Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

3371 emaitza daN bilaketarentzat

Sarrera buruan (0)

Emaitzarik ez


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
1 asmakari.
sense-1
1. (H, A (que cita a Izt)).
Ocurrencia, idea. "(? G, Izt), invento" A.
Asmakari oek ondo ezin moldatuz buru ausitzen Oriamendiko gañean zegoela. Izt C 306. Asi zan purrustaka bein batari imurtxi, [...] pipitak otzkatu eta beste asmakari burura ekarri al zitzakean guztiak egiten. Ib. 165. Kontu-artzalleak ipiñi zituzten, eta gogoak eman zien gañerako guzia, ezeri barkatu gabe, egin zuten, berenarekin irtetearren; baña itsu aien asmakari guziak alperrik izan ziran, eta egia garbiro agertu zan. Lard 465 (Harriet traduce: "toutes les précautions et inventions"). --Mendi oien egaletako lur gozo eta frututsuak ondeatu, masti eta sagastiak beretan ipiñi [...], eta onela seguru genzake bear degun otoranz eta janaria. --Txit ona deritzat asmakaria. Arr EE 1885b, 472.
azpiadiera-1.1
+ asmokari. Invento, objeto (aparato, etc.) inventado.
Euskara zarrak Europako zoko txanbelin onetan erazko ulerpide ta zentzungarriak ezarriko dautsaz zuen asmakari orrei. A EEs 1916, 110. Batzar batean edesten da N asmatzalleak oraintxe onelako edo alako lakin berri bat asmatu duala eta bere asmakaria oraindaño ezagutu diran guzien aurretik dagola. Zink Crit 49. Neurriz gañeko bakartze au, asmokari arrigarriz jakintzak orrenbeste aberastu dituzten gizonetan itzalgarria da. "Con admirables inventos" . Ib. 9n.
azpiadiera-1.1.1
Larramendik, izan ere, bere asmakari ugariak erdaldunentzat sortu zituen eta hoberik opa zien euskaldunei.MIH 346. A zkenik, ezinbestean, antzinako oinarririk ez duen asmakari hutsalen bat hartzen dute ontzat batzuek eta besteek. Ib. 377. Erabateko erregela batek, ez hitz horri ad hoc aplikatu diogun asmakari batek. MEIG VII 176.
azpiadiera-1.2
Invención, ficción, cosa (falsa o no real) inventada. "Objet [...] d'invention" Dv.
Apaiz-buru eta Kargudunen asmakari au egiaren antz gabea bazan ere, soldaduak diruagatik pozik barreatu zuten. Lard 471. Golok somatu dizkidan gezurrezko asmakarietatik garbi iltzen banaiz. Arr GB (ed. 1960), 31. Beste gañerako guziai eztie siñesterik ematen; gizonen asmakaritzat dauzka. Ir YKBiz VII. Bi orietan, ots, irakurte-idazte ala poesi asmakari, zer kalte andiagoz aantzi oi diran galdegin balezaidate. "Poetica illa figmenta". Or Aitork 27.
sense-2
2. (Dv, A (que cita Dv Iud), A Apend).
Adivinanza, enigma. "Énigme, objet de divination" Dv. "(? L), problema, enigma" A. "Acertijo" A Apend. v. asmakizun (2).
Hargatik gaua izanen da zuentzat ikhuspen, eta ilhunbeak zuentzat asmakari. "Pro divinatione" . Dv Mich 3, 6 (Ol agerpenen ordez, Ker goi-itzen ordez). Samsonek erran zioten: Aitzinera emanen darotzuet asmakari bat. "Problema" . Dv Iud 14, 12 (Ol, Ker asmakizun). Ager zazu zure asmakaria adi dezagun. Ib. 14,12. Orai mirail batetik asmakaritan ikhusten dugu; bainan orduan bekhoz bekho. "In aenigmitate" . Dv 1 Cor 13, 12 (He enigmen azpian). Onelako jardunetan aldi bat egiñik / asmakari bitxitara jo zuten urrenik. "Adivinanzas" . Or Eus 49. Batez ere Itun Zarreko zenbait asmakari asmatzen bein ta berriz askotan ikusi nunetik, itzez itz arturik, erio zitzaizkidan berriro. "Maxime audito uno atque altero et saepius aenigmitate soluto" . Or Aitork 122.
azpiadiera-2.1
O amodioaren asmakari mirestekoa! JesBih 150 (Dv traduce "invention").
sense-3
3. Pronóstico.
Gauean ara bilduta jarduna ba dute: / eguraldi-asmakari, ipui ta bikote. Or Eus 46.
asmakari
<< askotxo 0 / 0 asmatu >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper