OEH - Bilaketa

2912 emaitza hitz bilaketarentzat

Sarrera buruan (248)


Sarrera osoan (497)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
aldaxka.
sense-1
1. aldaska (Lar, (G), H), aldazka, aldarska (A).
Renuevo, retoño. "Renuevo" Lar. "Pimpollo" Lar, . "Rejeton, surgeon, drageon, talle" Dv. "Rejeton" H. "Retoño, renuevo" A. v. 1 aldaka (2), aldakisten, kimu. Tr. Todos los ejs. anteriores al s. XX son labortanos. La variante palatal va generalizándose al Norte a lo largo del s. XX.
Eta egiaz, zure ariman erro madarikatu hori dagoeiño, aldaska[k] bethi aurthikiko ditu, eta zure bertutea flako eta illhaun egonen da. He Gudu 86 (SP 63 bethi bothatzen da). Badire bertze bortz orazione laburragoak zeiñak baitire bertze orazione handi-handi haren aldaskak edo xertoak bezala. He Phil (ed. 1853) 100s (ed. 1747, 118 y SP Phil 116 aldakak ). Mariak aldazkak etxatu ditu palma-landareak bezala, alde guzietarat hek hedatu ditu eta aldazka hek grazia eta ohorea dakarkete. Mih 10. Zoaz berehala gaitzaren erhorat: pika zazu sur [sic] bihotza aldazken hil arazteko. Ib. 121. Badakizu ogia aldaskatzen dela. Lurra hobeago eta aldaska gehiago izanen du. Dv Lab 56. Lur oneko ogia, usu erainez, sasituko da, aldaska hainitz eginen duelakotz. Ib. 56. Baratze gibeleko elhorri zuria, / Bethi duk begiratzen haurreko tokia. / Hik bezala zertako, aldaska garbia, / Ez diat sor-lekuan higatzen bizia? Elzb Po 184. Eta Isaiasek deithu zuen Mesias lorea edo aldaxka . DvHtoy Mt 2, 23n (cf. Is 11, 1: "Et egredietur virga de radice Iesse, / Et flos de radice eius ascendet").
( s. XX) Artzen ditu arkaitz-irrikitutik iru aldaska, bere burua buruntzatzen du aiekin, eta urrena nexka mutillena. 'Tris jets' . Or Mi 72s. Ez dira azten gure lurraldeko aldaska ospetsuak eta emakumeak aur-erdimiñez ezer ez dute ekartzen. Zait Sof 62. Arrizko aldaskak, untzorri zurrun antzo, lotu zuten [Niobe Tantalorena] . 'Un crecimiento de las rocas a modo de tenaz hiedra' . Ib. 184. Zugatzaz etsienik ez dago; / ebakia izan arren birloratu / eta aldaskatan bizirik gelditzen bait-da. Ol Iob 14, 7 (Dv urthume, Ker kimu). Baso-ernemiñak eta astiro azten den oli-ondoaren aldaxkak. Ibiñ Virgil 82.
azpiadiera-1.1
aldaska (L, BN-ciz ap. A; Izt 102r), aldazka. Rama secundaria; rama, en gral. "3. º sarmiento; [...] 5. º (Lc), el ramo que se pone en lo alto del edificio por la fiesta de bizkar-besta; 6. º (BN-ciz), es rama secundaria sí, pero con fruto" A.
Haritz lodi eta adartsu baten azpitik iragaten zela, haren ille luziak lothu zitzaizkon haritz haren aldaskei. Lg I 316. Mahats-ondo bat, zeinetan baitziren hiru aldaska emeki-emeki botea ematen zutenak. Dv Gen 40, 9s (Urt adar, Ur sarmentu ). Ihiztariak hil duen xori batek egiten duen bezala, adarrez-adar, aldaskaz-aldaska, nere burua erortzera utzi. Elzb PAd 42s. Aldazka goren-gorenean orra non den lokhartua [xoria] . Elzb Po 181 (seguramente errata; en la vers. de BertsoB 243 aldaxka).
( s. XX) Oihaleria distirantek eta larrazkeneko aldaska ferdarats eta lorek, barnez ederresten duten trinket ikusten den handienerat. Lander RIEV 1913, 555. Urtso batek mokoan aldaxka guria; / Noeri dirdiratu zitzaion begia. Ox 19. Neskatxa gazte on guziak furian sartzen dire [agertokira], goosti aldaska bana eskuan. Barb Sup 60. Xoria aldaxka batetik bertzera bezala. Ib. 3. Lohirat zoan lili ederra / aldaxketan da gelditu. Etcham 99. Damurik, oraino, hoinbertze aldasketarat da abartua, sasitzerainokoan, gure eskuara zaharra! JE Ber 77. Beraz, len-bai-len, mailletatik zutitu semeok, otoi-aldaska oriek yasorik. 'Ramos de suplicantes' . Zait Sof 61. Noek berritz usoa igorri zuen leihotik eta usoa itzuli zitzaion aldaxka pherde bat mokhoan. Zerb IxtS 14. Aski da gorozti aldaxka bat herriz kanpotik ekartzea, bidean ur errekarik iragan gabe, eta aldaska hura heian ezartzea. Zerb Azk 101. Martirrak eskuetan dauzkatela gehiago histuko ez diren aldaxka baliosak. Etcheb Zeruari 20 (ap. DRA). Ari zitzaiola [Platon] hemendik hosto bat ken, handik aldaxka bat, hortik azal puxka bat, zonbait aldiz doi-doia enborrari datxikon goroldi izpi bat. Lf ( in Zait Plat XV ). Sahetseko aldaxkak bere gisa utzirik, trunko horri ari beharko dugu jo eta jo. Larz Senper 80. Aldaska sendoekin zumar-garaiak besarkatzen ditutenean [matsondoak] . Ibiñ Virgil 89. Azkurria ere emango diezu ta aldaxka xamurrak ugari. Ib. 100. Mendian bizi arren, dut ikustekoa / gaztainaren aldaxkez jauntzirik pagoa. Xa Odol 179. Gerezi aldaska osoa tiratzen baitzuten arbolatik bere fruituekin. Larre ArtzainE 30.
azpiadiera-1.2
+ aldaska (V, G, Lc ap. A). "Vástago que se trasplanta" A.
Batak ama xamurraren gorputzetik aldaxkak erauziz ildoetan ezarri zituen. "Plantas tenero abscindens de corpore matrum deposuit sulcis" . Ibiñ Virgil 83.
azpiadiera-1.3
" Aldaska (BN-baig), punta de una rama" A.
Vástago.
Or, ba, Aimon zure seme ta aldaska gaztena! 'Vástago'. Zait Sof 179. --Ara, ba: Lairen aldaska zenun. --Yopu ala beraren seme yatorra? Ib. 90.
sense-2
2. " Aldaska [...] (L-ain), solomillo" A.
sense-3
3. Sufijo.
Bi aditz-izenak, itzen alkarketa, bakanketa ta aldaskak. "Los sufijos" . Or ( in Gazt MusIx 10 ).
sense-4
4. Derivado.
Pentsa ere daiteke [andrari] ez ote den andi-ren aldaska, *andi-ari edo horren gisako hitz ezezagunen bat. MEIG I 245.
aldaxka
<< aldatu 0 / 0 aldendu >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper