Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

736 emaitza garai bilaketarentzat

Sarrera buruan (51)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
1 makina.
sense-1
(-iñ- V, G, AN; , H (G, AN)), majiña (G-azp), bakina ( -iñ- G-azp-bet), bajiña (G-azp). Ref.: A, Iz ArOñ y Etxba Eib (makiña); Gte Erd 221.
(Seguido de bat y antepuesto a un sintagma nominal indet.).Gran número (de). "Cafila, (c.) pilloa, pilla, pospuesto; makina bat, antepuesto" . "Muchas veces, [...], makina bat bider " Ib. "Multitud, [...] makina bat, antepuesto" Ib. " Makiña bat erregu eiñ gentsan gelditzeko, baña dana izan zan alperrik " Etxba Eib. " Makiña bat irute eitten zan, se hilaba muchísimo" Iz ArOñ. " Makina bat egunean egon nintzen jan barik (V-arr, G-azp), [...], bakiña bat aldiz (G-azp)" Gte Erd 221.
tradizioa
Tr. Documentado en la tradición meridional (tbn. en Mattin y Xalbador) desde mediados del s. XVIII. La forma general es makina ; hay majiña en L. Mujika, P. Perurena y, junto a makina , en N. Etxaniz y Ataño. Hay además bakiña en M. Itziar (Txoriak 61) y en el bersolari Zepai (Auspoa 107, 21). En DFrec hay 18 ejs. de makina bat, 2 de makiña bat y 1 de makiñabat . La corcondancia vbal. se da tanto en singular como en plural.

Igazko gabonetan ekusi nituan gure etxean makiña bat gabon kanta inprimitu. GavS 5. Makina bat soldadu datoz bere atzean ta bere billa. NekeA 243. Makina bat kostu egin dira, ez dakit nok pagauko dituban. Mg PAb 191. Makiña bat atsegin txar. CrIc 180. Makiña bat aldiz. AA II 274. Makiña bat atzapar / zuten bizkarrian. Echag 269. An bere faltako dira / makine bat kinto. Afrika 128. Zure ondoren dabil / makiña bat galai. Bil 101. Barkuan ere sufritu dute / makiña bat komeriya. Xe 373. Desordenak badakar / makiña bat kalte. Ud 160. Makiña bat funtziyo / gaude ikusiyak. Ib. 104. Entzun zuan makiña bat aldiz ordekoa arkituko giñiola. Zab Gabon 32. Etxe ontan bizi zan, bada makiña bat urte. Ib. 75. Egiñ ditut nik / makiña bat saio. Sor Gabon 64. Gertatu oi zion makiña bat mokadu gozo. Apaol 61. Makiña bat kontu / genduban tratatu. AzpPr 55. Bizkarrian badauzkat / makiña bat urte. Ib. 87. Galtzen dira egin arren / makiña bat saio. Arrantz 93. Bidean gaisotu zan / makina bat lagun. Azc PB 315. Neri ere kontatu dizkirate makiña bat kontu. Moc Damu 29.
( s. XX.) I bezelako euskaldunak badira makiña bat. Ag G 117. Makiña bat bizikera bada! Ib. 323. Enpleatzen ez bada / gazterikan neska, / pasa bearko ditu / makiña bat kezka. Urruz Zer 102. Makiña bat aldetan ikusi, entzun eta irakurritako gaiz egiña da liburutxo au. Muj PAm 12. Makiña bat aldiz itzaz gogoratu bear diagu. Alz Ram 40. Bere denboran egiña badu / makiña bat erromeri. JanEd II 88. Orri irabazi naian egin / dute makiña bat saio. EusJok 52. Makiña bat erronka Fernandok / orduan izan du. EusJok II 121. Makiñe bat lapikotan ongo die indxibabak ondueri enpiketa. Ort Oroig 21. Il zaigu / gure aiton fiña, / makiña bat mesede / guri egiña. Tx B 167. Gizarajuak badu beregan / makiña bat desgraziya. Ib. III 50. Makiña bat andra ixan dirala. Otx 45. Makiña bat markes ba-da bazterretan. Ib. 75. Berrizale geralako gizagaxook makina bat erauntsi artu diagu. Ldi IL 108. Makiña bat bider artu izan det ango aize ederra! TAg Uzt 210. Beranduago apaldu bearra ere egokitzen duk makiña bat aldiz. Etxde JJ 6. Makiña bat praile irten da Euskalerritik munduko baztar guztietara. ZArg 1958, 45. Argi ederrean ikusten ziran makiña bat apal, ontzi ta pototxin. Anab Poli 73. Ire lanari jo zizkiot nik / makiña bat txalo bero. Basarri 58. Zurrutak baduala / makiña bat kalte. Ib. 147. Ez jakiñak makiña bat ausarkeri egin azten zituan garai artan! Ugalde Iltz 15. Euskalerrietan faltako dira / makiña bat bizigarri. And AUzta 132. Egoten zan alperkerian etzanda makiña bat gizon. Anab Aprika 94. Makiña bat bider egin bai nituan nere beharrak Artozubi eta Burdiñate karriketan. Osk Kurl 124. Makiña bat kooperatiba ta sindikato jarri omen zuan. A. Zavala in Goñi 11. Makiña bat istorio eta gertaera arrigarri kontatzen dira. Vill Jaink 70. Makiña bat neke ta bialeku eskatzen dit. Ib. 92. Makiña bat gazte ikusten dira gorputz sendo ta garbiakin. MAtx Gazt 83. Goizean goiz, majiñat musika, errita ta sesio arkitzen dut bai baratzean! Ib. 198. Bere ortz zuriak erakutsi zizkion makiña bat ijito mutur-beltzi. Salav 12. Makiña bat mediku eta botika ibili zan gure etxean. Ib. 16. Makiña bat orrialde idatzi dauz. Alzola Atalak 113. Makiña bat gurasok ixillean egosi bear izaten zian beren biotzetako negarra. NEtx LBB 12. Makiña bat atzera-aurrera egin zuan emakume arek. Ib. 60. Gaurtik aurrera nik egingo det, / makiña bat ametseta. Lazkao-Txiki in Uzt Noiz 70. Ikusi izan ditut / makiña bat txofer / ibillitzen itzaiak / diran bezin oker. Uzt Noiz 30. Gizonak badu mundu onetan / makiña bat eginkizun. InMattin 22. Orai bertze lan bat haste, / aita bateri emaiten duna / makiña bat buru-auste. Xa EzinB 134. Makiña bat oker egiña. Berron Kijote 50. Majiña bat aldiz esana gue amona gaxok. (AN-gip). PPer FLV 1987, 190. Makiña bat gauza geiago jakingo zenituzten. JAzpiroz 110. Zure illeta-meza ortan be / makiña bat bertsolari. FEtxeb 91. Saia bedi ahaleginean makina bat budista zintzoren antzera. MIH 338. Makiña bat euskaldun oroituko da bere gaztetan komeri oietako bat edo beste ikusiaz. MEIG III 121.

v. tbn. Noe 63. Txill Let 100. SM Zirik 108. Etabu Kontu 89. Ataño TxanKan 192. Majiña: LMuj BideG 22 (198 majiñat). Ataño TxanKan 237. Makiñe: Ort Oroig 21. Makiñat: AZink 186.
azpiadiera-1.1
Gipuzkoaren onra andirako / zelai bat Errezillgua, / makiñaren bat erromatarrek / bizia utzitakua.Izt Po 145.
azpiadiera-1.2
(Pospuesto al sust.).
Gerra tin itzal bat / españarrakaz frantzesen artean / ta ilten eben gizon makina bat / alkartutean. Zav Fab RIEV 1907, 534.
azpiadiera-1.2.1
Ez al dakin [...] aitak eta amak bizitzako gauzarik makiña bat ikusi ta ikasi oi yoezanala.Erkiag Arran 109.
azpiadiera-1.3

(Sin sust. explícito).
" Makiña bat badago lan barik " Elexp Berg.
Zenbat bider [egin dituzu birao oriek] azkeneko konfesiotik oraindaño? --Makiña bat, Jauna. AA I 127. Apaiz bat serbitzen zan / aurren aurrenean, / sartu zan makiña bat / aren barrenean. Bil 123. Makiña bat badago / aii nere zalian! Sor AuOst 104. Edozein aiden ordez / dagoz makina bat / baina mundu guztian / Ama... bakarrik bat. Azc PB 320s. Makiña batek naiago zuben / mudantzik izan ez bazan. EusJok 92. Makiña bati dotore asko / artu diozu tamaña. EusJok II 150. "Suerte txarra dauka gaisoak!" / makiña batek esan du. Tx B I 35. Iru gertaldi dakarzkit. Irurak Huesca-ko probintzikoak. Makiña bat ekarri ditezke. Munita 25. Gurdia ezik mando gizajoa makiña batek jotzen zuten. Anab Poli 102. Makiña bat [lan] atera ditut onen aurretik. Vill Jaink 10. Merezi ez dun makiña batek / erabiltzen du karneta. Basarri 171. Len etzekian makiña batek / gaur badaki bere berri. Ib. 93. Lan artan ari giñala, makiña bati begiratu nion ia nere anaia ote zan. Salav 84. Len ere badira makiña bat joanak. TxGarm BordaB 112. Lanik egin gabe jaten ditek makiña batek gure kontura. BAyerbe 174.
v. tbn. Uzt Sas 21. FEtxeb 33.
azpiadiera-1.3.1
" Makiña bat ikusi du orrek, ikusia da ori (G-azp)" Gte Erd 221.
Galdera oiezaz makiña bat itzegin dute ortan dabiltzanak. EEs 1917, 32. Gajoak aspaldi ontan makiña bat supritu du. NEtx Antz 78.
azpiadiera-1.4
(Seguido de adv. en grado comparativo).
Makiña bat obeto emoten eban lengo kioskuak. Etxabu Kontu 33. Aitonok makina bat obetoago ibiliko giñake. Zendoia 143.
azpiadiera-1.5
(Con instr.).
Bear ez du(t)enak izaten du(t)e majiñe 'atez. (AN-5vill). Inza NaEsZarr 1467.
azpiadiera-1.6
(Con susts. incontables).
Makiña bat jende bildu da. CartAnd 383. (v. tbn. EusJok II 27, Etxde JJ 21, Balad 231 makiña bat jende; EusJok II 157 makiñat jende) Kantuz eman didazu / makiña bat pena. Xe 286. Banuen inguruban / makiña bat jente. Ud 99. Arrantzale tristiak / makiña bat lan du. Arrantz 98. (155 makiñat pena) Majiña bat gose pasa genduan. NEtx Antz 128 (tbn. makiña bat gose en And Auzta 108). Baztarretan egon da / makiña bat elur. InUzt Auspoa 22, 108. Naiz ortarako euki / makiña bat kemen. Insausti 58.
azpiadiera-1.7
(Sin bat ).
Makiña bazeok! Berau [etxekaltea] ikusteko, ez da betaurrerik sudur-gañean ipiñi bear. Inzag Kabuxak 84. San Polikarpo eguna, / makiña jende Antxo aldera / pausua eman deguna. Tx B 98. Nekazaria bere burua madarikatu bearrean zegon alako erokeri-makiña entzunaz. "Máquina de necedades" . Berron Kijote 68.
azpiadiera-1.8
(Con bete). "Makiñe bete, expresión abundancial" (V-ger) Ort Voc.
makina
<< majo 0 / 0 1 malatu >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper