Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

736 emaitza garai bilaketarentzat

Sarrera buruan (51)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
burdinbide.
sense-1
(c. sg. A; Hb, Dv, Zam Voc , Etxba Eib ), burnibide (BeraLzM), burdinabide, burdunbide (Foix ap. Lh.), burduinbide (Casve), burnebide.
Ferrocarril. "Chemin de fer" Hb, Dv. " Donostiatik Bilboraño burdiñ-bidia Eibartik ziar doia " Etxba Eib.
tradizioa
Tr. Documentado al Norte desde Hiribarren, el primer ej. al Sur es de E. M. Azcue, escrito hacia 1860. Azkue la daba en su dicc. como "voz ya corriente". En DFrec hay 3 ejs. de burdinbide, septentrionales. v. BURDINAZKO BIDE.

Bizkaijak ez dau egon biar burdin bide onek beste Probinzijetara eruan biar dituban mesede andi eta probetxuzkuak bagarik. (1856) BBatzarN175. Ximiztan doa [kalexa] lau arrudetakoa, aitzinduz eta gorriraziz, lasterrean, burdin bidetako hegastinak. Hb Egia 145. Orain gagoz egiten / burdina-bidea / Fueruak igesteko / bear dan atea. Azc PB 202 (Ur PoBasc 225 burdiña bidia). Hurbiltzen den lilia burdin-bidetarik / Bihurtzen da etxerat errainak hautsirik. (Sara, 1864). BertsoB 206. Burdin bidez, Baionatik Buglosera ez da behar bi oren baino gehiago. Zby Pel 58n. Burdin bidez ez da gaitz horrelako bidaia baten egitea. Burdin bideek ordean ez dute ukhitzen Eskualherriaren hegaltto bat beizik. Ib. 88. Begira an bean Endaia / eta Bidaso ibaia, / bere gañetik dator su ta gar / burnibidezko pasaia. Aran in Zab Gabon 109. Nai duan guzian burni bidietako trenean bere juan-etorriak duan egitea. AJauregui EE 1885b, 268. Zaldizkoak eta burni-bidetako trenak. Sor Bar 43. Eibarko burdin-bidearen estreñako kantua. AB EE 1887b, 389. Joan zan Artobero, ogei urte zituanian, trozoetara, au da, burdin-bideetan lan egitera. Urruz Urz 32. Southern Pacific burdin-bideko langileek. CalEH 1893-VIII-12, 5. Etxekotzat behar ez direnak oro sal eta igor burdin-bideari behera, burdin-xuritan truk. EGAlm 1895, 21. (ap. DRA, s.v. burdin-xuri) Bürdüñbiden nausientako abantalla beita karro edo . wagon baten Parisen betha eta Mauleat xüxen igortia. ArmUs 1896, 123. Irundik Españiako burura dijoan burni bidean. (I. Belaustegi, 1899). JFlor 82. Herri batetik bertzera burdin bidez ibilki. HU Zez 38. Frantziako lurretik, burdin-bidez, bagon baten bete lur iragan da omen . Hendaiako garan Derouledi buruz. HU Aurp 93.
( s. XX.) Burni bideak egitera etorri ziran franzesari jarritako bersoak. Ibaiz 1902 (46), 3 (estos versos han sido atribuidos a Xenpelar, v. Xe 219s). Burdin-bidearen trika-toki batetarik hurbil. Prop 1906, 53. Harek [bapürak] bürdüñ bidia ere ebilazten / Aeroplanak dia orai hegaltatzen. Xikito 5. Burni-bide infernutar abek baño. Iraola 129. Gaztelarrak burnibideari . perrokarrill esaten zioten, ta prantzesak ostera txemen de per. Ag G 114s. Burdinbide, tximist-argi ta oraintsuko asmo ta aurrerapide asko agertu orduko. Echta Jos 9. Hiritik oren batez burdin-bidean hel ditaken gune batean. JE Bur 211. Burdin-bidea 4 kilometretan gelditzen zako. Ib. 198. [Gaztetxoak] burni-bide, ola (pabirika) edo erbestera irten bear dirala. Ayerb EEs 1914, 238. Eusko burnibidea. (Ferrocarriles vascongados, erderaz ). EEs 1915, 20. Tudelatik Bilbaoko burnibide idazkoletan. Ayerb ib. 259. Uririk koxkorrenetan badituzte burne-bide, tximist-bide ta atsegingarri guziak. Bera ib. 229. [Mendiak] zulatuta daukez euron erraiak; eta zulo orretan barruna nundiknai, burdinbidez, orgadi luze-luzetan, arrotzak jatorkuz. A EEs 1916, 109. Burni bidietatik dabiltzan bidaztiak. Zink Crit 19. Burdinbidiak asmau ziran aldija baño askozaz lenago. Kk Ab I 73. Entzunik bazela burdin bidea handik hurbil, harat jo nuen emeki emeki. StPierre 19. Hiruzpalau oren burdin bidez. Barb Sup 78. Burdin-bidean, wagon batean. Ib. 80. Burni-bidean goizian-goiz ekiñ / ta illundu arte lanian. MendaroTx 30. Basabide, bitxabal eta burdinbide, / poz pozik daukoz beti onduan begire. Enb 86. Burdin-bide zubi baten azpitik barna. JE Ber 48. Burnibidea jarriberria zan orduan Donostin. Anab Don 106. Burdinbideko barrak baño geiago alkargandik urrundu barik. Eguzk GizAuz 126. Bildegi-zergak berriro indarrean izan bitez burni-bide guzietan. EAEg 9-2-1937, 1025. Bilbao-Lezama Burnibide Bazkuna. "Compañía del ferrocarril de Bilbao a Lezama" . Ib. 9-4-1937, 1464. Mende hetan burdin-biderik ez zen nehun, eta gainerateko bideak ere ez omen ziren hanbatekoak. Lf Murtuts 20. Burnibide-ertzetan maiz ikusten dira [osto zabal zuaitzak] . Munita 53. Plazaolako burni bidea egin zunaten eta, agur ango alaitasuna! Or QA 43. Orai artino, bürdün-bidetan, 40% arrabax ükheiteko saldoan behar zen 50 pharteliant. Herr 20-9-1956 (ap. DRA). Lenengo burnibidea, Manchester-etik Liverpool-erakoa alegia, 1832gn. irazan zuten. Etxde JJ 63n. Burdinbideok, erriak naastuagotu, oiturak nasaiagotu, izkerak bestelakotu eta nik dakit zenbat oker ekarri oi dituen batzuen aburuz. Erkiag Arran 17. Burdin-bidetako ordu-liburua. Osk Kurl 177. Garai aietan burnibide berria irikitzen ari ziran. AZink 93. Guztiok garraio-burdinbide bat dabe. Gerrika 286. Burdinbideak euskalduntasuna egunen batean, urrutira gabe, baztertu eta ezereztu behar. MIH 25.

v. tbn. Ag Serm 519. RIEV 1907, 169. Lander RIEV 1908, 623. ForuAB 131. Mde Pr 84. Larre ArtzainE 245. Burnibide: IPrad EEs 1915, 102. Urroz ib. 19s. EEs 1917, 114. ForuAG 273. JBDei 1919, 234. Ugalde Iltz 45. Ataño TxanKan 121.
azpisarrera-1
BURDINBIDE XUT. "Funiculaire, burdin-bide-xut" T-L.
burdinbide
<< burdina 0 / 0 burdinola >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper