ulerterrez,
ulerterrex,
ulertarraz. Fácil de entender. Labur illun ta ulerkaitzak baino naiago ditut luzeak, argi ta ulertarraz diranean. A Eusk 1928, 196. Jakingai sakon ulert-errezak. Enb 139. Aitatutako Oroagindua ulert-errezagoa izan dedin. EAEg 26-2-1937, 1159. Liburu au ezpaita saldu ulerterreza dalako bakarrik. Etxde AlosT 10s. [Liburu au kiputxentzat] bizkai-bizkaikoa baño ulerterrezagoa izango da. SM Zirik 6. Xenoponta idazle ulerterrez ta aratzaren oroitzapenetan. Zait Plat 81. Alegin biziak egin dodaz, euskeraz jartean, albait ulerterrazena izan dadin. Ker in MEIG III 47. Lan besterik ematen ez dutenak bizirik gorde ta bederatzi seme gazteren ama [...] eraman. Ez dek ulert errexa! Ataño TxanKan 179. Ulert-errezena, nunbait, Teresak egiñiko liburu guztien artean. Onaind STeresa 118. En DFrec hay 4 ejs. de ulerterraz y 2 de ulerterrez.