Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

736 emaitza garai bilaketarentzat

Sarrera buruan (51)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
baketsu.
tradizioa
tradizioa
Tr. Propio de la tradición meridional; entre los septentrionales, sólo se documenta en Haraneder y en algunos autores modernos. La forma pakeatsu se encuentra en Aguirre de Asteasu. En DFrec hay 17 ejs., todos del Sur.
sense-1
(SP), paketsu.
(Referido a cosas).Tranquilo. "Paisible" SP.
Aitzitik egon behar dugu han ontasun soberano haren aiñtziñean aire debot eta baketsu batekiñ. "Avec un maintien dévotieux et paisible" . He Phil 117s (SP 115 bakezko). Guziei. gau on baketsu esan ta agertu ziezten bere esku ta bular, lanz-ilzez urratu biztuak. Mb IArg II 25. Agertu gabe konzienzia paketsua duenentzat agertu bearra dana, etziñake zu galduko. Mg CC 159. Gu gabilz kate ta katigutasun lotsagarri bat urratuten, arnasa baketsu ta nasaituba billatuten. Mg PAb 205. Beldur ta kezka gabeko bizitza paketsua obea da, betiko irrisku, ta ikaran egotea baño. VMg 14. Egun paketsuagoak. Ib. 31. Oh antxiñako filosofo, leku aparte ta bakarreen billa zenbizanak biotz, ta gogo baketsubakaz zentzunak argitu, ta jakiturijaz aberastute arren. JJMg BasEsc 155. Artuko dozu jaunaren bendizinoia, eta iragoko zara bizitza baketsutik, beti iraungo daben bakera. Astar II 110. O zeñ gauz ona ta paketsua dan besteakgatik ixillik egotia. Echve Imit III 45 (SP bakegarri). Eta badijua toki paketsuagoko baten billa. Bil 163. Mendi baketsu oneetatik. (1864) BBatzarN203. Gizon bat gitxiago ta eraile bat geiago euki izango al ebazan Lekeitoko uri baketsuak. A BeinB 86.
( s. XX.) Etzan alango bizitasun, aserre ta nasterik Arranondo baketsuan ikusi. Ag Kr 168. Jaztetxean sartu gabe, igo zuten tapa tapa beren baserri paketsura. Ag G 74. Itxasoak osin bat irudian, ain egoan bare ta baketsu. Echta Jos 249. Esan baterako, paketsuba edo . Pazifikoa erdaraz deritzaio itsas aundi bati, eta añ zuzen ere osoro aserrea da bera. BPrad EEs 1913, 212. Ezin paketsuago, ezin zoritsuago da emen daraman bizikera. A Ardi 137. Kartuxa-etxe paketsu artako ibilguetan maite-bizitza egiten dirautenekin. Or Mi 80. Bizitza latza beti, baño beti zintzoa, osasungarria, bere eskukoa ta baketsua. Ib. I. Bekoki baketsu goi-argiz beteak. 'Le front serein'. Ib. 133. Zer dira gure iturritxuak, / ibai, erreka ta itxaso, / baserri-etxe zuri baketsu, / ibai zelai mendi baso? Enb 40. Ene!, orreik baxen izpi baketsubak / bekarz erijotzak! "Unos rayos tan serenos" . Laux BBa 120. Aldi paketsuan legeak dioten lez sendikidetasuna zeatz muetatzeak bere denbora ireintsitzen du. "En tiempo de normalidad" . EAEg2-6-1937, 1747. Urruña, azkar, zabal, baketsu lo zira. Iratz 49. Zerua bertago izarrak gorrigo. Zelaia paketsu. Or Poem 526. Egun-senti garbi, goxo, paketsu bat. Lek SClar 133. Askotan gure anima oroitze maite paketsu ortan egongo da. Or QA 143. Ortatik ageri zaigu gure geldi-egon paketsu ua etzala alperrarena. Ib. 144. Igeluko olan udaraldi guzia igaro asmo zun artzaintzako bizimodu paketsua egiñaz. Etxde JJ 191. Orain gauzak baketsuago direla badirudi, bainan Krutxofen ethortzearekin, ezin erran zer gertha daiteken... Mde Pr 36. Zeren, nork esan zuen paketsu izan bear dela zoriona? Txill Let 64. Uraren susmur amaibakoaren soiñuz gozatuta, irriparka antzean, baketsu egoan uri polita. Erkiag Arran 8. Belarriak zurtu... eta --au miragarria!-- eleizea ixiltasun baketsuan. Bilbao IpuiB 233. Gauaro ixil baketsu, / argi-nabarretik ur danekoa. "La noche sosegada" . Onaind in Gazt MusIx 206. Elkar-izketa nare ta baketsuan. Ibiñ Virgil 59. Ur-zelai au, ziurrik asko, Benaku duzu, gaurko Garde zingira; geienik paketsu zan arren, noizpeinka asarre ipiñi oi zan itsas zaratatsu antzo. Ib. 61. Arratsalde baketsua gaurkoa. Alzola Atalak 85. Eta an eiñ eban bere zartzaro baketsua, Jaungoikuak deittu zetsan arte. Etxba Ibilt 490. Loa etzan nai bezin paketsua izan. NEtx LBB 74. Garai sano paketsu alai eder aiek. Zendoia 45. Oso aldakuntza baketsua izan zan, naiz eta andik urte gitxira ondoren baltzak ekarri. Gerrika 47. Kontakizun xotil eta paketsua. MEIG III 85. Hari zor baitiogu ihartuko ez den Lizardiren poesia, gure eta ondorengoen atsedentoki baketsu izateko sortua. MIH 227. Aski baketsua dirudi XVIII. mendeak azken laurdenera heldu arte. MEIG VI 51.

v. tbn. Inza in Jaukol Biozk IX. Etxe baketsuren batetik alde eragitten dautsubenian. Otx 27. BEnb NereA 40. Osk Kurl 75. Paketsu: JAIraz Bizia 53. Anab Poli 73. Olea 58. Uzt Sas 168. Berron Kijote 142.
azpiadiera-1.1
(Referido a personas o animales).Tranquilo, sosegado. " Oso baketsu egon die gaur mutikuak " Elexp Berg. .
Uste izan zuen jabeak askoko zala ezitzeko uztartzea idi paketsu ta bearrera oituarekin. VMg 85. Samiñetan ere paketsu dago Joanes zintzoa. Ag G 358. Itz goxo ta pozkidagarriak entzun-araziaz gentzatsu (paketsu) igaro zituen ordu larri aiek. Garit Usand 53. Antxe bizi naiz / paketsu ta alai. Jaukol Biozk 23. Ez al naiz baketsu kokatuko, eiagora zorrotzen egoak loturik aita ospegabe itsusi ez dezadan. Zait Sof 18. Ezin gehiago egonez bere gorputz hertsian, / Sartzerat doa betiko, baketsu ta lorian, / Hemen ilunpean hasi sekulako bizian. Iratz 156. Txekoa paketsua zan. JAIraz Bizia 20. Lasai ta paketsu bizi nauk. Etxde JJ 57. Ango ikasle gazteak paketsuago zirala, ta legez zentzatuago. Or Aitork 112. Urteak joan, eta noizpait paketsu [geldiune] orren zai nago oraindik. Txill Let 92. Mai aurrean iesarrita nago. Baketsu ni be gaur. Alzola Atalak 85. Zaldun paketsu izatetik zaldun ibiltari izatera pasa-aurretik. "De hidalgo sosegado" . Berron Kijote 68.
azpiadiera-1.2
(V, G; Añ, Dv), paketsu (G-bet; Lar, Añ, A DBols), pakeatsu. Ref.: A (bakeor, paketsu); Etxba Eib. Pacífico, manso, amante de la paz. "Pacifique" Dv. "Pacífico" Lar, . " Baketsuentzat izango da Jaungoikuan Erregetasuneko bizitza " Etxba Eib. v. bakeoso, baketiar, bakezale.
Salomon paketsu, ta pakegillea, Konseju andiko Aingerua, Sazerdote andi, Pontifize edo Aita Santu betikoa. Cb EBO 36. Onen espiritua paketsua edo pake zalea da. Cb Just 17. --Baketsuak norzuk dira? --Bakezko obrak eurakan ta besteakan egiten dituezanak. Cb CatV 65 (v. tbn. baketsu CatBus 39). Daukat Jangoikuak emonda emazte otzan, baketsu, euli bati bere gatxik egingo ez leuskiona. Mg PAb 92. Zorionekoak baketsuak, zeren oiek Jangoikoaren Seme izendatuko baitiren. CatAN 65s (v. tbn. baketsuak CatLlo 85, Legaz 53, Itz Azald 195, KIkV 105; paketsuak Lard 379, Bv AsL 400). Lenengoa da paketsua izatea, zeren pakerik ezpada ezkonduen artean, zer ongi nai eta amorio izango dioe elkarri? AA I 597. Ixillik galde ezazu, zuri dagokizuna, paketsua, bizitza onekoa ta beargillea dan. Ib. 601. Ezagutu dituzue zenbait gizon, edangabe daudenean, txit pakeatsuak, ongi itzegiñak ta biotz onekoak. AA III 379. Zitalduten ditu baketsubak, zelotsotuten ditu ezkondubak. fB Ic II 191. Zelan egingo dabee bizitza baketsuba, alkar artuba, ta Jaungoikozkua, alkarri borondaterik ez deutseen senar emaztiak? fB Ic III 356. Asarratu ezin ebanian bere senar baketsuba. Ib. 374. Bestetan etxian baketsuba izanik etxe eta etxeko gustijak goraberatu edo errebolbietan dituzanian. Ib. 122. Moises lurreko gizonik paketsuena eta gozoena izanik, etzuen itzik aterako, baña bere alde Jainkoa irten zitzaion. Lard 88. Abel, berez paketsua eta gaitz gabea izanik, gaitz-pensatu etzuen. Ib. 6. Paketsuak gera, ta ez gabiltza gaitz egiteko asmoetan. Ur Gen 42, 31 (Dv baketiarrak). Biotzik prestuena eta jeniorik gozo eta paketsuena. Arr GB 6. Aitzitik bai denak zuen gozotasunaz mugizazute mundu guziya, biotz-bera, paketsu ta elkarkoiak izatera. Bv AsL 166. Gañera da bildots bat legez baketsua, / Iñogaz asarrerik ez eukitekua. AB AmaE 224. Barritsuenak gaur dira onenak / ta baketsuak ezer ez. Azc PB 363. Ona dirudi ta baketsua, / baina da mozorroduna. Ib. 253. Ai neure Txanton baketsua! A BeinB 79. Txori baketsu askon txiokaz. A BGuzur 107. Ta gaiñera ni bake soiñuan nabill da euskaldun baketsuak daroadaz neugaz. Ag AL 162.
( s. XX.) Baketsuenak esetsi bizian, ixillenak oiuaka, ollo irudikoak azeri eginda. Ag Kr 173. Beti baketsua etxean, da egunaroko lanetan, ondo zuzenduta gauza guztiak eukiten ebazana. Echta Jos 11. Bere izaera paketsuari ta Bilboko bereter gartsu len aipatuai esker. A Itzald II 72. Bein be eztau zoro-gauzarik egin; baketsua da ta azikera oso onekua. Kk Ab II 99. Gizadiaren zuzentzalle izan nai dabenen elburua, estadu baketsu ta zoriontsua dan ezkero. Eguzk GizAuz 75. Euzkotar abertzalien kistartasuna aunexelako da beti. Egizkoa. Zuzena eta baketsua. Euzkadi 16-12-1936 (ap. Alkain 160). Erri otxan paketsua, / Jaungoikoak maitatua. SMitx Aranz 195. Bertako indio paketsuk arkitu arte. JAIraz Bizia 13. Beraren Ama paketsuari. Or QA 171. Andik ordulaurenera baiño leen, guztiak baketsu ta adiskidetuta egozan. Erkiag Arran 54. Neu naiz gizonen egizko artzaiñ / baketsu eta zuzena. BEnb NereA 65. Gergorio Ipizarko, gixon zintzoa, auzorako baketsue, guraso ona, eten bako langillea. Akes Ipiñ 31. Zeure bizitza osoan beti / ain paketsua izana, / Iñor mintzeko moduko itzik / oso gutxitan esana. Basarri 29. Muttiko bakhetsu ta ixila, etzuan beste lagunik lau anaiak baño. Osk Kurl 151. Bañan danak pakean, anaiak bezela, beste festetara alaitsu eta paketsu jarraituaz. Salav 105. Zer alako burrukak sortzen dituten orein paketsuetaz? 'Quid quae imbelles dant proelia cerui' . Ibiñ Virgil 99. [Kanpoan] dituk otxan, alai ta paketsuak; etxean, berriz, beazuna. Ataño TxanKan 88. Beti alkarrekin paketsu. JAzpiroz 226. Onbera agertzen zaigu, urrikaltsua; txiki, otxan, ixil, baketsuen adiskidea. MIH 273. Irakasle baketsu hau jenerala dugula Suizan. Ib. 145. Zorionekoak gogozko behartsuak, otxanak, urrikaltsuak, bihotz garbikoak, paketsuak. MEIG I 199.
baketsu
<< bakaulki 0 / 0 1 bakun >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper