OEH - Bilaketa

2107 emaitza begi bilaketarentzat

Sarrera buruan (293)


Sarrera osoan (484)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
begiko.
sense-1
I. (Sust.).
azpiadiera-1.1
1. (Urt Gram 40, Dv, A).
Objeto, fin. "Objet, begikoa ou objeta " Urt Gram 40. v. begirakari, begirune (4).
Mariaren bihotza, [...] Trinitate adoragarriaren konplesentzien begikoa, bihotz Aingeruen eta gizonen errespetu eta amodioaren izaiteko gai zarena. JesBih 441. Zu izanen zare [...] ene erespetu [...] eta debozionerik samurrenaren obieta eta begikoa. Ib. 342. Jainko Aitak behatu zioen bere Alaba ongi maiteari bezala, bere begikorik samurrenari bezala. MarIl 92. Gurutzea behar da izan ez xoilki gure loria, bainan bai oraino gure esperantzaren begiko guzia. Jaur 408. Jesus aurkhitzen zen beraz besta batean, zeinaren begiko bakharra eta akhabantza bera baitzen. 'L'unique objet' . Jaur St. Joseph 168 (ap. Dv ). Jesus, ene samurtasunaren begiko bakharra. Ib. 184 (ap. Dv).
azpiadiera-1.2
2. "Golpe en el ojo" A Morf 122 B.
sense-2
II . (Adj.).
azpiadiera-2.1
(V, G, BN ap. A ).
Agradable, atractivo. " Ez da begikoa, il n'est pas beau à l'oeil" Dv. "Simpático" A. "Plaisant à l'œil, surtout par l'harmonie des proportions" JE Ber en el voc. del final. v. BEGIETAKO, begizko (II). Tr. Documentado desde mediados del s. XIX. En DFrec hay 7 ejs.
Ikusten zituenez burua bethea, / mingarri zitzaioen behiti yaustea. / Etzuen holakorik aurkhitu begiko. Hb Esk 102. Haren itxura begikoak, haren jakitate hedatuak, izpirituko eta gorphutzeko haren dohain ederrek xoratua atxiki zuten. Laph 122. Bere itxurantza begikoaz, bere gorphutz azkar eta lerdenaz. Ib. 164. Bertzalde Ainesek ere bazuen bere baithan munduak maite eta bilhatzen duen guzia. Aines guziz begikoa zen. Jnn SBi 136. Elizako liburu eskuarak badirelarik, hein bat begikoak barnez eta estalgiz. HU Aurp 203. Neu baño seien bat urte zarragua zan mutil polit, argi-argi, gustiz begikua. Kk Ab I 107. Aldizkingi begiko, eder maitagarri / egiz deitu leikio "Patria Vasca"ri. Enb 147. Erri ospetsu polit ederrak / Ludijan ixan arren aneika, / gustijetarik begikoena / niretzako zeu zara, Gernika. Ib. 143. Amak pozik ikusten ditu bien arteko jolasak eta oso begikoa zaio alako gizaseme jostalaria. Anab Usauri 90. Toki begikoagorik guti Eskualerrian. JE Ber 9. Etzaikularik [Iruñako kathedralea] nehori iduritu Baionakoa bezain arin eta begikoa barnez, orhoituko gira gure bizian haren gorputz gaitzaz. Ib. 26. Erregebidearen harateko bazterrean, ditaken herririk begikoena: Zumaia. Ib. 76. Sisisaga erreka latz, bere moldean osoki begiko hura oren erditsu batez iraganik. Ib. 18. Ondoren, Abadal, Lligakoak, itz-egin du. Yatorki-samar, arraioak ez badu. Aguretxo bat duzu, oso begikoa. Ldi IL 25. Saitzartar Maite neskatil eder-begikoari, biotzez. TP Y 1933, 88. Hain begikoak dire! Hain xuriak! Hain garbiak! Hain alegerak! Zerb Azk 11. Mutillok itzetan eder zerate, baiñan alare, neskarik begikoena baiño zuen lagunartea maiteago. Etxde JJ 34. Arrera ain begikoari zelanbait erantzun bearrez. Onaind STeresa 92. Ikusiak zituzten Garaziko ikusgarriak, arras begikoak. Larre ArtzainE 311.
azpiadiera-2.1.1
Estimable.
Ark, zorrotz eta bizi, irriparre gazia beti ere ezpaiñean, izperringietan eman zizkigun idazlan begikoetarik zenbait. Markiegi ( in Ldi IL 7 ).
azpiadiera-2.1.2
Querido; favorito.
Zure begitan begiko gera / --poz degu gogoratzea. / Jainko-begitan kristau-erririk / kristauena agiz gurea. SMitx Aranz 178. Nere lagun begikoa. NEtx Nola 10. Auxe zizun Piarresek bere adiskide begikoa, aspaldiko lagun zaharra. Etxde JJ 147. Zuzen-zuzenean, "nere" xoko begikora joan naiz, ots, bestetango urmaelondo berera. Txill Let 30s. Aski dugu orain hor ere zenbait lore eder aurki daitezkeela jakitearekin. Baita ere, gainera, besterentzat ximel xamar agertu arren guretzat atsegin, begiko eta kuttun direnak ugari. MIH 57. Gure lege zaharretan zaharrena eta begikoena, beraz, euskaraz sekula egon ez baldin bada, horrek zerbait adierazten du. MEIG IV 56.
azpiadiera-2.1.3
(Tras gen.).Favorito (de). " Askoren begiko mutilla, muchacho simpático a muchos" A. "Favorito. Ese es su favorito, orixe dau berorren begikoa " A DBols. " Davidek Salomon bere begikua eban, pekatuko frutuan eriotzia aztu gurarik sortutakua zalako, Salomón era el preferido de David" Etxba Eib.
Erdaldunen begikoa, baiña bizkaitar utsa; erri ikusgarri, elizarakoi, erri maitagarria. A BGuzur 108. Eladitxo zan lenengo aldiz / zure begiko kutuna, / egurastuten ortik-emetik / egunaroko laguna. Echta Jos 232. Eladitxo izango zan niretzat alagalako emaztea, baña enaz bere begikoa! Ib. 225. Ez eban iñoiz autortu zein zan bere begikoa, baña bere arpegian da begietan ikusten zan zerbait. Ib. 55. --Laurok zarie neure begikoak. --Ori ezin izan leitteke; bat izango da besteak baño zeure begikoagoa. Ib. 314. Ene begiko "Euzko Gastedia"ri. Enb 54. Ango agintarien begiko onexek azkenengo kolhoz-ok ei dira ta baserritar guztiak onako baltsan sartzeko alak egiten ei dabez. Eguzk GizAuz 133. Erlus-anpulu garden, goiz eta eguzki, / Jainkoaren begiko Andrea, / zelan ager zatxataz orrenbeste argi? Gand Elorri 123. [Hagin-zur] hori omen zen inoizko arkugileen begikoa. MEIG V 91.
azpisarrera-1
BEGI-BEGIKO IZAN. Intens. de begiko izan.
Santa Cruz begi begiko zuten Lizarragaren taldeak ere. Or SCruz 77.
azpisarrerakoSense-1.1
(Con aux. intrans. bipersonal).
Nik badakit nire irakurle guztieri begi-begiko yakezana zangurru ta karramarru egosiak. Bilbao IpuiB 239.
azpisarrera-2
BEGIKO EDUKI. Gustar.
Euskal idazle askoren lanak irakurri dauz. Begikoen daukozan egilleak. Alzola Atalak 128.
azpisarrera-3
BEGIKO EGIN (Con aux. intrans. bipersonal). Gustar.
Inguruetako mendiak [...] oso begiko egin jakozan eta or gelditu dira lauko ederretan pintauta. Alzola Atalak 139.
azpisarrera-4
BEGIKO IZAN (Con aux. trans. bipersonal). Gustar, agradar, placer. "Begiko izan (V-m-ger), tener simpatía [...]. Begiko dau, le tiene simpatía" A EY III 337.
Begira, esate baterako, "Erri-gudariaren Umezurtz-Etxeari": erriak ain begikoa duan Etxe orreri. "Aceptada por el pueblo con gran entusiasmo" . EAEg 11-12-1936, 514. Zertako goretsi nai nuan ez zaldizain iaio bat bezala, edo errian begiko duten eiztaria bezala? baizik eta gizon buru-iantzi bezala, edo nerau gorestea nai nuken bezala? "Venator studiis popularibus diffamatus" . Or Aitork 93. Euskalerriko baratz urdiñak / baditu ainbeste lora, / danen artean begiko zaitut, / besterikan ez dot gura. BEnb NereA 245. Ez zituan begiko ezelan bere, sasi-eskola egiteko edonoiz gertu egon oi ziran neska-mutikoak. Erkiag BatB 18. Begiko dituzun usoek ez ditute beren urrumak etengo. Ibiñ Virgil 32. Milla bidar aindu zetsan juramentuz, ondo gordetzia ixilleko ipoñori, iñoiz baño geixago eban ba begiko. Etxba Ibilt 484. Agintariak lagun ditu, erria begiko. Onaind STeresa 93. Begiko neban [...], beste neskatoakaz olgetan niardunean, komentuak egitea, mojak bai giñean. Ib. 22. Argazki txuri-beltx ura / nola ez izan begiko? / Lauki batean sartuta / jasoa daukat betiko. Zendoia 131. Begiko zuen Aingeruk gure literatur tradizio, oroit eta oroitezez bulartua. MEIG VI 186.
azpisarrerakoSense-4.1
(Det.).
"Oso begikua dau axe neskatillia gure semiak, aquella muchacha es muy del gusto de nuestro hijo" Etxba Eib. "Begikoa zuen lagun batekin ezkondu zen (BN-arb)" Gte Erd 101. "Oso begikua du neska hura mutil horrek" ZestErret.
azpisarrerakoSense-4.2
(Con aux. intrans. bipersonal).
Izen gozo au aurkitu ezik / etxat begiko idaztia. GMant Goi 50. Begikoago zaiku halere eta laketago Izpegiko erreka. JE Ber 14. Beste kimu gazte ta jator bat zorko diogu ain begiko zaigun euskel antzertiaren illerokoari. Y 1933, 192. Lenengo iru mende edo eunkietako kistarrak begikoago yakoz jaun oni, gerokoak baño. Eguzk GizAuz 77. Begiko zaizkit txiribili ain / margoztuen jira-birak. EA OlBe 26. Andre Poesi apainzaleari bere jantzitegi oparoan ain begiko zaion italiar mintzaira eztia, dotore xamar ikasi zun gure Piarresek. Etxde JJ 239. Erregeari begikoen izan dakion neskea, erregiña izan bedi. Ker Esth 2, 4 (Dv erregeren gogarako, Ol erregeren begi-beteko). Leen nai ez-ta, ardurazko ez eretxita, izan zituen senargaitzakoak, gero orren ezezgarriak ez yakozan begitanduten. Are geiago, begiko ere bayakozan. Erkiag Arran 177. Begiko izan zitzaien or nunbait, zerutarrei (iainkoei) Ematia eta Hemu aldeko soro-zabalak gure odolarekin birritan gizentzea. Ibiñ Virgil 79.
begiko
<< begikatu 0 / 0 begilasto >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper