OEH - Bilaketa

269 emaitza itun bilaketarentzat

Sarrera buruan (12)


Sarrera osoan (257)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
berdintsu.
sense-1
1. (V-gip, G, L, AN, BN; VocBN , H), bardintsu (V, L, BN, S, R; Dv, H), berdintxu, berdinso (AN-5vill) Ref.: A (berdintsu, bardintsu), A Morf 194 (berdinso); Gte Erd 15, 144; Elexp Berg .
(Adj.). Más o menos igual. "Égal, à peu près" VocBN . "Qui est à peu près égal" Dv. "À peu près égal, uni, applani, de niveau" H. "Casi igual" A. " Bi zakur horiek berdintsuak dira (G-azp, AN-gip)" Gte Erd 15. "Parecido. Bixak pe berdintsuak diela pentsatzen jatak " Elexp Berg. . Tr. Documentado desde finales del s. XVIII. En DFrec hay 51 ejs.
Bardintsu dirúdi kristio bataiátuak, konfesátuak, komekátuak ofenditzea bekátu mortalaréki Jaun bera. LE BOEanm 936. Eskaldun kopletako aiphatu gustua, / Izan dela diruri bethi bardintsua. Hb Esk 13. Bertze izarrak baino urrunago dire, nahiz bardintsu diruriten andanan. Hb Egia 40. Ameriketarik heldu den xori ongarria oiloarena baino hainitz hazkarrago da, nahiz bertzelaz berdintsuak diren. Dv Lab 175. Katuak eta emakumeak --anima apartatuta-- berdintsu zerate, zitalak eta setatsuak. Urruz Urz 25. Adinez, begitartez, mintzoz berdintsu, senhar emazte ttipi batzu orai iduri. JE Bur 79s. Euzkel-lerruen itz-erorkera izan diteke berdiña ala berdintsuba . LzM EEs 1913, 199. Kataluñarrak leporatu duten zeregiña batez ere gurearen berdintsua da. Ol EEs 1919, 26. Bideak, phentzeak eta oro bardintsu ziren, oro kanoiek irauliak. Zerb Gerlan 51. Californian ere berdintsu omen dituk [lurrak], eta ea ez denetz han egiten sos ederrik. Zub 109s. Oro berdintsu diren denboran / bat hautatzea da neke. Etcham 240. Txinatarren ertia, Kolonek Ameriketan arki-gizadiena, izoztar larruz-yantziena, eztira erti-era berdintsuak. Ldi IL 125s. Erraustuen ill-obietan ere gauza berakaz eta ardura berdintsuz eortzen zituzten gorputz-errautsak. JMB ELG 89. Eta ogasunetan guztiok erdi-bardintsu izatera elduko bagintzaz? Eguzk GizAuz 35. Kosme ta zu berdintsuak zerate ta gai orretan gezurrak sortzen yaiuak. ABar Goi 18. Erritar guziak aragi zati berdintsuak jan ditzatela lortzera. EAEg 13-2-1937, 1054. Neska gazte batzuentzat / jolas-bide txarrak, / baita're berdintxuak / badira zarrak. Yanzi 216 (v. tbn. berdintxuak ib. 219). Orok badakizue musean [...]. Oixtion ene etzan-aldia egiten ari nintzelarik karkulatu dut, elizako partida hortan berdintsu dela. Lf Murtuts 16. Naiz ta zerau errege izan, erantzunbidean, beintzat, berdintsu gera. Zait Sof 68. Osto ta kolorea berdintsuak ditu. Munita 86. Ikusiz zeinen kaltegarri den euskara baturik ez izaitea, batez ere Irlandera kasu berdintsuan, hiltzen ikusten dugunean. Mde Pr 52s. Bi aldetako arrazoiak berdintsu ziralako. Or Aitork 123. Arek aiñ ei eban Batista kojuaren aide berdintsua, aren errenkako ibillia ta aiñ antzerako arpegia. SM Zirik 103. Eta batzuk oso antzekoak edo guztiz bardintsuak zirean emen datozenakin. Vill ( in Bilbao IpuiB 6 ). Mundutar danak juzgatzen ditut / eiztariekin berdintsu. Basarri 124. Lagun barrien artean, zoritxar bardintsuaren erkide ta tarteko dirala igarririk, zertxubait azkortu da Nikanor-en adorea. Erkiag BatB 192. Orra erlijio ta siñeste guztiek barnean dakarten muin berdintsua. Vill Jaink 25. Zergati berdintsuek, gertakari berdintsuak sortzen dituzte beti. Ib. 45. Adan eta Eba. Biak berdintsuak dituzu, baña berdin-berdiñak ez. MAtx Gazt 13s. Naiz izan urte euditsua eta naiz legortea, iturri abetatik urte guztian ur berdintsua ateratzen da. Salav 13. Izari berdintsukoak bitez bitarte guziak. Ibiñ Virgil 88. Lorietan ziren gure bi gizonak, biak ezinago ados aments berean... edo berdintsuan. Ardoy SFran 251. [Gari-soloak] urregorri-antzeko izarea dala emoten dau basoaren berde kolore bardintsuak, inguruko gordetzaille egiten dautsala. Alzola Atalak 83. Baldin umorez zure berdintsu / lagunak jartzen bagera. Lazkano ( in Mattin 25 ). Nahiz denek berdintsu ginuen jokoa, / gaztek galdu dugula erran gabe doa. Xa Odol 140. Onoko beste alde ontan ere autsaldi berdintsua ageri bait-da. Berron Kijote 195. Emakumeen aserre-aldia ta txakurren errena, berdintsuak. EZBB I 94. Euskalerriko leku guzietan euskera berdintsua jartzen saiatzen ez gerala. Alkain 110. Bi arreba banizkin; baserri-lanerako, aiek eta atarian aizea, berdintsuak itun. Ataño TxanKan 114. [Aren arpegiko] inguru-birak bardintsuak, bekokia zabala ta ondo neurtua. Onaind STeresa 12. Orduko munduaren araberako moldakuntza eman nahi zen hor, guzientzat berdintsua. Larre ArtzainE 117. Bata jo beharko dut begiz [...], zentzu berdintsukoen artean hautatuaz. MIH 192.
sense-2
2. (V-gip, G-azp, AN-gip-5vill, B) Ref.: Gte Erd 15; Elexp Berg. .
(Adv.). " Bardintsu erainak dire ogi horiek, ces froments sont semés d'une manière à peu près égale, à peu près également" Dv. " Antzean pasau da (V-arr), gero ere berdintsu irago zen (G-azp, AN-gip-5vill, B)" Gte Erd 15. " Eurixa eiñ arren jentia berdintsu etorriko da " Elexp Berg. .
Hiruetan yendea bardintsu da ona. Hb Esk 139. Azpikoak bezala, aitzindari oro, / Lehen eta azkenak, berdintsu barbaro. Ib. 47. Ara gizon motz, zakar bat, kokotetik ilia zintzilik, eta okotzetik bizarra, atze-aurreetan berdintsu dituela. Urruz Urz 22. Eskualdun giristinotasunaz ala jazko haizeaz bardintsu axola dutenak. HU Aurp 175. Guziontzat berdintsu eltzen da yaregillea, erioa, danaren amaia. Zait Sof 141. Harresia ene bularra berdintsu gora zen orain. Mde Pr 114. Diferente izanagatik ere, berdintsu jokatu bear al nuen nik beti, ezin bestez? Txill Let 58. Gauan illunak goiko ta beko / bardintsu artuten gaitu. BEnb NereA 191. Lana berdintsu egiten gendun / aste-egunian da jaian. Uzt Sas 74. Geldiro doa euriaren ezotasuna lurpera; bardintsu Teresaren biotzera be Jainkoaren maitasun beroa. Onaind STeresa 30. Pixuak, nere ustez, berdintsu entrenatuta ikaragarri esan nai du sokatiran. Insausti 112. Denbora eta lekua berdintsu adierazten ditugunez gero. MEIG VII 104.
azpisarrera-1
BERDIN-BERDINTSU. Del mismo modo.
Intza biribill, polito garautua [...] arbola ondo zainduen ostruetan eta elorri edo gisats urruingarrien adarretan bardin bardintsu dindilizka. Ag Ioan 176.
azpisarrera-2
BERDINTSU IZAN. (bardintsu izan Dv). (En 3.a pers. sing.).
a) (Con aux. intrans. bipersonal, con dativo como referencia personal). "Goan edo ez goan bardintsu zait, aller ou ne pas aller m'est à peu près égal" Dv.
Murde ala Jaun bardintsu zautzue, ez dea hala? Niri ez. HU Zez 174. Erlijioak ematen zion Santa Cruzi ajolik aundiena, urrena Euskalerriak. Erregea gora bera, berdintsu zitzaion. Or SCruz 16. Berdintsu baizitzaion baitegian ala eskean bizi eta sarritan eriotza opa zion bere buruari. Etxde JJ 182. Mutil izan ala neskatx izan, berdintsu zitzaizun. MAtx Gazt 28. Berdintsu zaiolako zenbaiti, arrotzak direlakoan, hitz horiek batera nahiz bestera erabili. MIH 108.
b) (Con aux. intrans. unipersonal).
Berdintsu da, langille deritzanak baño beartsuago oi-baitira, askotan, otseñak. Ldi IL 106. Hunentzat orduan berdintsu da / eskuara eta latina! Xa in Mattin 119. Nahi batak Grezia aldera izan joera eta besteak, batez ere, Erromara, berdintsu da. MEIG VIII 83.
azpisarrera-3
BERDINTSU JOAN. Ser más o menos igual.
Eguerdi arteko pelotaka ezik, gañerako guztia berdintsu zijoakean. Anab Usauri 60. Egun guztiak berdintsu dijoazkit. Ib. 106. Ezkertiar sozialistak eta arek ainbesteraño astindu zitun bizkaitarrak, berdintsu ziaziken. Ataño TxanKan 213.
berdintsu
<< beldurtu 0 / 0 berebiziko >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper