Mediano.v. BITARTEKO. Etxe ttipiek edo bierartekoek araberan luzazago ihardokitzen dute; bizkitartean gutiz gehienak herstura handitan dire. HUZez 64s.
Irakurzale hanitz baduke horrela Dibarrartek ttipietan, bierartekoetan eta bertze hainbertze bederen adixkide. JEBur 145.
Hiri tarroetan baizik ez nitzake onets bierarteko eskolategiak . (lycées). Ib. 50.
Eskual-herriko zeru gai eztia, hemengo aro bierartekoak, jendetasuna, ordokietako apaindurak. Ib. 206.
Ageri dutea dainu handiskoa?, igortzen dituzte ospitalerat; bierartekoa balin badute aldiz, berehala lekutzen dituzte eriak sanatorium deitu etxe berezi batzuetarat. JEMed 109.
Errana baita bazter guzietan, gipuzkoarrak direla eskualdunen artean larrienak, bier-artekoak dira bizkitartean hemen oro. JEBer 46.
Entrepresa xume edo bierartekoak urtu eta suntsitu dira asko lekutan. Herr 4-8-1960, 1.