Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

85 emaitza borta bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
oldar.
tradizioa
Tr. Aunque oldartu se documenta ya en Leiçarraga, y otros sust. derivados ya desde el s. XVII, en autores septentrionales, exceptuando a Oihenart (v. infra (2) ), no hay ejs. de oldar hasta mediados del s. XIX; desde la segunda década del XX tbn. lo emplean algunos meridionales. En DFrec hay 19 ejs., 16 de ellos meridionales.
sense-1
1. (L-ain, BN ap. A ; Dv, H).
Ataque; acometida. "Attaque brusque. Begira asarratzen den sugearen oldar batbatekoari [...]. Zezenaren oldar izigarriak" H.
Ezin jasanen zutela haren oldarra. "Impetum eius". Dv Num 22, 3. Heien oldarra nihork ez du atxikiko. Zby RIEV 1908, 605. Ifernuko etsaiaren oldar gaxtoeri ihardokitzeko. Arb Igand 115. Aro gaixtoaren oldarrak inarrosirik landarea. HU Aurp 198. Gorrarena eginez [Gobernamenduak] heien erasiari, zapatuz ohiko hatz beretan egon nahi zutenen oldarra. JE Bur 45. Ainbeste zalantz eta kezka zemaion oldarraren etorkizunaz aaztruari itandu ziyon. J.M. Tolosa EEs 1913, 209. Zuen armadaren oldarra ez dagoela Parisera buruz, bainan bai itsasoari buruz. StPierre 20. Bere aier ta oldarraren ordezkariak joaten utzi ta, berak olaren aldera jo zuan. Lh Yol 45. Xutitzen zen mendoi kazkar arkaizdun bat, iduriz itsasoaren oldarra hobeki hausteko oraino. JE Ber 84. Zezenak geldi igurikitzen du oldarra ta muturraren erdian artzen du burnia. Or Mi 49. Zuen besoak du hezten uhain gaitzen oldarra. Iratz 111. Frantzia katolikoak ifernuko mandatarien oldar gaixtoari gain-gainetik ihardokiz. Zerb IxtS 111. Beraren arerioen gañera oldar batez etorri ta oinperatu ditzala. 'En ataque victorioso'. Zait Sof 24. Bere burua zaindu beharrean igurikitzen ez zuen oldar hortarik. Mde Pr 86. Uhainen oldarrer behar zen bezala ihardokitzeko. "Assauts". Ardoy SFran 246. Eta zenbat eta ausarkiago aurreratzen garen, hainbat gogorragoa izango da hurrengoen oldarra atzeraka. MIH 63.
azpiadiera-1.1
(L-ain, BN ap. A ; Dv, H).
Impulso; ímpetu; esfuerzo. "Oldar handiz ou handitan bihurtzea, se retourner contre l'ennemi en une impétueuse offensive" Dv. "1. élan, mouvement pour s'élancer. Iauziegiteko oldarra hartzea, [...]. 3. hardiesse, bravoure, intrépidité à se jeter dans le danger. Oldar handirekin bihurtu zitzaizkon etsaiari, [...]" H. Cf. OLDAR GAITZEAN, OLDARREAN. v. abiadura.
Eta saldo guzia, oldar harturik, iauzi zen gain behera aintzirarat. HeH Lc 8, 33 (Lç oldartu, He lausterrez). Ez ote zoan batzutan urrunxegi, xede bati buruz oldarra behin hartuz geroz. HU Aurp 148. Iduri kasik lurra eztutela hunkitzen [xoriburuek], oldarraren hartzeko baizik. HU Zez 118. Zainer, bildurik, emaiten azken oldarra. JE Bur 32. Zure esku aloroduna ziltza au ere nigandik kentzeko altsua da, ta aren oldarra moteltzeko. Ol Imit III 29, 2 (SP oldarzarre). Oldar bat, bi puzker! Ox 96. Biak [marroak] betan, oldar itsusian, elgarri buruz badoazi, begiak hetsirik, jauzian. Barb Sup 94. Oldarraren hartzeko, badoa hogoi bat urhats gibelerat, eta palenga izigarria arthikitzen du bere ahal guziarekin. Barb Leg 130. Beso-makillen oldarrari berpertan amore emon biar ixan eutsan. Otx 149. Eta saldo osoa [...] oldar aundian, tarrapatan amilka itsasora erori ta uretan ito zan. Ir YKBiz 190. Bi eskuz aga tinkatu eta / egin du oldar aundia. Or Eus 76. Biharamunean oldar bat gaitza gure kontra egin gogo zutela alemanek. Zerb Gerlan 36. Treñeru biyak rrau! irten dira, / irten oldar bat-batean. EA OlBe 76. Zein gogo aidur oldartu da zure buruzki oldar gorrienaz baño gorriagoz? Zait Sof 94. Uhaitza oldar handiko erreka da eurite batzuen ondotik. Zerb Azk 47. Uraren oldarrak engoiti ba zeraman hainbat gutiziatu zuen zabalarantz. Mde HaurB 104. Atzematen dugu [bizi doatsuaren] apur bat oldar osoz. "Toto ictu cordis". Or Aitork 232. Jalitzeko nahikundea pitz hak... Oldar bat egi-zak. Larz Iru 118. Hamazazpi aldiz ados izan ondoan, Senpertarrak irabazi du azken oldar batean. Arraya Herr 28-5-1959 3. Gaitzeko bihotza erakusten zuen haren begitarteak, dena kar eta oldar. JEtchep 107. Ohartua zen izar zitakela uhaitz baten oldarra. Lf ( in Zait Plat XX). Zabaldiak irakiñean dirudi ur-lasterren oldarrez. Ibiñ Virgil 76. Lanaren oldarra emekitzen bada munduan, emekituko da guti, oldar ainitz duen tokietan, emekituko ainitz, oldar guti daukan alderdietan. SoEg Herr 12-1-1967 1. Nehork asmatua etzuen oldar hortan Iruñerat heltzeko. "Élan". Ardoy SFran 49. Abar tzar batek begian jorik oldar ezin sinetsian. Xa Odol 328. Oldar izigarrian guri mehatxu eginez erhiaz botatu zaukunean. Larre ArtzainE 158. Oteizak oldar bizian eraso dien etsaien artean. MEIG III 118. Munduan barrena eraman badu ere akitaniarren, erronkariarren eta Estornestarren zoriak eta oldarrak. Ib. 48. Haren oldarra hausi eta bere izatez haruntzago galtzen denean. "Su impulso se quiebra". MEIG IX 121. (en colab. con NEtx)
azpiadiera-1.2
Impulso anímico. "Nork erran ama baten bihotzaren amodiozko oldarrak? qui peut dire les élans d'amour d'un cœur de mère?" H.
Sepha gaixto oldar batean gizon bat hil baneza. Dv LEd 123. Gehienik aipatua izan den oldar handia egin zuen holetan [...] erregetiarrekilakoa hautsi zuenean. HU Aurp 55s. Gorroto ezigaitz baten oldarrak eraginda. Etxde JJ 14. Bera bezelako izaki aul batek ezin eutsi aragiaren oldar sutsuari. Ib. 207. Areago ez zedukan berezko olde ez oldarrik izateko zuzenik. Mde HaurB 17. Nere aurtzaro ondoan ene gain zetozen griña-oldar guziak gure amak ezagutzen zitun. "Fluctus". Or Aitork 24. Eguzki bat daroat, / biotzean, ama. / Eguzki bat edo oldar / barri ta argiduna. Gand Elorri 52. Berezko jit, oldar ta joerari amor egiñik. Onaind ( in Gazt MusIx 146). Libre zuztar eta oldarrez [arima] . Azurm HitzB 63. Neurri gehiago dadukate [abesti horiek], fedezko erakaspena lirika-oldarrari nausitzen zaiolarik. Lf ELit 48.
azpiadiera-1.3
Acción de revolverse contra. "(S; Esk 1458), révolte" Lh.
Nik, zeruaren eta lurarren aintzinean, oldar eta arbuio guzien Nausiari? Dv LEd 112.
sense-2
2. (L, BN-ad ap. A ; Dv (S), H).
Momento. "Oldar bat, apur bat" HeH Voc (seguramente con sdo. temporal (cf. infra); de aquí lo toma tal vez Azkue, que interpretaría equivocadamente la voz apur: "Oldar (L), migaja").
Zer egin ziroen oldar bat, / Egon zedin pensaketan. O Po (ed. Michel) 243. Eta oldar baten buruan, han zirenek erran zioten. HeH Mc 14, 70 (Lç, He, Dv, Ol ap(h)ur). Ixilik egotu zenean beraz eta othoitzean oldar edo bulta on bat. Jnn SBi 96. Oldar edo ixtant bat. Ib. 118.
azpisarrera-1
OLDAR BATEAN. Inmediatamente.
Eta oldar baten aitaren aginduak bete zituten. Zait Sof 151.
azpisarrera-2
OLDAR EGIN. Precipitarse, lanzarse.
Oldar egin zuen sasi-ondo barnerat. Mde Pr 93.
azpisarrera-3
OLDAR ETA OLDAR. Atacando.
Begiak phindarrez erreak, kask eta kask, oldar eta oldar ari ziren elgarri. Barb Sup 30.
azpisarrera-4
OLDAR GAITZEAN. Con fuerza; impetuosamente.
Zainen jauzteak, oldar gaitzean, aurthiki du belhauniko. Ox 78. Sasi baterat sartzen dira oldar gaitzian. Zub 42. Harria badoha oldar gaitzean, bidean atxemanak oro porroskatzen dituela. "D'un élan furieux". Barb Leg 129. Hirur aldiz oldar gaitzean ethorri zen lehen etxetaraino [etsaia] . Zerb Gerlan 27. Aragoi ur handirat oldar gaitzean joan den gure Irati zilarrezkoak. Ardoy SFran 62.
azpisarrerakoSense-4.1
Ala Rioja eta xakolina othe zaizkigun beren oldar gaitzean nausitu? JE Ber 33.
azpisarrera-5
OLDARREAN. Impetuosamente; precipitadamente, apresuradamente. "Oldarrean joan da (L-ain, BN-baig), ha ido impetuosamente" A.
Eta hara urdalde guzia tarrapataka oldarrean goan zela itsasora. Dv Mt 8, 32 (Azkue traduce "al momento"; Ur (G) arin ta itsumustuan, Hual furia andirekin, Samper oildra andiarekin). Hainbertzenarekin zaldiak burua oldarrean altxatu; kaska bat eman dio zaldiak gainekoari belarrean. HU Aurp 73. Eta, pilota punpatuz, badoa gure gizona oldarrean lauzarat, botatzera. JE Bur 26. Bena aingürü bat jelki da oldarrian borta batetarik, hatzeman dü soka, bildü arima bere ganat eta lotsa niz urtiki diala ifernialat. Const 20. Gaxo zeuden guziak oldarrean zetozkiolako. Ol Mc 3, 10 (Dv oldarrean; Lç oldartu). Eta gainaldetik karrask-erots ozen batekin, oldarrean doaz odei arreak sartalderuntz betiko. Mde Pr 118.
azpisarrerakoSense-5.1
Azkenean, izigarriko oldarrean, badoazi biak [marroak], kopeta kopetari kontra.Barb Sup 30. Holako oldarrean baigire bizi nahiz, gure mintzaira bizi araziz. Othoizlari 1957, 113.
azpisarrera-6
OLDARREZ. Impetuosamente; apresuradamente.
Bi gizon mozkor, besoz-beso, batek bertzea deramala: bi, hiru urrats oldarrez aitzinerat, gibelerat. HU Zez 202. Bakanteak [...] oldarrez atomau yakoezan, eta zati-zati egindda erail eben. Otx 34n. Areik arrain diantriak oldarrez etorri dira ur azalera. Ib. 141. Moxalak oldarrez amiltzen dira. 'Se precipitan con fuerza'. Zait Sof 30. Maitasuna oldarrez nagusitzen ari zitzaion. Etxde JJ 267. Izeba oldarrez gelan sartu zenean. "Bustled". Mde Pr 98.
oldar
<< oihu 0 / 0 1 on >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako Atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Conde Oliveto, 2. 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper