OEH - Bilaketa

259 emaitza hautatu bilaketarentzat

Sarrera buruan (3)


Sarrera osoan (256)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
1 haro.
sense-1
1. (L-côte-sar, BN-baig-lab; Dv, H). Ref: A; AtBou 363.
Ruido, alboroto; escándalo. "Bruit" Dv. "1.º grand bruit de paroles, de cris: Nondik da haro hori?, d'où vient ce vacarme?, d'où viennent ces voix et ces cris?" H. "En V se usa en la palabra berbaro, rumor de voces" A. v. harrabots. Tr. Documentado en autores septentrionales no suletinos desde la segunda mitad del s. XVIII.
Athera zen bertze apostoluen baltsatik erraterat sinagogako buruzagiei nahi bezalako parada zela yabetzeko Jesusez harorik batere gabe. Lg II 256. Jesus egon zen zenbeit egun Galilean. Handik hedatu zen Yudearat, harorik gabe, eta gordeka bezala. Ib. 172. Jainkoak hautatu zuen San Ignazio gerlako haro eta harrabotsen erdian. Jaur 403. Yuyea bere soteillan / zagon izerdi-phatsetan. / Pletiak luzaro zirenean egin / elhe eta haro askorekiñ. Gy 325. Yupiterrek beharriak / gorthuak ditu gaiñ hartan, / hauien haroaz betbetan. Ib. 239. Izan zen Iberia bi zathi egina; / Zeltiberia batek beiratu izena; / Menturaz bertze kantal deithu Kantabria, / denborak yanez hitzen haro sobrania. Hb Esk 16. Gure herrietarat heldu da atze hainitz, eta heki darraikote asko haro gure artean nihoiz entzun etzirenak. Nahi nuke herritar bakhotxa yakitatez harmatu, hirriskua ethor orduko. Mintzaturen naiz eskaraz, erran nahi da garbiki, itzulirik gabe, nor nahi denek elenga nazaken bezala. Hb Egia XIII. Eta Jaunak aditu zuenean zuen erasietako haroa, samurturik zin-egin zuen. Dv Deut 1, 34 (Ol susmurra). Anitz balire, ez ginduke geiago bakerik Zeruan; arrabots eta aro asko eta beti txirula eta tuntuna gintuzke. EE 1885b, 52. Sumatzen dugu karrikan badela haro handi bat. Galdetu zer den, eta jakiten dugu bertze eskualde bateko gobernadorea dela han iragaiten. Prop 1893, 208s. Gorderik eta ixil, haro den gutienekorik gabe bizi direnek. HU Aurp 167. Emeki-emeki, haro gutiz eta lan anitzez, bere burua ezagutarazi du azkenean. Ib. 78. Aste huntan ukan dute deputatuen ganbaran afera horren gainetik haro bat, kalapita bat ikaragarria! HU Zez 47. Hobe litake, miletan hobe ororentzat, batere ez balitz kazetarik; haro gutiago. Ib. 82. Haro pixka bat ere izan zen behin: behar zirela ohoinak hatzeman. Ib. 46. Haro bat dut aditzen / orotarik airatzen, / laborantza baita / lurretan mintzatzen! Ox 166 (v. tbn. 59). Oi ba, mendiek dituzte hazten bertsularien gogoak! Mendi gainerat ez ditazke hel arrotz gaixtoen haroak. Ib. 32. Zerbait laguntza nahiz, / ez da asko aho, / Beldurkundeak badu / bazterretan haro! Etcham 130. Erran behar dut frantses medikuak haro guti erabili zuela aitzinetik, gutiegi segur. Oraiko mendeak haroa duke nahi. JE Ber 87. Gaxuxa koziniersak badu haro. Gau guzia emagintzan emanik, xehe-xehea nahi ditu denak kondatu: Hemen berean nintzen [...]. Lf Murtuts 52. Bere buruaz frango hartua zen. [...] Kopeta gora bazabilan, haro handi batekin, bazter guziak iretsi nahi izan balitu bezala. Ib. 29. Haro handirik gabe bizi izan ondoan, hala hala joan dira. Herr 2-1-1961 (ap. DRA ). Hango azantzak! Hango mintzairak! Hango haroa! Zer bide kurutzea! Ardoy SFran 183.
azpiadiera-1.1
"Discours, solasa, goiea, haroa " Ht VocGr 349. "Rumeur" Dv.
Eta oraino bidean zihoazelarik, haro hau heldu zitzaioen Dabidi: Absalomek hil ditu erregeren seme guziak. "Fama pervenit" . Dv 2 Sam 13, 30. Paper bat egin arazi zuen, hartan ezaririk Rusiano mintzaian gezurrezko solasak zirela heien pozoindatzeaz erabili ziren haroak. StPierre 35.
sense-2
2. "Splendor. Lustre" Sb-Urq.
azpisarrera-1
HAROA ALTXATU, HAROA ERAIKI. Causar alboroto.
Duela sei edo zazpi urte agertu zen Parisen Liburu bat, izigarriko haroa Frantzia guzian altxatu zuena. HU Aurp 59. Gau eder batez, bethi iguzki aldean, zeru guzia argitzen zuela, izar bat xoragarria agertu zen. Haro bat gaitza altxatu zen Eskual-herrian. Gernikan, Uztaritzen biltzarrak egin ziren, eta egun batez, gure arbaso Kantabreek, hor, gogoan hartzen dute: Eskualdunen izenean, behar zela norbeit igorri Mesias-Haurraren ganat. Barb Sup 163. Osaba apezak nabaritü zialarik Graxik Dominixeri egiten zian sua, haro zerbait eraiki zian; libertatiak illobari hersatü zeitzon eta borta erakatsi zeron Dominixeri. Const 35.
azpisarrerakoSense-1.1
Kontseilu zuhur zenbeit emanik beraz jaun Apezpikuak, gaitzitu bertzeri, edo alegia gaitzituarena egin. Haro bat altxatu zioten; eta zernahi ateraldi tzar, bai buruz-buru, bai beren kideko kazetetan eman. HU Aurp 122.
azpisarrera-2
HAROAN. Alborotando, sacando ruido.
Nik bi senhar emazte / baditut hauzoan, / egun oroz goizetik / hasiak haroan. Zby RIEV 1909, 104.
azpisarrerakoSense-2.1
(Con determinantes).
Yartzen da egarritua, Kafe batetako ate aitzinean, mahain xipi batean, eta handik ikusten du merkatu eguneko yendeketa, goiti eta behiti, aro haundian. Zub 105. Illunabarrian sartzen dira Iruñen, eta plaza haundi nasaia ikustean harritzen dira. Yendez leherra alderdi guzietan, haro eta marruma haundian, dena harrabots eta argi distirant. Ib. 110.
azpisarrera-3
HARO HANDIKO.
Marseille hiriko jendeak haro handikoak omen dira. EskLAlm 1908, 20. (ap. DRA, donde se incluye bajo la acepción "ruido, fig., apariencia grande")
azpisarrera-4
HARO-EGILE. Alborotador.
Zenbat agertu edo behartu dituzte beren buruak "gorri horien errausteko?" Guti, guti. Haro egile handienek gutienik. HU Zez 50.
azpisarrera-5
HARO EGIN. Causar alboroto, dar que hablar. "2.º bruit, éclat qu'une chose fait dans le monde: Gauza hunek haro egin zuen hiri guzian, ceci fit du bruit dans toute la ville (Lg)" H.
Yaun-doni Petri eta Yaun-doni Yauni bi adiskide handiek, sendatu izan zuten paralitiko bat tenpluko athean. Mirakuillu hark egin zuen haro: izan ziren preso altxatuak eta interrogatuak. Lg II 94 (v. tbn. 178). Izpiritu eskasak eginarazten diote haro eta harrabotsaren puntzoin heldu zaiote urgulua. Hb Egia 127. Gure txakhur eta gathuek ere badute zurekin ez sinhesteko ohorea; xoilki badute aski izpiritu ez hortaz haro egiteko. Ib. 3.
azpisarrerakoSense-5.1
(H, que cita a Mih) .
(Con determinantes).
Zer dire, bada, munduan hanbat haro egin izatu duten gizon famatu hek, errelijioniak berthutien bidez formatzen dituen presunaia halto hekiekin parrean ematen direnean? Mih 27. Jinkoak nahi du haren bidetan karrekin ibil gaiten; ez da ordean abantail arinbat, erraten ohi den bezala, haro guti egiñik hetan ibil gaitezen. Ib. 37. Haro andiskoa egin zuen orduan afera horrek. HU Zez 23. Gizon handiak ez dire beti mundu huntan haro eta harrabots gehienik egiten dutenak. HU Aurp 95. Berri horrek haro handia egin zuen herri guzian, bai eta ere inguruetan. Barb Leg 132.
haro
<< harengatik 0 / 0 1 hartu >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper