Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

736 emaitza garai bilaketarentzat

Sarrera buruan (51)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
konpondu.
tradizioa
tradizioa
Tr. La forma meridional es konpondu (empleada tbn. por Goyhetche y Xalbador); hay konpundu en Mihura, Birjin y Duvoisin, konpuntu en Larreguy, y el rad. vbal. konpunt en Etcheberri de Sara, Haraneder y Duvoisin; cf. además konpuntkide en Leçarraga. Hallamos kunpuntu en una canción bajo-navarra recogida en ChantP .
sense-1
1. (V-arr-gip, AN-larr; Lar, Añ, H (V, G)), kunpuntu. Ref.: Totor Arr; Asp Leiz2; Etxba Eib; Elexp Berg.
Arreglar, componer, reparar. "Componer lo descompuesto" Lar, . "Arranger, réparer un objet qui est en mauvais état" H. " Etxia konpondu dogu, neguan itxogiñik ez deigun izan " Etxba Eib. " Ebaristo kojuak konpondu desta erlojua " Ib. " Ez du agiñik konpondu bearrik (G-azp, AN-gip-5vill, B)" Gte Erd 202. " Bihar kotxia konpontzera eruan biharrian gare " Elexp Berg.
tradizioa
Tr. Documentado en la tradición meridional desde principios del s. XVII (con el sdo. de 'arreglar (problemas, asuntos)'). Se encuentra tbn., con el de 'preparar, ordenar', en Birjin, en Goyhetche y en una composición bajo-navarra de ChantP . En DFrec hay 205 ejs. de konpondu, meridionales.

Zer izango litzake azur ausijak konpondu biar bazenduz. Mg PAb 48. Besoa ausi eta / konpondu zioten. FrantzesB II 63. Eureen erropa pobriak konpontzen. JJMg BasEsc 172. Elexa barrija egiteko edo zaarra konponduteko. Astar II 69. Eginik [burdiñazko bide] barrijak eta konpondurik leenak. (1862) BBatzarN 197. Errota konpontzen ari ziralako. Goñi 26. Guardasol zarrak konpondu eta / eltziak alanbretzera. EusJok 105. Sare konpontzen. Inzag RIEV 1923, 503. Upa barriyak egiten eta zaarrak konpontzen. Kk Ab II 164. Soñeko zar bat konpontzeko eztio iñork oial berri puska bat yosten. Ir YKBiz 94. Lurrezko eltzea autsi zan eta ura konponduko zuan alegitarrik ez zan agertuko. JAIraz Bizia 101. Asteguneko erropari urraldi, zirritu ta gañerako maxurak konpontzen ari zen. Etxde JJ 79. Ba, konpondik aguro, ainbeste jente zain daukagula dirua galtzen gauaz da. SM Zirik 46. Txiringutsak garbitu eta konpondu. Erkiag BatB 121. Bere zelata autsia alik ongiena konpondu ondorean. Berron Kijote 88. Arropa garbitu ta konpondu. Ataño TxanKan 149. Neguak bearturik / bideak konpontzen. Ayesta 19. Hutsak bete, gaitzak senda eta urratuak konpon daitezkeela usteko du agian norbaitek. MIH 385.
v. tbn. Echag 117. AB AmaE 277. Sor Bar 53. Apaol 89. Ag Serm 143. Iraola 105. Altuna 60. Or SCruz 113. Tx B I 26. Yanzi 110. And AUzta 81. Anab Aprika 102. Osk Kurl 218. Izeta DirG 118. MAtx Gazt 46. Salav 88. Etxabu Kontu 126. BAyerbe 71. JAzpiroz 75.
azpiadiera-1.1
Ez dozu gitxi egingo konponduten banozu. "Si me remediásedes." Or Tormes 43. Geiago're konponduko ditu / orrena etortzen badia. EusJok 162. Demontrek ezik baliyo zuen / ori bozeuan astiak, [...] / bi urte barru konpondu ditu orrek / estranjeriko gaztiak. EusJok II 144. Baña gaxuai berari bere / konpondu eutsen narrua. Enb 166.
azpiadiera-1.1.1
(Con expresión de amenaza).Apañar, arreglar.
Biar goizian neuk konponduko aut. SM Zirik 118. Ez-jakin gauzonik eiten, demontriak alakuak. Nik konponduko jonat. Ib. 28.
azpiadiera-1.2
Arreglar, solucionar (un problema, un asunto...). " Gure artian zan alkar-aitu-eziña berak konpondu eban " Etxba Eib.
Deseo andia dut negozio guziak konpon litean bertati. MRos 10.2r. Neuk enredo ori konponduko deutsut. MisE 118. Bitarte ortan tripazai orrek / bazterrak konpondu ditu. EusJok 136. Itzi egidazu niri arazo au konponduten. Otx 176. Gauza guztiak konpon itzazu goardiako sarjentuarekin. Arti Ipuin 83. Hauzi zakar hau ezta konponduko legez. Arti MaldanB 220. Illargiari pakean utzi, / eta mundu au konpondu. Basarri 190. Ez dagokit zuen arteko auzi orren aundia konpontzerik. Ibiñ Virgil 40. Nik konponduko det oker au. NEtx LBB 137. Baiña orretarako ire bizibidea konpondu bear den. Ib. 65. Baña beti eukanetik dana konpontzeko maratillaren bat [...]. Etxba Ibilt 471. Hizkuntzaren arazo larria, konpontzetik urrun dela, ez da oraino behar hainbateko egokitasunez azaldu ere egin. In MEIG VI 45. Ur premiña larri au konpondu nairik. Etxabu Kontu 210. Abotsarena zerbait konpondu izan banu. Insausti 26.
v. tbn. JanEd I 85. Ugalde Iltz 25. Uzt Sas 248.
azpiadiera-1.3
(Lar, Añ), konpundu. Arreglar, ordenar; arreglar(se), adornar(se). "Acomodar, componer" , "amoldar" Lar y Añ.
An daudenak begiak itxi, besoak konpondu ta ill janzia ekartzen didate. Cb Eg II 101 (Dv LEd 183 gurutzatzen). Bertze [zilho] biak ere aphur bat konpundu zituzten, han noizean behin bakhartasun handiago batean egoteko. "Accommodé" . Birjin 525. Bere presuna horrela duenean konpondu. Gy 114. Ezin ditut konpondu biar dan legez jatorkadazan pensamentu edo esangeijak instante ospetsu onetan. (1868) BBatzarN243. Kapusail tzar phuska bat larru bateki, / kunpuntuz bethi, / zirdina dariola anketan baiti. "Rajustée sans cesse" . ChantP 90. Piztu edo konpondu zituan Sakramentu eta Birjiñaren argi-ontziak. Zab Gabon 99. Sakristi eta aldareko zerak konpondu. Bilbao IpuiB 142. Nahiz sama-korapilloa zuzendu, nahiz janzkiak konpondu, amak bethi photographia atheratzeko bezela ibili-arazten zuan. Osk Kurl 59. Konpondu eta nobio gabe geratu zan mutxurdiña. Arti OC I 401 (ap. ELok 224).
sense-2
2. (V-gip, G-azp-goi, AN-larr, B; Lar, Añ, Lecl, VocBN), konpundu (Arch VocGr, Dv), konpuntu. Ref.: Asp Leiz2; Etxba Eib; Gte Erd 202. (Aux. intrans.).Arreglarse, entenderse, avenirse. "Concilier" Dv. " Bizi guztian ondo konpondu dira " Etxba Eib. " Denekin ongi konpontzen da (G-azp-goi, B)" Gte Erd 202. v. etorri (I, 5).
tradizioa
Tr. Documentado ya desde finales del s. XVI, es usado por autores meridionales y algunos septentrionales (en su mayoría de los ss. XVIII y XIX).

Konpon bite, Maria. (Sal, 1598). FLV 2015, 126. Zeren errege jaunek nai dute frontaleroek duten bakea, eta anitz enojorik eman bagerik gure artean konpon gitean. MRos 10.1v. Aprobetxatzen zaigu Iaungoikoareki geuren gauzes konpontzeko. Ber Doc 164r. Moabitarren erregeak, hala konpunturik Achabekin, eman zuen bere burua zor baten azpian Israelgo erregeren alderat. Lg I 368. Amaren eta semearen Izpirituak miragarriki konpuntzen zirela. Lg II 119. Etzioten beraz hurritasunik erakhutsi, aitzitik desenkusak egin ziotzaten [...]. Errexki konpundu ziren beraz. Birjin 553. Ezin gehiago ongi konpuntzen naiz nere Capucinarekin, elkharri zerbitzu bihurtzen diogu. Ib. 571. Ez dira alkar ondo konponduten ardaua ta ura. Mg PAb 55. Elkarren artean ezin konpunduz. Dv Telem 116. Erresumetako mugez konpunt ezin daizten erregeez. Ib. 116. Erostun bat baletor / diruba eskuban, / konponduko giñake / aguro tratuban. Noe 41. Nik ere saiatu biat / ote gintezken konpondu. Bil 106. Gerrak askorentzat du / ondorian pena, / pakian konpontzia / gauzarik onena. Xe 399. Nolabait ere konpondu dira / odolik ixuri gabe. Tx B II 87. Bost milla duro baliyo ditu / ia konpondu gaitian. Ib. 59. Itzez konpondu ez giñen ezkero, eskribituz adierazten niola. Or SCruz 98. Goxo-goxo elkarrekin / konpondu gaitian. Yanzi 152. Herriak eta artzaiak ondo konpondu ditezke eta ortan alegiñak egin bear dituzte. Munita 129. Danok ederki konpon gindezke / irten ezean neurritik. Basarri 175. Euskeraz egin neban berba erriko gazte batzukin, eta tira, erdizka bazan be konpondu giñan. Alzola Atalak 90. Beraikin konpondu zaite! Xa EzinB 134. Onian konpon gindazkiena / zertan asi armonira? Uzt Noiz 87. Udala lengo musikariakaz konpondu egin zan. Etxabu Kontu 23. Luzaro ibilli giñan tira ta bultza, prezioarekin ezin konponduz. JAzpiroz 70. Nola eta noraino elkarrekin konpon daitezkeen ikusi beharko dugu, bada, lehenbizi. MEIG VII 116.
v. tbn. FrantzesB I 141. Astar II 173. Bordel 158. Afrika 98. JanEd I 39. EusJok II 90. PE 87. AB AmaE 276. Sor Gabon 38. Alz STFer 140. Moc Damu 25. Ag G 20. Ill Testim 14. Balad 56. EusJok 131. MendaroTx 334. Ir YKBiz 185. TAg Uzt 279. Etxde JJ 54. Anab Poli 45. Arti MaldanB 226. Erkiag BatB 64. Etxba Ibilt 474. NEtx LBB 67. Ataño TxanKan 71. Gerrika 133. Larre ArtzainE 70.
azpiadiera-2.1
Compatibilizar(se).
Habituda saindu bat, berenez perfeta dena eta bizioarekin ezin konpunt daitekena. He Gudu 87. Oi, nola enganioan diren berthutea gaztetasunarekin ezin konpun daitekela sinhetsarazi nahi luketenak! Mih 13. Dekretu bat, zeiñen bitartez konopondu eta alkartuten dan [...] konseju probinzialen izatia [...] foru [...] eta usaijuak eskatzen dabenagaz. (1848) BBatzarN167. Ezin geinkez gezurrarekiñ . konpondu. Ag Serm 459.
sense-3
3. Restituir.
Au ezta bestetako ezpada konpontzeko gauza batzuk txarto eruanak ostute. ZBulda 55. (Itz Azald 118 konpondu) Konpondu leiteke bulda bakotxagaz 2000 m[a]r[abedi]. Ib. 59.
sense-4
4. Componer (un libro, una oración...).
Borzgarren pribilejioa da konpondu zuela artikulo bat. SermAN 4r. Nork erranzué edo konponduzue Kredoa? LE Doc 104. Oraziño au konpondu ebala [...] Contracto eritxan errelijioso batek. Zuzaeta 115. Gizon deboto, piadoso eta jakinsuak Salbea konpondu edo ordenatu zuela. Gco I 465. Iruen artean konpondu zan oraziño au. MisE 121. Konponduba Aita Fr. Pedro Astarloa, S. Franziskubaren seme [...] eta Kantabrijako definidoriak. Astar II I. Ezta orazione au Aitalenen edo Patriarkaren batek irakatzija, ez Igarla edo Profetaren batek konponduba. Ib. 250. Aita Franzisko Garciak gaztelaniaz konpondutako bizitza eder luzea ere Euskeratu duela. Aran SIgn II. Liburu miragarriaren parterik geiena ta bikañena beintzat an bertan konpontzen eta zuzentzen. "Componer". Ib. 30. Aita Aranak gurutze onen peañan exeria zegoala konpondu zituan bi itz-neurtu oekin. Zab Gabon 108. Nola ofizinan zegoen denporaren erdia bertsoak konpontzen zegoen. Arti Ipuin 36. Bi zatitan konpondurikako komedia. Arti Tobera 262.
azpiadiera-4.1
Nun da beste [kofradia] bat Maria txit santak berak asmatu, erabagi ta konpondu duana? Ag Serm 85.
sense-5
5. Componer, formar; estar compuesto, formado.
Batzarre santu au konpontzen deuenak. Lar SermAzc 54. Nola baikára gizonók konpónduak gorpútz eta arimas. LE Urt ms. 42v. Begiz ikusten ditugun Zeruko eta lurreko kreaturak, agiri dan mundu au konpontzen duenak. Gco I 445. Sardia da boz sinkopatu konpondua bi aditza edo berbo euskarazko oekin, sartu eta atera. Izt, carta a JJMg 27 (trad. de una afirmación de fr. Bartolomé). Sardia ez da konpontzen sartu eta atera-tik. Ib. 27. Ontzidi au konpontzen zan amazazpi Fustarekin. Izt C 422. Diputazinoe Jenerala konponduko daben jaunen elekzinoe edo aukeran. (1856) BBatzarN177. Seme alabak amar aita ta ama bi, / konponduten dabela guztiak amabi. AB AmaE 304. Huna nola konpondua zen misione arats bakotxa. Larre ArtzainE 268.
sense-6
6. (Lar, ).
Preparar (la comida...). "Aderezar la comida, la cena, el almuerzo" Lar, .
Tenplanza ere eztagoala ainbeste janaren kalidadean, kantidadean eta bakoitzaren osasunari edo argaltasunari dagokion jana konpontzeko moduan. Gco II 64. Konpondu edo gisadu leiteke jatekua, ekarri edatekua, egin oiak [...]. Astar II 70. Ez jan arrautza, esne ez eurakaz konponduriko gauzarik garizuman bulda baga. Ib. 239. Edatekua konponduten daben botikarijuak. Ib. 101. Antxume bi ekaitzik / gizenenetatik, / konponduko dizkiat / nik nere erara, / ire aitari gusta / oi zaizan gisara. It Fab 243. --Bakallaba? Ez da beñere falta etxi ontan. --Konpondu, bada, aguro tomate pixka batekin. Sor AuOst 77.
azpiadiera-6.1
Trabenariak begi zion Ganbeluen etxeari, bada zegoan leku onian ardoa konpontzeko, ibai ondoan.Urruz Urz 18.
sense-7
7. (V-arr-gip). Ref.: Totor Arr; Etxba Eib; Elexp Berg.
(Aux. intrans.).Arreglarse(las), manejarse. "Bastarse a uno mismo. Bakarrik be konponduko da " Totor Arr. " Ni neu konpontzen naiz, biar bada utsakin " Etxba Eib. " Zer moduz konpontzen zate bi umekin? " Elexp Berg.
Konpon zaitez ortik. AzpPr 54. (cf. infra HOR KONPON) Abade barik be. konpondu geinkez geuk gura izan ezkero. Ag Kr 185. Iya nola konpontzen zeran. Ill Pill 16. Bere santu-santakiñ / konpondu beri! Auspoa 86-87, 121. Baña zelan demontre konponduko ete gara berau azteko? Altuna 93. Zelan konpondu zara neguban? Ib. 58. Nola konpondu aiz azkenerako arte utsik ein barik jokatzeko? SM Zirik 30. Huntziko euskaldun guztiek zekiten konpontzeko behar dan beste ingles. Osk Kurl 129s. Nola konpontzen dira parregarri ez gelditzeko? Vill Jaink 47. Zeure lekuan konpondu zaitez, / ez sartu iñon praketan. BEnb NereA 112. Etxeaz ta garbitasunaz zelan konponduten da? Erkiag BatB 132. Al izan diran moduan konpondu badira be. Alzola Atalak 56. Nola ederki asko konpontzen / zeraten zeuek bakarrik. Olea 32. Konpondutzen gerade / guk nai degun gisan. Uzt Sas 154. Konponduko giñan [...]; gu, mutil txikiok be, norbaitek eroango ginduzan. Etxabu Kontu 157. [Semeak] nolabait ni gabe konpontzen itun. Ataño TxanKan 200.
sense-8
8. (Part. en función de sust.).Remiendo.
[Erropa] zaarrak ez dauka lotsaaririk. Konponduba da emakumiaren honragarrija. JJMg BasEsc 195.
azpisarrera-1
HAN KONPON. v. HOR KONPON.
Nahi duenak entzun beza, eta bertzela han konpunt. ES 172. Gu aurten pozaz beterik gaude, / bestiak an konpon! Yanzi 169.
azpisarrerakoSense-1.1
Amerika zaleak an bitez an konpon.AB AmaE 288.
azpisarrera-2
HAUTSI-KONPONDU. v. hautsi.
azpisarrera-3
EZIN-KONPONDU. Desavenencia. v. KONPONDU-EZIN.
Bere irakurgaian, aitatzen dau Lekeitiokoakaz genduan ezin konpondua. Etxabu Kontu 223. Zergaitik izan zan ezin konpondu a. Ib. 36.
azpisarrerakoSense-3.1
Auxe gizonak pakean ezin konpondua! Ataño TxanKan 164.
azpisarrera-4
EZIN KONPONDUZKO. "Ezin konpunduzko, inaccomodable" Dv.
Ohartuak ginen segur ezin konponduzko lanak zituela biak batean egiteko . Herria kaseta astetik astera ateratzea eta misioneen kudeatzea orozbat. Larre ArtzainE 292.
azpisarrera-5
KONPONDU-EZIN. Desavenencia, desacuerdo.
Konpondu eziña. (tít.). Basarri 165. Aragiaren eta izpirituaren arteko konpondu eziñakin. Vill in Gand Elorri 11. Jakintzaren eta erlijioaren arteko konpondu eziña... Atso zaarren ipuia duzu. Vill Jaink 9. Alkarganako oztasuna, alkar konpondu eziña. Ib. 160. Ortik etortzen dira sarritan / gure konpondu-eziñak. Olea 174.
azpisarrera-6
KONPONDUXE (Forma con suf. -xe, de valor aprox.).
Hainbeste negar, hainbeste nahigabe eta azkenean, gauzak konponduxe daudenean, zapla, ez zaigu bada gizarajoa hiltzen! MEIG I 171.
azpisarrera-7
KONPON-PASARA. "Josi-pasara, zurcido o compostura provisional. Konpon-pasara, id." Gketx Loiola (s.v. pasara artu).
azpisarrera-8
HOR KONPON (G-azp, AN-5vill, B ap. Gte Erd 202; Lar, Añ, H). "(Allá se lo) avenga, or konpon" Lar y Añ. v. HAN KONPON, ANTOLA HOR.
tradizioa
Tr. Documentado en textos meridionales desde principios del s. XVIII (cf. han konpunt ya en Etcheberri de Sara).

Ondatu naxok ire tripa traidore gaxtoa[k], / or konpon! Acto 262s. Zer eranzun eutseen pekatuko lagunak? Or konpon, Judas, or konpon. Mg CO 60. Zeu ondo bazagoz, or konpon bestiak. Mg PAb 81. Diotenes, gizentzeko errexeta da, 'or konpon ta axola guti' . (149) LE-Ir. Justu onen odolean ni beintzat ez naiz kutsutzen: or konpon. Lard 454. Mirabe gazte bat billatu dute krofe gorri batian sartua mutillak or konpon esan diyolako. Iraola 115. Ori eure ardurea dok, or konpon. Kk Ab I 111. Or konpon zure barren-deiarekin. Etxde JJ 14. Ñaxioñalixta bazan, or konpon. Ugalde Iltz 22. Hau ezta nere arazoa. Hor konpon. Osk Kurl 163. Egiñak egin eta or konpon / garai bateko bizitza. BEnb NereA 258. Ta beste lagun-urko oriek, or konpon! Lab SuEm 191. Ai, Anton, ai, Anton! / Ate ondoan or konpon. NEtx LBB 327. Ezkutariak or konpon. Berron Kijote 194. Baiñan nola ez nintzan tartean, "or konpon!" esan nuan nere artean. BBarand 176. Gure buruaren jabe garen aldetik, lur jo nahi badugu, hor konpon. MIH 383. Berak esaten du Bizkaiko foruak, gainerakoak hor konpon, behar lukeela euskaraz egon. MEIG IV 56.
v. tbn. VMg 25. AB AmaE 145. Urruz Urz 44. A BeinB 69. Ag Kr 11. Muj PAm 59. Altuna 83. Enb 95. MendaroTx 265. Anab Usauri 100. Eguzk GizAuz 18. Arti Ipuin 82. Erkiag Arran 110. Bilbao IpuiB 23. Ataño TxanKan 33. JAzpiroz 38. Insausti 305.
azpisarrerakoSense-8.1
Or konpon Marianton, / ajolarik etzat.BorrB 5. Or konpon Mari Anton! Apaol 65. Kor konpon Marianton. Mdg 154.
v. tbn. Iraola 16. AZink 98.
azpisarrerakoSense-8.2
(Con aux.).
Or konpon dedilla neskatillia. Mg CO 60. Arzázie zuék, ta or konponzaizte, ezi nik eztút aurkitzen kausarík. LE Doc 163. Orr konpondáiela jabea. LE Ong 95v. Eta joan bazan, or konpon bedi, bere gogoz joan zan. Zab Gabon 32. Or konpon dedilla erria bere etxiarekin. Bv AsL 189. Or konpon zaite, gizon. Urruz Zer 103. Euk egingo dok nai dokana, or konpon adi. Kk Ab I 111. Or konpon adi ire ardiakin. Etxde JJ 12.
v. tbn. Yanzi 93. Alkain 90. Ataño TxanKan 125.
azpisarrerakoSense-8.3
(Con egin ).
Or konpon eginda, biar alper edo kaltegarri baten sarija artuta, zuaz zure etxera. Mg PAb 51. Oar onari gaizki erantzun, beartsuari. or konpon egiñ ta premia guztien aurrean, neri zer dit? Ag G 165s. Bañan ez dezatela lengoak jan ta or konpon egin. Munita 115. Arazo huntan aitak hor-konpon eginen zuala uste zuan. Osk Kurl 67.
azpiadiera-3.1
Baña etzuan hor-konponik egin, eta aita ethorri zanean sekula baño gogorragoak egin zitzaizkion burrukak.Osk Kurl 67.
azpisarrerakoSense-8.4
Or konpon! Orkonponek etxea galdu egin emen zun. '"Or konpon" esanez gauzak ez dire egiten eta zuzentzen'.(AN-ulz). Inza Eusk 1972, 94.
konpondu
<< kolpe 0 / 0 kontsumazio >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper