OEH - Bilaketa

2262 emaitza hain bilaketarentzat

Sarrera buruan (44)


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
belarluze.
sense-1
1. beharri-luze (SP), belarri luze.
Curioso, espía. " Beharri luzea, zelataria, espion, qui est aux écoutes" SP.
Beharriak minbera dituztenek askiko dute ixtupaz tapatzea edo moztea, laburtzea bederen poxi bat "beharri luzeak" aomen baitire orotako kilikenik. Eskual 21-3-1913 (ap. DRA ). Diabruak tentauta, jarri ziran, belarrixa zorrotz ool zaarron aurka, jakin gurarik zer moduko barriketia erabiltzen eben senar-emaztiak euren artian, [...]. Eta gertau zan, belarri luzion zoritxarrerako, [...], senarrak esan zetsala emaztiari. Etxba Ibilt 461. Joale pitiñaren otsak bultzatuta, ara doaz itsumustuan belarri luze ta nun ze barri zale diranak ugari. Onaind STeresa 69.
sense-2
2. belarri-luze (Lar, ), beharri-luze ().
"Orejudo, belarri luze " Lar. "Orejudo: (V, G) belarri, (AN) bearri luze " .
Monagillo belarri luze bat intzentsaioari aize ematen ari da bazter batean. Lek SClar 134. Orduantxe ezarten zaizkie xedebak lertzunei, sareak oreiñei; orduantxe erbi belarri luzeak eizatzen dira. Ibiñ Virgil 76. Astoak gatuari: Beharri luze. EZBB I 47.
azpiadiera-2.1
(Referido a una variedad de cerdos). "(V, G), cerdo de orejas largas" A. Cf. infra (3).
Gipuzkoan ez zegoan bertako txerri belar luzea beste kastarik eta beste modelo kasta ori ekarri zanetik askoz geiago balio izan du txerriak gorputz igualean kasta orretakoak. Agric 9.
azpiadiera-2.2
Emen [Ameriketako arrantxoan] ez dauka ezer egiñik / elkar ezin ikusiak, / emen ez dago belarri-motzik, / danok belarri-luziak! Auspoa 77-78, 276 (cf.belarrimotz (2) ).
sense-3
3. (Mg Nom, Añ, VocCB, Dv (V), A) Cerdo. "Urdea, ganaubelza (G), txarrija, belarluzea (G). Marrano" Mg Nom. "Cerdo, marrano: (V) txarria, luañekoa, belarluzea; (G) txerria, azienda beltza" Añ (v. tbn. s.v. lechón). "Cerdo, cochino. Sin. urdea (G), belarluzea (V)" VocCB s.v. zerri. "Belarluze-a (contraction de belarri luze-a), animal aux longues oreilles. Il se dit en Biscaye du cochon" Dv. "(V; Mg PAb), cerdo (en término respetuoso)" A.
Txarrijak berak, ain ezaña izanik daukaz izen asko. Batzuk esaten deutsee, lauoñekua; bestiak belarluzia, beste batzuk ganau zurdaduna. Mg PAb 87. Eldu zan korta batera azeri bat, ta topau eban an belarluze edo txarri gizen ta mardua. Ib. 88. Diriala txakurrak ta belarluziak legez, euren janak atera edo errebesau ezkero barriro jaten ditubelako, ta garbitu onduan biurtuten dirialako etzitera pekatuben zikintzan. CrIc 155. Baso, mendi ta solo, etxetik legua laurengo ingurua, beria eban Darik, eta ganera eukazan: [...], 5 aker, 10 belarluze (cerdo), 25 zaldi, ta egazti asko. Echta Jos 308. Belarluzeak zirean etxerako; eurak bear ebezan, urdai, lunkainka ta koipe zuzentzeko. Ib. 309.
sense-4
4. (Sal ap. A ), beharri-luze (L, BN, S ap. A ), beharriluz (Hb), beharluze (SP).
Burro. " Behar-luzea, âne" SP. " Belarluze (Sal), burro (menos crudamente)" A. " Belarri-luzeak [sic, sin duda por beharri-] (Lc, BNc, S), burros (dicho así por eufemismo)" Ib. Cf. VMg 75: asto buru andiko ta belar luzedun bat; Gy 305: beharri luzedun bi abre [=asto] aitziñean; Etxde JJ 173: sarritan asto-koskorragana urreratu oi ziran eta perrak jarri ta kendu, belarriluzeduna bere onetik ateratzen zuten.
Zer bada diotza miñki, / Beharri luze hau xoilki, / Izan behar da gaitzago / Neretzat gobernatzeko, / Ehun printze betan baiño? Gy 60. Beharri-luze bat behiñ bazioan, / Zaldi guti ikhasi baten konpaiñian. / Hunek bizkarrean basta hutsa zuen; / Asto gaizoa aldiz haiñ kargatua zen, / Non aboro ez baitzirauken. Ib. 126. Galdetu zion zerk berezten zituen beharri-luz eta aphezpiku bat. [...], beharri luzek gurutzea bizkarrean baitu, eta aphezpikuak bulharretan. Hb Egia 29. --Eta hire onetan ez duk gero Guillaume deithuko belarri luze hori! --Etzazula beldurrik izan, jauna; hori egiteko sobera maite dut... ene astoa! Zerb Artho 502. Bainan, nun dut nik nere bederatzigarren astoa? [...] Gibelean utzi othe dut nere beharri luzea? Barb Sup 72. --Norenak dire pentze horretako beharri-luze horiek? --Asto horienak, yauna. A Morf 592 (cf. ib.: "beharri-luze en la pregunta valía por 'orejudo', eufemismo de 'burro'. Al otro le sonó la palabra significando 'de quién son esas orejas largas' y pudo contestar 'de esos burros, señor'"). Handik aise hel-araziko dugu gure beharri luzea. Lf Murtuts 15.
azpiadiera-4.1
(Usado como nombre propio).
Beharri-luz nola baitzoan gogara. Gy 199. Bada egitekoa zoakontzat ongi / Astoa zuen hark hartu zerbitzari. / Sortzeak emanik hunek nola baitu / Boz hazkar bat zoiñak parerik ezbaitu, / Beharri-luz beraz kordexazalari / Zitzaion izatu musde lehoiñari. Ib. 108 (cf. supra ejs. del mismo autor en la forma -luze).
sense-5
5. " Belarriluze, liebre" Iz ArOñ.
belarluze
<< bekuruntza 0 / 0 belarri >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper