OEH - Bilaketa

2820 emaitza hau bilaketarentzat

Sarrera buruan (24)


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
argitasun.
sense-1
1. (gral.; Lar, Añ, VocB ), argitarzun (S-saug) Ref.: A; Lh (argitarzün); Iz ArOñ; Etxba Eib; Elexp Berg .
Claridad, luminosidad, luz. "Lucimiento" Lar. "Claridad" , "lustre", "resplandor" Añ. "1.º (c), claridad, ilustración" A. " Argíttasun bat ikusi " Iz ArOñ. . "Claridad. Nondik datorkigu argittasun au? " Etxba Eib. . " Zabaldu bentania argittasuna sartu deiñ " Elexp Berg. . Tr. Documentado en todos los dialectos desde comienzos del s. XVII.
Iguzkia atratzen denean dator anbat argitasuneki. Ber Doc 112v. Baldin nik nerorrek neure faltez zure garaziatik neure burua aparta ezpaneza, ez lizateke ilhuntasunik ene baithan argitasunik baizen. Harb 17. Argi iraxegiak erakusten deuskue Kristo gure iaunak emon eban argitasuna bere legeagaz eta dotrineagaz. Cap 141. Berdin ene begiek ezin paira lezakete zuri zure Iainkotasuneko argitasunean behatzea. SP Imit IV 11, 2. Zerura argitasunez, / Artizar berri, doake. Lar Gram 393. Zure graziaren lagüntziareki, gida ezazü bakezko bidiaz argitarzün eternalaren gozameniala. Mst III 59, 4. Onen animaz zure gloriako argitasunean akorda zaite. Cb Eg III 273. Zure argitarzünak / jüstuak zitizü brilatzen. StJul 29r. Hau da egia bat argitasun handienean aurkhitzen duguna iskritu sainduan. Lg II 239. Zerúko argitasúnak argituzióten inguruán. LE Doc 151. Jaunari umilki eskatzea, eman degizula beraren dei eta borondatea ezagutzeko argitasuna. AA I 595. Batzuek nekatzen due ta berotzen burua Jaunaren antz edo imajiña beregan sortzen eta moldatzen: egin dezagun kontu Argitasunezko itsaso bat baliz bezala. AA III 326. Ikusten dut argitasun dirdiragarri bat. Dv LEd 190. Argitasun aundiko / perla gariztiya, / nere osasuna ta / nere eguzkiya. Bil 94.
( s. XX) Erastunaren argitasun deigarri biguna. Ag Kr 166. Saiatu naiz nere biotzeko argitasunaren bitartez pausoak emanaz nere amoriyuaren billa. Ill Pill 6. Odei-ertzean argitasuna / sortzen daneko txoritxoak, / txuinta gozo eta bigunaz / alaitzen dabez inguruak. GMant Goi 69. Goiz-goizetikan ematen digu / eguzkiyak argitasuna. Yanzi 56. Eguzkiak bere argitasuna, illargiak bere argitasuna, izarrek beren argitasuna. Or QA 200. Lenengo Bergaran ikusi neuan estaziñotik onuntz etorrela, goizeko seiretan. Lenengo zaata bat, geo argitasuna ta orduan pasau zan bildurgarrixa. (V-gip). Eusk 1956, 215. Nork daki eriotzaren tunel illun orren barrenean argitasun bat ez ote dugun sumatuko? Vill Jaink 112. Mañariko atxetan suaren antzeko argitasun bat ikusi zan. Alzola Atalak 35. Arraiñak [...] gau illunean it.xasoan jaurtiten daben argitasunari. Etxabu Kontu 121. Erri guzian ikusten ziran argitasunak [San Joan bezperan] . BBarand 51.

v. tbn. Arg DevB 43. msOñ 31r. Echag 29. Arr May 73. Bv AsL 153. AB AmaE 390. Azc PB 145. Goñi 32. Inza Azalp 80. Enb 48. Alz Ram 28. ABar Goi 59. Etxde JJ 79. Txill Let 87. Basarri 163. Ibiñ Virgil 91. Erkiag BatB 143. Lab SuEm 188. Xa Odol 220. Onaind STeresa 110. FEtxeb 35.
azpiadiera-1.1
(Fig.).Brillo, fama.
Nai banu agertu zure andikitasuna jatorriz, ta zure Asaba jaunen argitasuna goi goi ipiñi. VMg II. Marka ak emongo deutsee zeruban Jaungoikuaren ta aingeruben aurrian ondra andija, aparteko argitasuna ta glorija. fB Ic III 303. Argitasunik geijen botaten dabena dala eskertsubak izatia. "El timbre más precioso" (1864). BBatzarN 207. Bere izenaren argitasuna iñok illundu ezeian. Ag AL 77.
sense-2
2. Lucidez de espíritu; inteligencia. "Inspiración" . "(V-m), instinto" A. "Inteligencia, entendimiento, razón. Jaungoikuak emon zetsan argitasuna gizonari bere billa izateko " Etxba Eib. .
Eman drazotezu argitasuna ezagun ditzaten gure fedeko misterioak. Ber Trat 76v. [Matrimonioko sakramentuak] ematen die auxilioak eta argitasun andiak semeak ondo azitzeko. OA 76. Badugu argitasun natural bat arrozoinaren bidez kausi ahal ditezken gauzen bilhatzeko. ES 103. Instruitzen hari zaitezte argitasun handi batekin. CatLav A, 3v (V 4). O jaun aphezküpü ezinago argitarzünez betherik zirena. Mst II. Eskiñi zakioz Yaungoikoari [...] zeure argitasun, zentzun, indar, berba, egikune, gogo eta asmu guztiaz. Añ EL2 79. Akimelek-ek argitasun guziarekin itzegin zion. Lard 171. Santa Barbara, zure bizitza / kantuz bear det zabaldu, / argitasun bat memoriyara / nai badirazu biraldu. Xe 334. Ardoaren argitasunarekiñ ekusten zituan etziran gauzak ere. Urruz Urz 48. Argitasun gitxiko iente siñiskorren artean. Ag AL 79. Argitasun arimakoak, zeintzuk baga ezin asi, ez jarraitu, ez amaitu daikegun, betiko bizitzara eroan gaikezan gauzarik. Itz Azald 126 (v. tbn. 104). O, Jesus, zeruan ta / lurrean zaudena, / argitasun bat billa / nator zuregana. Auspoa 97, 87.
( s. XX) Buruan zuen argitasun orretatik dator Pernandoren oroipenak [...] daukan indar eta sustraia. Etxeg ( in Muj PAm 19 ). Jaun Zerukua, laguntza eske / asiya naiz zuregana, / konbeni bada argitasun bat / bialdu zazu nigana. EusJok 133. Gizona bere ezaguera, argitasun eta jakinduri guziakin, itxu gizagaxo bat besterik ezta. Inza Azalp 18. Danak ez dira errexak baño / esango ditut batzuak, / argitasuna ematen badit / gure Jaun amorosuak. Tx B 129. Ots, iltzeko ordu artan ez dela argitasunik Jainkoaren alderako gogoeten egiteko. FIr 186. Oi-ezko argitasunarekin milliskatzen zituan burutapen ariñenak. Anab Usauri 84. Lurreko Eliza ontan ere "argitasun" esan oi zionagu graziari. Or QA 116. Geronezko argitasunak ere esaten digu Iainkoa badala. Ib. 128. Ta ongi etorria zu, napar ardo ori, argitasun argitsua ematen baididazu. Txill Let 96. Eskolati argi larregi atara ezpaoan be, Juan Domingok goiko Yaunek emoniko argitasunik ba-euken. Akes Ipiñ 33. Argitasun bat eman deidala / zerutako Jaun laztanak. Basarri ( in Uzt Noiz 49 ). Biotz-zabaltasuna eta adimen-argitasuna urruti ibili oi dira lekaide on dirudien askorengandik ere. Ibiñ ( in OrOm 103 ). Orain gertatu zaigun ontan nai nuke nik argitasun ori. "Entendimiento" . Berron Kijote 166. Aparteko argitasuna zuan onek umearentzat. Insausti 70. Ez digu guztioi argitasun berbera eman Jainkoak. MIH 324.

v. tbn. Harb 17. Gco II 81. JJMg BasEsc 73. Izt C 457. BBatzarN 243. Bv AsL 53. Aran SIgn 23. Echta Jos 339. ArgiDL 24. Ir YKBiz 18. NEtx Antz 32. BEnb NereA 63. MMant 41.
sense-3
3. (V-m-gip, AN-gip-5vill; Dv, H), argitarzun (S-saug) Ref.: A Apend; Lh (argitarzün); Elexp Berg; Gte Erd 269.
Luz, ilustración, aclaración, aviso, noticia, explicación, prueba. "Éclaircissement, lumière, explication" Dv. "Éclaircissement. Ez daut eman argitasunik, il ne m'a pas donné d'éclaircissements, de détails, d'explications" H. "Comprobante, informe" A Apend. . "Renseignement" Lh. "Explicación información. Multia zerena dan preguntau jet, baiña eztoste argittasunik emon " Elexp Berg. . " Argitasun guziekin jakin nahi nuke hori (AN-gip-5vill)" Gte Erd 269 (junto a xeheki, sustraitik, ondotik, etc., de otras zonas). v. argi (I, 3), argibide .
Hunetarik beretik esperanza dut atherako dudala behar den froga eta argitasun osoa. ES 86. Zunbait argitarzün zuri, ene irakurzale maitia, emaitera. Mst XVI. Hemen ekharriak diren explikazione eta argitasunek bethetzen dute eskas guzia. Lg I VIII. Eman diezakegu zerbait argitasun abre heien gainean. Ib. 264. Bear ditugun argitasun eta laguntasun guziak emango dizkigula. Gco II 15. Kristau aziai argitasun au ematea. AA III 399. Ez dakijalako iñok au ziur, adiñetik aurrera igaro ezkero, Jangoikuaren beraarizko argitasun edo errebelazinoe baga. JJMg Mayatz 128. Nor ta non jaioak eta zer gisatakoak izan diraden argitasun garbia. Izt C 451. Zeruko argitasun ta deijai jaramonik egin baga. Ur MarIl 33. Zein errege-uri edo korterako autu ziran Jaunaak aoz emon deutseezan azaldeera ta argitasunak. "Explicaciones" . BBatzarN 169. Nik ere eskaraz ezarri ditut laborantzaren gaineko argitasun batzuek. Dv Lab II. Guk ere / Bear ditugu jakin, / Ta argitasunarekin, / Zureak / Nolako birtuteak / Izan ote ziran. MSIgn 350. Esan diteke ez dala iritxi nekazari askorengana beste argitasun edo idearik. Agric 6. Zenbat ikasiko zuan, nolako argitasunak aterako zituan! Ag Serm 119.
( s. XX) Agertu zaizkoten argitasunak buruzagietarat hel-arazteko lituzkete. Lander RIEV 1911, 592. Berak artuko dauzan erabakietan bear dan argitasuna ta atzegaiak euki dagizan. ForuAB 153. Erdaraz ari nintzaion eta argitasunik ez nuen erdiesten ahal, eta huntan, oroitu nintzen euskalduna zela. FIr 190. Argitasun bat behar dugu eman hortaz. Zub 57. Diralako berri edo argitasun edo garbitasun oiek, adiskide aundi batengandik sortu ditut. Or SCruz 7. Mistral-en bizitzaren argitasun ok. Or Mi I. Argitasun bat nai eban, bere etorkizunari buruz. Erkiag Arran 129. Beste aztarrenik eta argitasunik bage egozan ama-semeak. Erkiag BatB 23. Ez ditake Frantsesek utzi letra batean ere zerbait kausi hortaz, argitasun zerbait hitz-erdika ere emaiten duenik. Ardoy SFran 107. Onek argitasun geiago eskatzen dau. Etxabu Kontu 84. Gurasuakgandik eta abar jakiñak dirala argitasun guzti onek. Gerrika 15. Gehiago behar dutenentzat bihoa beste argitasun hau. MIH 346. Mogeli eta Mogelen lanei buruzko argitasunez ederki hornitua. Ib. 169. Zenbait argitasun eta argibide. MEIG VIII 94.

v. tbn. Mg CC 123. Ayerb EEs 1912, 37. IArt Itzald II 59. Tx B II 91. Eguzk GizAuz 127. Akes Ipiñ 12. Gand Elorri 9. Zait Plat 112. Arti Tobera 280. Vill Jaink 21. MAtx Gazt 6. Larz Senper 38. Alzola Atalak 110.
sense-4
4. Ilustración, progreso, luces.
Jakiturija edo argitasuneko gizaldi onetan. "Siglo de civilización" (1858). BBatzarN 181.
azpiadiera-4.1
Aipatu ditu populu zaharrek asmatu argitasunak eta mendez-mende sortuak. Rusoek azken denbora hotan amestuetaraino. Herr 19-2-1959 (ap. DRA, que lo interpreta como "descubrimiento").
azpisarrera-1
ARGITASUNEZKO (Adnom.).
Argitasunezko itsaso bat baliz bezala. AA III 326. Zer atsegiña ta pozaren aundia, Jaungoikoa ikustera sartua izatea, Kristo Jaun zure Jaungoikoarekin betiko osasunezko ta argittasunezko atsegiña artzera goratua izatea. Inza Azalp 113.
argitasun
<< argitaratu 0 / 0 argitzaile >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper