OEH - Bilaketa

449 emaitza guzti bilaketarentzat

Sarrera buruan (23)


Sarrera osoan (426)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
akademia.
sense-1
(Urt I 68, Chaho).
Academia. v. ikastola.
Herra luze eta gaixtoen / Eskola duk ifernua; / Amudio saindu ederren / Akademia, zerua. 181. Oraiño akademiarik axeriek ez zuten. Gy 55. Halere izena du aski seinalatu, / Akademiak zuen behin khoroatu [Darrigol], / Frogatu zuelakotz yakin guzieri / Eskarak ezduela zorrik erdareri. Hb Esk 149. Elexako pulpituetan, eta jakiturijako akademia edo eskoletan. (1868). BBatzarN 245. Ah zeñ egoki litzakean Franzesaren Gaztelaniaren eta beste izkeraren [sic] gisan Euskarak bere itz-lagunkida edo dala akademia edo ikasola idukitzea. Aran SIgn 209. Berbeta onek, asmo barriak adierazoteko, berba barriak bear dauz. [...] Oba litzake orretarako Ikasola edo Akademia bat sortuta balego. A Ezale 1897, 189a. Adiarazi du [...] nola Españia-aldeko eskualdun-Deputaziñoek moldatzerat deramaten Eskual-Akademia bat. Lander RIEV 1907, 99. Aix deitzen den hiriko Akademia edo Fakultateak, doctor-ès-Lettres errezebitu du. Ib. 431. Izkelzaingo baten (Academia baten) maipuruan jezarten dan gizonak buruan argirik asko dauko, emen ots egiten daben mintzoetatik izkerea zein dan ta zein izkelgia jakiteko. A EEs 1916, 107. Akademia edo Euskaltzaindi batean euskaltzaleak bein bildu'ta betiko gogortzea, orixe da aspaldiz geroz euskeraren adiskideak biotzean zekarten ametsa. Eusk 1919-1920 (I) 37. Politika usañik ez daukan Euskaltzaindi edo Akademia onen izenean biotzetiko dei bat egiten dautsuet. Belaus LEItz 108. Mirei Prantziko Akademiak sariztu zun eta Gounodek opera biurtu. Or Mi IV. Eta guk "Academia"rik gabe, eta doi-doia astian behin irakurtuz elizako liburuak, atxiki dugu mirakuluz beialako edertasunian, garbiki, gure arbasoek mintzatzen zuten bezala. Zub 18. [Garbi dago] ikaskintza guztiz euskeraz, eta ortarako akademia jator bat egiterako urteak joango dirala. JAIraz Bizia 8. Akademi itzalaren babesean. Zait Plat 117. Juanito etortzean, akademi batera joan zan Donostira, eta [batxiller] titulua atera zuan. JAzpiroz 219. Aizta biak etxian bertan dauke pintura erakusteko sala bat, makinaz da guzti, akademi bat legez. Gerrika 290. Frantses akademiak, izan ere, ez omen dio inori deus agintzen. MEIG VII 167. Euskaltzaindian, beste Akademietan ez bezala, filologoak ageri direla (garela?) nagusi literaturan, hitz lauz nahiz neurtuz, kreatzaile direnen aldean. MEIG IV 121. En DFrec hay 46 ejs.
akademia
<< aje 0 / 0 akerne >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper