Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

736 emaitza garai bilaketarentzat

Sarrera buruan (51)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
barrio.
sense-1
1. Barrio. Cf. biarrio. v. auzo (2), etxadi.
Jerusalenen sarreran zan burnizko atera urreratu ziranean, berez idiki zitzaien, eta emendik etxadi edo barrio batera joan ziran. Lard 503. Ta jun zir. an ibilli bidez Ikaztegietako onduan dagon Aldabako etxadi edo barriyo aldera. Sor Bar 46. Or jasotako eun pezta oiek / entregatzen ezpaditu, / Luzifer dagon barriyua [sic] ortan / danak pagatuko ditu. EusJok 102. Barrio ontan aztuta degu / Melillan daukagun gerra. Auspoa 97, 134. Arrigarrizko kaso bat dago / Gipuzkoako partian, / au Ezkioko Andua deitzen / zaion barriyo batian. Tx B II 90. Galdu giñuen bizi-lekua, / barriyua eta erriya. Ib. 52. Zu Ezkioko Manuel zera, / ni jaio nitzan Latxian, / garai batian barriyo ontan / neskatx ederrak bazian. Tx B III 77. Zertako utzi bear nuen nik / barriyo ura berako? Uzt Auspoa 43, 119. Barrio guziko arrautzak artu ta Tolosara joaten zan. JAzpiroz 134. Barrio onetan, dana da denda, jatetxe... Danak dagoz txinoz da ingelesez siñatuak. Gerrika 217. Gu jaio giñan Aiako San Pedro barrioan. Albeniz 23.
sense-2
2. (BN, S; VocBN, Gèze, Dv, H), barrigo. Ref.: A; Lrq.
Patio; corral. "Basse-cour" VocBN. "Cour, basse-cour" Gèze y Lrq. "(BN, S), corral" A.
Bai, eta bertzalde, ahal bada, baratze edo barrio batekilan [etxea] . "Avec un jardin ou une cour" . Darthayet Manuel 317. Ikusi zuen barrigo ttiki bat, izena palmiera duen zuhain edo arbola eder bat erdi-erdian; eta oraino xokho batean ithurri ttiki bat kristaila bezein garbia. Jnn SBi 114. Etxe aintzineko barrigo edo lobioa. Prop 1897, 53. Sar-arazi gaituztenean barrigo handi baterat, ikhusten dugu haren zolan, ez jauregirik, bainan etxola bat lastoz estalia: harrek duena barrigoz kanpokoak baino handiagoa baita. Prop 1903, 135s. Gizonek beren kontzentziak saldü dütie, bai saldü, beren barrioko eskü-orga bat gorotz saldü lükien beno merkiago. ArmUs 1907, 97. (ap. DRA) Zenbeit urhatsetan, ziloka batean, burdin hariz eta paxet gora batzuez hetsirik, barrio ttipia, zaldiena. [...] Haratxago, bainan hurbil hau ere, barrio handia,. corral erraiten zakotena. JE Bur 8. Egun batez ardien barrioaren erdian ezarri zutela barrika bat xutik, eta hari, etxearen sahetsetik, aita bertze zenbeitekin arizan zela rebolberraz tiroka. Ib. 21. Yauzi ta ikotu egiten du, arrinabarrezko baillatik loretakora ta ontatik barriora. "Al corral" . Amez Plat 96.
azpiadiera-2.1
(S ap. A ; Gèze).
"Aire" Gèze. "(Sc), era" A.
Hura gazutzen da, elkhiten die eta beroerazten, edo süian, edo ekhian barriuetan. Ip Dial 114 (It, Dv larrain, Ur larrin).
azpisarrera-1
BARRIO-ALDE. "Barrio-alte (S), alentours de la cour" Lh.
azpisarrera-2
BARRIO-LOHI. "(Sc), estiércol amontonado en la era" A.
barrio
<< barrenalde 0 / 0 basaran >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper