OEH - Bilaketa

343 emaitza arnasa bilaketarentzat

Sarrera buruan (56)


Sarrera osoan (287)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
biziro.
tradizioa
Tr. Documentado en autores vizcaínos, guipuzcoanos y en Mendiburu y Lizarraga de Elcano. Se encuentra además en Oihenart y Pouvreau.
sense-1
1. (G; Urt, Lar, Añ, H) Ref.: A; Etxba Eib .
Rápidamente; ágilmente. "Agiliter", "agilius" Urt I 438. "Agilmente", "velozmente", "vivamente" Lar y Añ. "Aceleradamente con demasía, lasterregi, agudoegi, biziroegi" Lar. "Biziro bearra egitea, travailler vivement" H.
Biziro agintzeak, dekarke astiro urrikitzea. "Tôt" . O Pr 512. [Alferrak] gogotik dabilzala uste dute Zeruko bidean; edo uste dute ez dela zer biziroago ibilli. Mb JBDev (ed. 1900) 152. Beren zaldiei esproñak sartu ta bazijoazen alde batekoak besteetara ezin biziroago. Mb IArg I 376. Purgatorioko ersi-mearrean dauden animak balebilzke Jangoikoak an lotuak ezpaleduzka, nola, uste dezu? aize bizia baño agitz biziroago. Ib. 253. Arrautzak biziro batitzen dira. Cocinan 51. Intxaur-adarrik urbillenera / salto egin du biziro. Or Eus 421.
sense-2
2. Vivamente, intensamente, fervientemente. v. biziki.
Gure arima, bere erresoluzioneaz biziro besarkatu duenean bere Iainkoaren amudio preziosa, finko dago. SP Phil 472 (He 478 fiñki eta gogotik). Aditzazu biotz beratia, biziro dagozkizunak alabatzen. Lar STomas 2 (v. tbn. Gram 391). Añ gogotik, ta añ biziro au esan zion, non bereala, ta ariñ juiziora besteai jarraitzen asi zan, eta oriekin joan zan. Cb Eg II 197. Biziroago zure amorioan erre nadin. Ib. 69. Jainkoak erakutsi dituan egiak, len baño biziroago eta biotz geiagorekin sinisteko indarra. Ub 191. Maiz egitea biziró fedearen ákta. LE ( in BOEanm 71 ). Fedearéki lenik sinétsis biziro ta fermekiró milágroen milágro andigúra gisagontára. LE Ong 29r. Gorputzaren gustoak aiñ biziro eta aiñ eragabe nai izatea. Gco I 417. Eta batezere iru biziro enkargatzen dizuet. Gco II 46. Kejatu zitzaion bein / biziro astoa. It Fab 128. Ez zan nagitu, ez otzitu arimako lanetan, ezpada jarraitu eutsan biziro ta sendaro zeruko bidiari. Ur MarIl 95. Ez dirala ainbeste zepo [...] zeñetan eta geiagotan ere [...] nerori ikustea biziro eta oparo naiko ez nukean. Aran SIgn 61. Oraiñdik biziroago eska zegiola bere laguntza. Arr May 89. Fede bat zaintzen direalako / Beti biziro saiatu. AB AmaE 37. Olandarrai biziro egiñagaz gerra. Ib. 96. Erregutu dezagun biziro eleizaren garaiagatik. Ag Serm 168. Naiz bera ez izan biziro eleiz-gauzetara emana. Etxeg ( in Ag AL 5 ). Egindako gaiztakeri ori ain biziro ezaindu ta gaiztetsi ebala Andonik. Belaus Andoni 12. Eskua biziro estutuz, ara zer esan zion biotz-ikaraz. TAg Uzt 41. Andereño samur eta xaloak biziro aundi-esten zun Balendinen indarra ta trebetasuna. Ib. 116. Ainbeste urteen buruan ain biziro nai izan degun Osasun Zaingoa sortua degun ezkero. EAEg 17-12-1936, 568. Emaztea artzera biziro ninderagiten. Or Aitork 148. Nik biziroago maite ta neure burua itsuskiago gorrota. Ib. 198. Zintzo eta biziro [...] mintzatu zaigu. MIH 326.
azpiadiera-2.1
Intensamente, fuertemente.
Gaitz orrek txit azpiratu zuen, ta añ biziro, non da aren biziaz etsi zan. Cb Just 97. Zuk aoz biziro esanaz, edo t, eta z; edo t, eta s, golpe batean bezala, pronunziazio, edo esaera grazioso, edo soñu onekoa egiten da. Cb EBO 28. Biziroago tentatu eta bere esanakin aserra erazo zezan. Gco I 454. Kirio (nervios) guztiak jagi jakozan guztiz biziro. Ag Kr 183. Biziro alaitzen baitu patarrak biotzondoa. TAg Uzt 294. Gure berriek biziro erasan zioten. Vill Jaink 19. Beren gogorakizun edo adirazpideaz zentzuetan barna ain biziro ere jotzen gaituten irudikizun oriek. Gazt MusIx 164s. Iru griña auek [...] ezkontzara bultzatuko diete biziro. MAtx Gazt 27. Kanpai otsa biziroago. NEtx LBB 196. Eldu yat biziro opa neban unea. Onaind STeresa 109. Zotinka ari da, lehen baino biziroago. MEIG IX 111. Eske hori entzun zuen beste inork baino biziroago agian. MEIG VI 86.
sense-3
3. Vivamente, a lo vivo.
Orái ikusten baita óngi [tapizean] gauza bakótxa! [...] Ikusbezáte gizongúra erórzen bekála murallatík, zein biziró! LE ( in BOEanm 82 ). Esplikatu biziroago. (319) 'Explicar más al vivo' . LE-Ir. Gogoratuten deutsaz biziro lagunak daukazan paltak. fB Ic III 351. Kondaira bat ondo eta biziro agertzeko. Arr GB 4. Bere arnasa me ta leunean / Ze poza orritxoena! / Dantzan dabiltzan gaztetxo batzuk / Biziro dirudiela! AB AmaE 466. Agertu zaigun Iainkoa, Iainko-Gizon Iesukristo, Iainko Berbera zer-izanez eta Nor-izanez, baiña gorputz animaz gizon, neke pixka dugu asieran atergabe gogoratzen, biziro ta zearo iduritara nai badugu, beintzat, begi-oroiz. Or QA 154. Atorrarik ez zuen gizonaren aspaldiko ipui hura berbera da, gaurko hizkuntzara itzulia eta zein biziro esana, hitzik gabe. MEIG I 191. Marlon Brandoren begi izkutuek biziro azaltzen dute, ezpainek besterik badiote ere, bihotzean daraman su kiskalgarria. MIH 315s.
sense-4
4. Grandemente, mucho, en gran medida.
Biziro ikaratzen du. Afrika 142. Orrekiena galdubagatik / ez naiz biziro estutzen. PE 57. Zezen mindua aserretzen da biziro. Or Mi 49. Biziro arroturik daude. JAIraz Bizia 76. Baiña biziro gorrotatzen du / oitura narratsen zama. Olea 180. Aumategigaiña arrapatu nai nuan; baiña
eguraldia biziro zikoiztu zitzaidan gogotik. AZink 161. Gaur azkenik munduari zor diogun hitza esateko zorian gaudela deritzat, eta uste hori Egunkari hau irakurtzeak biziro sendotu dit. MEIG II 90. Honek ere, Larramendik bezala, eusko ikaskuntzari biziro lagundu ziola erdaraz mintzatu arren. MEIG VI 63.
(VocCB). (Con adj. y adv.). Muy.
Baratzan bertan degu / egiña berriro / lore etxolatxua / polita biziro. Echag 137. Zapatariak ditu / biziro sendoak / bota ederrak merke / eta modakoak. Ib. 143. Biziro andia. It Fab 111. Bañan biziro ongi / ziraden portatu. Afrika 155. Lotsagabea zan biziro. Aran SIgn 37. Biziro gaizki nago. Arr GB 69. Biziro aize otza zebillen. Ib. 42. Beti etxian daukat / ama eta anaia, / lua egiten dute / biziro ernaia. Xe 185. Loramendiko sagardu oiek ez dira biziro zuzenak gertatu, ez. Sor Bar 94. Arpegi bat zeukan [odeiak] biziro argi ta maitagarri. Bv AsL 144. Etxea ere biziro zarpilla ta kaxkarra. Or SCruz 135. Paraje oiek diradelako / biziro peligrosuak. Tx B I 126. Errimin-edo biziro maizki / aruntz naraman indarrak. EA OlBe 46. Urreantzeko illea, biziro apaña. JAIraz Bizia 73. Aundi zaitugu, Iauna, ta biziro goresgarri. Or Aitork 9. Lur gain onetan bizitza / biziro da pozgarria. And AUzta 155. Biziro bero aundia. Anab Aprika 78. Mutilzarraren itxura ezta / biziro gustagarria. Olea 117. Baña senide bakarra zan da / biziro triste zeguan. Uzt Sas 17. Nunai egiñaz aldero,
/ modu txarrian biziro. BAyerbe 104. Depositutik goitikan bera / biziro bide txarretan. AZink 46. Hemen azaltzen diren zenbait kezka biziro egoki adierazi zituen. MIH 339. Hizkuntzaren aldetik ere biziro aipagarria da liburua. MEIG III 72.
sense-5
5. "En la vida, nunca en la vida. Sin. bizixan. Biziro ikusi beste orrenbeste. En la vida se ha visto otro tanto" Etxba Eib. v. BIZIAN.
azpisarrera-1
BIZI-BIZIRO. Intens. de biziro.
Prankotarra ta Portun nun ikusi dozuz? (Bizi biziro). Ag AL 62. Beragaz eroaten zituan mutikoai irakasten eutsezan gorabeerak, eta begien aurren ipiñi, pizti bakotxaren zerzeladak bizi-biziro. Erkiag BatB 36.
biziro
<< bizigiro 0 / 0 bizitza >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper