onekin [ejerzizioakin], [...] ikaslari gazte askotxo eta andizkietako ez gutxi birtuteko bidean sartuerazi zituen. "Santa industria" . Ib. 54. Ortega-Gasseten eta Sanchez-Romanen asmakizunak poliki-poliki autsi ditu, Españako Lege Nagusia eskuan artu-utsarekin. Ldi IL 25s. Jakintza au oraindik oraingoa bait-da. Ala ere asmakizun batzuei beren erabakia eman diegu: eta ustez betiko. JMB ELG 10. Baltsakeria orain arte egundo gizartean ezagutu eztan asmakizun barriren bat ete da? Eguzk GizAuz 10. Gogai onen ama esan dute gaua; baiña goiza dut nik / asmakizun aundi guzien garaia. "Elucubraciones" . Or Poem 523. Ez diñat nik sinest-egi bezala ematen, Elizak esanaz bestera; baña neri asko laguntzen zidan asmakizun eder onek, kristau-bizirako. Or QA 57. Jarraitu zun andre iztunak bere irudimen eta asmakizunak sendotu naian. Etxde JJ 137. Erakleitoren asmakizunak ditu oinarri. Zait Plat 127. Zarren zarrez usteldutako goganbearrak eta asmakizunak bidean tril eginik etor balekizkie. Ib. 125. Aro ontako gizonak, izpirituaren asmakizunak egiazko realitateak balira bezala artzen ditu. Vill Jaink 77. Eztut ukatu nai asmakizun onek duan egi-apurra. Ib. 187. Izan ere, burua erabat galdu-ta, sekulan munduan iñork zoraturik izan ez duan asmaizunera etorri zan. "El más extraño pensamiento que jamás dio loco en el mundo" . Berron Kijote 35. Asmaizun au guzia, berak bere baitan sorrerazia, egi-egitzat zeukan. Ib. 176. [Hizkuntzak] adieraz ditzake, bada, asmakizun argiak eta kirtenkeria "itzelak". MIH 213. Euskararen lekuan beste zerbait dugula maite, euskararen izenez estali ditugun geren burutikako asmakizunak. MEIG VII 129.
azpiadiera-1.1.1
Obra de ficción.
Hemingway-k bete betean bizi ditu bere nobelak eta asmakizunak. AIr Egan 1961, 114. Interes haundienarekin segitzen zaio asmakizunaren korapilloari. AIr ( in Izeta DirG 10 ).
azpiadiera-1.1.2
Ocurrencia, idea.
Ardaua eskiñi diruak kenduta gero!... Asmakizun errukorra! Kk Ab I 117. Berebixiko onduen urten eutsan asmakixun barrijak. Otx 72. Ba-dakit azkarra zareana ta buru ori asmakixunez beterik daukazuna. Ib. 47. Ta illuntze atan karteria utsik eroango eban etxera Don Pauliñok, baiña burua ez orixe! Asmakizuna izan eban polita. Bilbao IpuiB 124. Eta asmakizunetan asi zan. Ze asmakizun gero! Ib. 256. Gu esku ta oñak lotuta uzteko, asmakizun berriak sortu zizkiteken: Euskalerriko mendirik erosoenetan guda-gaztelu batzuk jaso. Ataño TxanKan 102. Atzekoz aurrera atera zaizkio asmakizun burutsu guztiak. MEIG I 128.
azpiadiera-1.1.3
Invento.
Urrengoko asmakizuna da notin edo personen gogorapenak (pentsamentuak) argi-argi ikusi ta yakitia. Kk Ab II 136. Zertako ditxin emengo asmakizun berri auek? Urrun ikusteko ta urrun entzuteko, geurok gaituken ikusgailu ta entzugailu. Or QA 202. Txalupa aek ere, zorionez, amaitu ziran, gizonen asmakizun egoki, eratsu ta ongilleak izanik bide. Erkiag Arran 79. Gaurko jolas eta asmakizun auek kristautzen. MAtx Gazt 58. Asmakizun barriakaz joan ei ziran bermeotarrak estropada onetara. Erramu --arraun-- musturrari lokarria lotu ta, lepo edo bizkarretik birea emonaz, beste puntea be musturrari lotu. Etxabu Kontu 152.
azpiadiera-1.2
2. Trampa, ardid.
Antz-irudi atsegintsu gozo bat zekarkion asmakizun ezkutu batekin etsaiak engañatu nai izan zuen. "Ardid" . Aran SIgn 49.
azpiadiera-1.3
3. Plan.
Asmakixun onetan Udal orrek daukan eretxija be jakin gura dau. (1917). ForuAB 87. Beste asmakixunik asko be bai-diardu adiraltzen edo estudijetan. Ib. 89.
azpiadiera-1.4
4. (AN-larr).
Adivinanza. "Acertijo, adivinanza" Asp Leiz2.
Baña buruba austen ekin eta ekin eragon arren, asmakixun onek zer esan gura dauan ezin dot ezetara igarri. Otx 152. Ta Sansonek esan zien: "Asmakizun bat yarriko dizuet orain. Ol Iud 14, 12 (Ker asmakizun; Dv asmakari, BiblE igarkizun). Amesak azaltzeko, asmakizunak igarteko eta buru-korapilloak askatzeko jakintza ta adimenaren berebiziko espiritua aregan agiri agirian egoan. "Ostensio secretorum" . Ker Dan 5, 12 (Dv segretuen agertzekoa).
azpiadiera-1.5
5. asmaizun (G-goi). "Inventiva" A Morf 151.
sense-2
II . (Adj.).
azpiadiera-2.1
(LarDv).
"Acertable [...]. No es cosa que pueda acertarse, no es acertable, ezta hori asmakizuna, asmagarria " Lar.
asmakizun
<< askojakin 0 / 0 asmatu >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper