OEH - Bilaketa

892 emaitza euskaldun bilaketarentzat

Sarrera buruan (9)


Sarrera osoan (499)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
aurreko.
sense-1
1. (V, G ap. A; VP, Añ, H).
Antecesor, ascendiente, antepasado (empleado normalmente en pl.). "Gure aurrekoak, progenitores" VP 32r. "Antepasados [...], gure aurrekoak, aurrengoak" Añ. "Aurrekoak, les anciens, aïeux, devanciers" H. "Antepasado" A. v. aitzineko, aurrengo, aurretiko. Cf. AURREKO.
Aen aurrekoai eman zien itzari zerraikala, eraman zituan Kanaango bazterretara. Ub 25. [Tradizio] euskeraz adirazteko, esan dezakegu, dala batak besteari, eskutik eskura bezala ematea; ta bere aurrekoak erakutsi zioen hura bera ondorengoai erakustea. Ib. 108. Begira zabarra izan ote zeran, zure guraso eta aurrekoai Meza, argiolata eta obra onakin laguntzeko, lenbait len Zerura joan zitezen. AA II 123s. Etxe batzuetan bekatu jatorrizkoa bezala izan oi da biraua eta juramentua, igarotzen da alabaña aurrekoetatik ondorengoetara. Ib. 32. Lagun urkoaren onrari, aren aurrekoai ta aideai ozka ta aginka aritzea. AA III 630. Badakigu gutxitu dala Jaunaren itz santua entzuteko gure aurrekoak zuen gogoa. Ib. 435. Zure gurasuak ta zure aurreko guztiak. Ib. 346. Abek guztiak gugan ez dauden gauzak dira, ez bada edo gure aurrekoetan, edo besteren buruan edo estimazioan. Echve Dev 233. Aurrekoetatik / txit errepain eder bat / ikasi nian nik. It Fab 82. Beraren gorputza [...], Donostiako San Telmora bere aurrekoen lurpetokira [...] aldatzeko. Izt C 467.Villarrealen jaioa bazan ere, aurrekoetatik Zaldibiakoa eta Fr. Pedro-ren jatorrikoa. Ib. 505. Bere mendeko guzien izenak, nori bere aurrekoak nondik zetozkion, erri artan artzeko. Lard 366. Deritzat txit egoki izango dala, bere aurreko batzuen berri ematea. Ib. 158. Gorputza leize onetatik atera, eta nere aurrekoai eman zitzaien lurrean sar dezala. Arr GB 75. Arma-gauzetara, bere aurreko ta anaien eran, zaletua zebillela. Aran SIgn 7. Portugaleko errege Alfonso Vak aurrekoagandik ikasi zuen Mariaganako debozioaren bidez iritxi zituen on eta mesede guziak. Arr May 186s. Pobreak ere ziran nere gurasuak, / Eta pobreagoak aien aurrekuak. AB AmaE 402. Ire aurrekoak jaio eta bizi izan ziran etxea!
Apaol 83. Gure aurrekoak, euskaldun zarrak, errosarioaren oso zaleak ziran. ArgiDL 108. Etxealde aundietan beren aurrekoak egindako gauza aundiak gogoratzeko etxeen aurreko aldetan ezartzen badittuzte beren ixkillo edo armetako etxe-arriak. Inza Azalp 16. Aitorren aurreko edo gurasoak bizi ziran Ararat-eko mendietan. Etxeg EEs 1925, 234. Zureetakoa, zure abendakoa, pelotaria, kontrabandixta; baña, zure aurrekoen antzera, bene benetako euskalduna. Alz Ram 83. Burruntzi orri zale aundiya ziyon. Aurrekoen aurrekoak utzitakoa zala esan oi zuen. Alz Burr 13s. Illoba onen aurreko ziñan / aurpegiaren eitean. "Antepasada de esta nieta". Or Eus 412. Yesusen arbaso edo aurrekoak belaunez-belaun aipatzen ditu. Ir YKBiz 15n. Gure asabak (aurrekoak) mendi onetan yauretsi zuten Yainkoa. Ib. 69. Ario edo indoeuropatarrak geroztiko gerkatar, latar, germandar, eslavotar eta keltatarren aurrekoak ziran. JMB ELG 65n. Ona zeintzuk soroskiaz jabetu ditezken [...]; anai-arrebak, ildako aren gain arkitzen baziran eta aurrekoak. "Ascendientes". EAEg 30-12-1936, 683. Gazteluko nere aurrekoen illobian nere ezurrak dezatela atseden gogo nuke. Etxde AlosT 88. Arri geldizko, geure aurrekoen zerbait bizia bizi dauala esan leiteke. Gand Elorri 120. Gure asabak, gure aurrekoak jasoko ba luteke beren burua. Munita 6. Jainkoaz, diote, baliatzen ziran gure aurrekoak izadiko gertakari ezezagunak nolabait esplikatzeko. Vill Jaink 31. Deitu gabe esnatzen / gerade goizian, / gure aurrekuak e / orrela oi zian. Uzt LEG II 306. Zergaitik geure aurrekuen azurrak eztoguz gordeko geure nitxuetan. Gerrika 187. Goizean goiz asi ta / berandu illuntzen, / geu aiñako aurrekoak / guk izan giñuzen. Insausti 134. Ikaskizun gutxi utzi digute aurrekoek, eta utzi diguten gutxia ere aise zuzen eta hobe dezakeguna. MIH 173. Ez ziren noski nere gisakoak gure aurreko jatorrak, ez baitzuten festarik zezenik ez bazuten. MEIG II 92.
Predecesor, precursor.
Egungo ebanjelioan kontatzen da noiz ta nola asi zen S. Juan Bautista, Kristoren altzindaria edo aurrekoa predikatzen penitenziaren bataioa. LE Urt 24. Diputaziño onen [...] alegin gustijak eztira ixango bere aurrekuak [...] artu ebezanak baño txikijaguak. ForuAB 69. Gora Jesus berpiztua, egun batez berriz piztuko geranon aurrekoa! Inza Azalp 77. Gure aurrekoei zioten begiramenaz mantentzen gara oraingoak [eskribauak]. MIH 150. Ez, noski, aurrekorik izan ez zuelako [Platonek], bai ordea aieruz bezala besteren esamesen bidez ezagutzen ditugulako. MEIG III 76.
sense-2
2. Delantero en el baile. v. aurrelari.
Aurrekoak erakusten du, atzekoak nola dantzatu. (G-nav). Inza NaEsZarr 111.
sense-3
3. "Delantero, guía" A.
Itsu bat eldu zan, eta ni aren aurrekotzat aukerakoa nintzalakoan, eskatu ninduan. Or Tormes 11.
sense-4
4. Prójimo.
Aurrekoari kendutako izen-ona biurtzeko bearturik ete-gagoz? KIkV 72. Sozialistak, euren buruak barik, aurrekoak daukez lapurtzat. Eguzk GizAuz 9. Alkargazko zuzenbide zorrotz ori ausi dagiana, aurrekoagaz zorrean dago-ta, oni egindako kaltea ordaindu egin bear dautso. Ib. 179.
aurreko
<< aurre 0 / 0 aurreraegizale >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper