OEH - Bilaketa

651 emaitza hobeki bilaketarentzat

Sarrera buruan (23)


Sarrera osoan (498)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
halarik.
sense-1
1. (H), halarikan (H).
Sin embargo, de todos modos. v. infra HALARIK ERE.
Dakidalarik satisfa ezin zaitzakedala. / Halarikan errezibi zazu, Iaun amulsua, / Obra ttipi gaitz handien ordain ofrendatua. EZ Man II 76. Irakatstera eman zait / Zure lege eztia. / Bañan halarik deus ezta / Nik gogoan hartzea, / Baldin ezpadut obretan / emateko antzea. EZ Eliç 22. Zu borthitza zarelarik / Halarik pairutsua. Ib. 308. Gorpuza duelarik / Luzekara, halarik / Xuxen du, et' ezta lodi. 'Elle est cependant droite' . O Po 31. Hainitzetan gorderik dago, eta nihork gutik hura ezagutzen du bere parte guzietan: halarik ezta nihoiz errebelatzen, eta ezin errebela diteke. "Nunquam tamen errat, nec errare potest" . SP Imit III 46, 4. Eztakit zer den emaztekiez, eta halarik enaiz birjina. SP Phil 260. Ez da egundaino gerlaterik hasi hain sainduki nola israeldarrena. Halarik, zehatuak dire bi aldiz. Lg I 242. Dabitek, zenbat ere baitzen profeta argitu bat [...], halarik erraten zuen: oi! Jauna, eta nor da bere hobenak ongi ezagutzen dituena? Dh 145. Halarik ikhus dezagun / Ea nolazpait nonbaitik, / Bide bertze bat harturik, / Azerta ahal dezakegun. "Essayons toutefois" . Ib. 201. Ilunabarra ildo-ildoka bazetorren [...]. Alarik, Urdanibitarrak beti dantzan ari ziran. Lh Yol 33 (32 alarikan ). Liraen doñuak eztiki ta atsegiñez bete oi du gogartea, eta alarik txirikatzen eta lotzen ere. Gazt MusIx 167.
sense-2
2. (SP).
Así. " Halarik eztut erran, je n'ai pas dit ainsi" SP.
azpiadiera-2.1
(Con oraciones consecutivas). "(De tal) manera que, [...] alarik, non " Lar.
sense-3
3. Así pues, por ello.
Izenak ifintea ezta iñolaz ere [...] gauza ariña [...]. Eta alarik egia dio Kratilok, dionean berez ta bere izatez dagozkala gauzai izenak. "Proinde" . Lar DT L.
azpisarrera-1
HALARIK BADA (Lar). Así pues. "(De) manera, ala bada, alarik bada" Lar.
azpisarrera-2
HALARIK ERE (L, BN, S ap. A; SP, Lar, Añ (G, AN), Izt 27v, Dv, H (s.v. alabainan)), HALARIKAN ERE (H). Sin embargo, así y todo. "Toutefois" SP. "(En) medio de eso, alarik ere", "(sin) embargo, no obstante, ala ere, alarik ere" Lar. "(En) medio de eso, con todo eso, [...] alarik ere" Añ. v. HALA ERE. Tr. Documentado en textos septentrionales y alto-navarros. En el s. XX tbn. lo emplean autores como Azkue, Lizardi y Orixe. En DFrec hay 13 ejs.
Adiu beraz, Iesus-Kristo, kanpora zoazena, / eta halarikan ere ene baithan zaudena. EZ Man II 88. Zu zerorren kontra huts egin dut [...]: halarik ere Iauna egidazu garazia. Harb 332. Bertze batzuek, nola bereak emanen dituzten ezen bertzerenak ebatsten dituzte, eta halarik ere bethi dira errumes. Ax 232 (V 155). Eta baldin halarik ere, gerthatzen bazaitzu huts egitera, eman zeure buruari zenbait pena. Ib. 269 (V 179). Hainitzetan erraiten da mundua falso eta enganatzaille dela, halarik ere nekhez largatzen da. SP Imit III 20, 4. Jondane Paulok egin ahala egin duelarik Jainkoaren arauera guziei amor egiteko [...] halarik ere kontu guti egin du hartaz munduak emaiten ohi zuen iujeamenduaz. Ib. 36,1. Batzuek bertzeak baino ederragoak, halarikan-ere guztiak dira urrezkoak, eta urretik eginak. ES 136. Dolore eta damu zenbeitekiñ yuntatua den arren, ez da halarik ere sortzen urguilleriaren eta hantpurutasun gorde baten funtsetik baizen. He Gudu 51. Halarikan ere ez zaiteztela bozkaria zeren izpirituak sumetitzen zaizkitzuen. He Lc 10, 20 (Dv, Leon halarik ere; ordea, TB bizkitartean, Ol, Or, IBk (h)ala ere). Halarik ere hobeki edireiten nüzü berhala zük plazer düzünian. Mst III 40, 2. Iragan behar ziren eztiz bethea zatzan bide batetarik, halarik ere, etzen bat atrebitu hautsterat Saulen manua. Lg I 269. Ez naiz digno [...] sar dadien nere pobre moradan; alarik ere orren itz sanduen erranes geros, nere bekatuek izein dire barkatuek. CatUt 25. Nor da ene salbamenduko egitekoan intresaturik ni baizen? eta halarik-ere dosteta bati bezala behatu diot orai artean. Brtc 139.
( s. XIX) Hanbat aldiz abisatuak, behartuak, mehatxatuak, eta halarik ere deusik ez egiten! Dh 216. Bena halarik ere, ô ene Jinko huna enezazüla urthuki zure begien aitzinetik. UskLiB 65s. Nahiz adin handia zuen, halarik ere, jarraiki zitzaion lasterka. MarIl 70. Nahiz Jainkoa orotan den [...], halarik ere behar dugu kontsideratu, gure othoitzetan, Zeruan balitz bezala. Jaur 183. Herriaren hurbillean ora bat topatzen du, / Mehe, zimeill eta egiña xoil hezur eta larru. / Halarik ere kostumaz zathitzera zaraman. Gy 48. --Yainkoari esker ez dugu hemen holako erromeseriarik. --Halarik ere on da yakitea orai erratera nohakizuna. Dv Dial 101s (It ala ere, Ur alanbere, Ip halere ). Itz zenbait, erdarazkoak izanik ere, utzi dira berariaz ukitu gabe. Alarik ere, bear bada arkituko dituzu bein ere aditu ez dituzun euskarazko mintzak. Legaz III. Bertsu berriak ederki / Eman nitzazke banazki / Hauk diren hano hobeki. / Halarik ere nik zenbait bertsu / Emanen ditut oneski. LuzKant 131. Nahiz hekien mintzaiak ez ditezken berdinak, halarik ere biak elkharren heinekoak dire. Arb Igand 36. Protestantek hor hemenka zenbeit arrain eremaiten darokute, bainan itsasoa zabal da, izanen da guzientzat arrain halarik ere. Prop 1899, 258.

( s. XX) Urrikaltzeko dire / oien trabajuak, / alarik ere eztire / ongi pagatuak. (AN-erro). Balad 228. Alarik ere, nagusia ezetzerako bazegoen. A Ardi 90. Elguebarnek gogoz gainti bena halarik ere, eman zian gizon arrotzari, Introït eta besten hasteko onuria. Const 40. Nago ez othe diren, halarik ere, hiri ttipiko eskualdun-umeak zintzoago gelditu. JE Ber 45. Askotan, etsita gaude eztitula iñork gere baitan ari ditugun asmakuntza aiek egonarriz irakurriko. Baña... ekin alarik ere! Ldi IL 28. Sua itzali du, ta alarik ere / ez da bêla atertu kea. Or Eus 81. Alarik ere purrustada andi gabe zurikatu ta estali zuten beren egitekoa. A EY II 154. Erdi hontarik / ezin dugu ihes egin, / halarik ere / baztertzen gira minekin. Or Poem 515. Jende bakunak gutxiesten zituela ez zuen ezkutatzen, eta halarik ere jende bakunok miresten zuten Isabela apain hori. Mde HaurB 11. Ez da bide laburrena, bainan segurrena [...]. Halarik ere, behin baino gehiagotan behar dute soldado zonbaiti kondu eman nortsu diren. Ardoy SFran 125. Nik ez baidauzkat, ondo badakit, zure azta ta zentzuna. / Halarik ere bada gauza bat onartu behar dezuna: / maitagarria ez banaiz ere maitale suhar nauzuna. Xa Odol 311. Badirudi, halarik ere, euskara idatziaren beharretarako egokiagoak direla. MIH 96.

v. tbn. Mih 7. Mercy 33. Jaur 144. Elsb Fram 181. Jnn SBi 52. Lap 326 (V 149).
azpisarrerakoSense-2.1
En todo caso, en cualquier caso.
Eta obratu ere nola? Ez edergaillu, ez banaloriaz, eta ez munduagatik, baiña Iainkoagatik. Eta halarik ere sekeretuki, ahalik eta ixilkiena . ' Aun entonces' . Ax 230 (V 153). Aita posible balin bada dispensa nezazü kalitza hunen edatetik, bena halarik ere zure boronthatia izan bedi konplitia, ez aldiz enia. UskLiB 37.
halarik
<< halako 0 / 0 hamar >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper