OEH - Bilaketa

149 emaitza hainbat bilaketarentzat

Sarrera buruan (38)


Sarrera osoan (111)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
atzeraka.
sense-1
I . (Adv.).
azpiadiera-1.1
1. (V-gip) Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg; Gte Erd 9 .
Hacia atrás, retrocediendo. "Retrocediendo" Etxba Eib. "Aspaldi atzeraka goiaz munduan" Ib. "Aurreraka joan biarrian atzeraka goiaz" Elexp Berg. "Atzeraka [jausi] (V-gip)" Gte Erd 9.
Zergatik, bada, gaurtik biarrera, ta galtzeko, atzeraka ibilli gabe, orañ [bide] ori artzen ez dezu? Cb Eg II 111 (Dv LEd 200 gibelaka, ixtika ibili-gabe). Zauriz, eratziz eta ebagiz odolduak, / Aur ta atzeraka, beso luzaka, ezpatadaka. AB AmaE 452. Idizko edo biantxa gazte izutiak, atzeraka ta alboraka zalaparta gogorrean, enparantzaruntz iñola ere joan nai ezik. Ag G 83. Beti arontza ta onontza, ta beti atzeraka Santa Cruz. Or SCruz 116. Igeregiteak ez du ezkuturik aientzat; naiz urpean arnas-eutsiak, naiz atzeraka, naiz besorik erabilli gabe. TAg Uzt 38. Nazka-lotsak eraginda, atzeraka asi naiz urrats txikiz. Txill Let 88. Ez omen da gizon "azkarraren" bertutea beti atzeraka ta damutan ibiltzea. Ib. 40. Eliza protestantia nonbait eta an eliztarrek kanpora atera bear dutenean atzeraka ibiltzeko oitura izaki, ateari bizkarra emanez. Anab Poli 60. Aurrerapenak baditu bere goraberak: orain atzeraka, gero aurreraka. Vill Jaink 182. Bizirik gertu ziran gure kontrarioak orduan abiatu ziran atzeraka. Salav 96. Atzeraka erortzen da lurrera. NEtx LBB 105. Alabearrak nunbait, txarrera eta atzeraka daramazki gauzak oro! Ibiñ Virgil 73. Gaztiak aurrera ta / atzeraka zarrak. Uzt Noiz 88. Atzeraka asten ziran aiek, kale-zuloan berak ibiltzen zirala aurreraka. Alkain 135. Alemanak atzeraka asiak dituk. Ataño TxanKan 255. Goldea atzeraka ibillita. TxGarm BordaB 165. Aingerea gaiztoa da. Eskuetan ere ez da edukitzen. Estutzen badezu atzeraka ateratzen da. JAzpiroz 151. Ortik aurrera, bat dala edo bestea, atzeraka asten bazera, botatako dirua galtzen da. Albeniz 52. Taller ori atzeraka joan zan eta bereala itxi zan. Ib. 223. Zenbat ere ausarkiago aurreratzen garen, hainbat gogorragoa izango da hurrengoen oldarra atzeraka. MIH 63. Atzeraka dabil, nora jorik ez duen errekaren gisa. Ib. 132.
azpiadiera-1.1.1
" Astua atzeraka baiño terkuaua izan, oso tematia izan" Elexp Berg.
azpiadiera-1.1.2
" Atzeraka botatzeko modukua, usain txarrekoa, ia beti. Txakurra atzeraka botatzeko moduko usaiña jeukan " Elexp Berg. .
azpiadiera-1.1.3
"Nik atzeraka ere bazekiat ori" (G-azp).
azpiadiera-1.2
2. Por detrás.
Ondotikan lagunak ark aiña kalaka; / lotsaz ez du geldi nai iñork atzeraka. "Nadie quiere quedar atrás por vergüenza" . Or Eus 101.
sense-2
II . (Sust.).
azpiadiera-2.1
Retroceso. v. atzerakada.
Kokotzarekin jo zuan aurrekoa [...]. Ta berak egindako atzerakarekin, urrena zillargiñak eman zion ordaña itxuan zetorrela. Anab Usauri 122. Arkupearen parean zegoan bide erosoa; baldin erosleek guztia ikusi naiez atzeraka batean ibiltzaleekin istillua jartzen ez ba-zuten. Anab Don 32. --Nola ikusten duzu euskararen etorkizuna Nafarroan? --Atzeraka larrian dabil, XVIIIgarren mendeaz gero. MEIG I 118. Atzerakak, izkutukadak, kantoi irtenak, hutsunearekin erak darabilen burruka agirian jartzen dute. MEIG IX 125. (en colab. con NEtx)
azpisarrera-1
ATZERAKA-ATZERAKA. Intens. de atzeraka.
Ilunpeak bildurra ezurretaraiño sartu zien emakume ta Sakristauari. Au asi zan atzeraka-atzeraka, zer gerta begira. NEtx LBB 173.
azpisarrera-2
ATZERAKA EGIN. Retroceder. v. atzerakatu.
Baño indarra artzeko atzeraka egin zun bitartean, eltzen dio laister meaketatik Provenzako legera. Or Mi 59. Katamotzak, orregatik, sendo iraun naiz atzeraka egin. Anab Usauri 76. Bein aldarte txarrak jo ezkero, etzuan arek egundo atzerakarik egingo. TAg Uzt 188. Bere aurrerakada ugaria eta une guztietan atzeraka egin dezakeena da. MEIG IX 125. (en colab. con NEtx)
azpisarrera-3
AURRERA-ATZERAKA. v. aurre.
atzeraka
<< atsegin 0 / 0 aurrerapen >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper