Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

738 emaitza garai bilaketarentzat

Sarrera buruan (51)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
berriztu.
sense-1
1. (Lar, , Dv (que cita a Lard)), barriztu (), barristu.
Repetir(se); hacer (decir, etc.) de nuevo. "Reiterar" , "repetir" Lar y Añ. "Iterar" . v. berritu (I, 2).
Nik, bada, barristurik Saulori esan jakozan berba [...] Apostolu andi izatera zuzendu ebeenak. JJMg Mayatz 109. Baldin sarritan berriztutzen badezute berak irakurtea. Izt D 145. Bazekien indarturik zegoala etsaia lur-azpian irikiak zeuzkan zuloetan; lezoi edo fosoaz ere jabeturik arkitzen zala, asalto ta mina berriak egunoro berriztutzen zituela. Izt C 349. Len-lengo erausi eta gaizki-esateak berriztu zituzten. Lard 97. Eliza au ondatu ezazute, eta iru egunean berriztuko det. Ib. 446. Grabadoz berriztutzeko (reproducir) eskubide ta guzi. Ayerb EEs 1915, 280. Zorioneko egun onetan Bataio santuan egindako agintzak berriztu nai ditut. ArgiDL 134. Urtero urtero, zuk ezer berriro eman gabe, saria berriztuko dala. Ldi IL 105. Otoi guziak bukatu eta / berrizten ditu berêla. Or Eus 345. Joxepa: Uste dezu berriztu genezakela gure purrukatutako bizitza zoriontsua? ABar Goi 75. Itz ori, Lotazillero berriztu bearko da. "La renovación de esa promesa" . EAEg 1-6-1937, 1743. Ta iñolaz ere zartzez guk ezin / berriztu lengo ekiñaldiak. EA OlBe 32. Zure baranoan ikara natzaizu, nirekiko berriren bat ala urtez berrizturiko zarren bat ote duzunetz ausnartuz. Zait Sof 61s. Ama-Semeon Pauso Santuak / berriztu eta berriztu. SMitx Aranz 154. Euskal-gizaldiak ere / goazen berriz lanera, / inpernuak erre-ala / Eliza berriztera... Ib. 103. Ebakitzen ditut eta berrizten. "Pronuntio et renuntio" . Or Aitork 332. A zelako poza izango neukean nik alako baten Euskalerriko guraso guztien aurrean barriztuko balebe barriztu euren autu-mautu au! Bilbao IpuiB 57. Ataza barriztuaz diardu orain. Erkiag BatB 175. Eztu lirak gogobetetzen eta saiatuko da, ain egikor ere, safiku, alkaiku ta bitariko askelepiarren igikera berrizten. Gazt MusIx 65. Lenengo unai-kantan bezela, lurrak kendu zizkiotenean ukan zun naigabea berrizten du bukolika ontan Bergilik. Ibiñ Virgil 59. Geure ezkontza emen ein gendun, / orain barriztera jarri. FEtxeb 122. Kazaria barriztu, / txakurra erosita, / soldata lortuteko / azeri koxita. Ayesta 112.
sense-2
2. (V-gip), barriztu (V-gip). Ref.: Etxba Eib (barriztu); Elexp Berg (barriztau) .
Renovar(se); reformar, reparar. " Etxia barriztu dogu, alabia ezkontzen danerako " Etxba Eib. " Ardau gozu onekin, oso barriztu naiz " Ib. " Barriztia komeni jaku makiñadi guztia " Ib. v. berritu.
Barriztu egizu kendu dozun oimen bat. "Restaurad una opinión" . Iza EE 1881a, 187. Emon ei-eutsoen abadeari-bere, eleixea barriztu eta bertorako bear eukezan jantzi, edergaillu eta enparau erosteko naikoa diru. Alt EEs 1917, 44. Ikaratu egiten zarie nik au jantzi dodalako, zapatak barriztuteko onakorik eztala biar esanda. Kk Ab II 15. Zaingoko Erri-Lanak saillaren erakundea berriztu egin zaigu. EAEg 7-1-1937, 747. Urtero aukera itzatzu abere gazteak taldea berrizteko. Ibiñ Virgil 95. Tegietara dioaz indarrak berrizteko. Ib. 111. Karmeldar Ordenea garai arek eskatzen ebanez barriztu. Onaind STeresa 116. Etxe aldian baneukan zer barrizturik eta zer egiñik ugari. Gerrika 124.
azpiadiera-2.1
Renovar, sustituir por otro nuevo.
Iru-lau urtetik berako plantaziño guztiak barriztu egin biar. Gerrika 287.
berriztu
<< berriz 0 / 0 bertan >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper