Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

736 emaitza garai bilaketarentzat

Sarrera buruan (51)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
azterketa.
sense-1
1. (A).
Examen, análisis, investigación. "Análisis (Mg PAb)" A. v. azterpen.
tradizioa
Tr. Se documenta por primera vez en J.A. Moguel. Los restantes ejs. son posteriores al diccionario de Azkue. En DFrec hay 220 ejs., todos meridionales.

Etxatzu zuri inos buruba etorri [...] Jangoikorik [...] korputz illaren azterketan. Mg PAb 83. Ona barriz burdijaren zure Anatomija, ta nire azterketia. Ib. 148. Ori aditu nuan, ta beste azterketa gabe, itxurazko mintzoa zala ta, atseginez gelditu nintzan. Ag RIEV 1918, 70. Etzun Planté jaunak azterketa aundi bearrik izan: laister, beriala, ezagutu zuen. Garit Usand 19. Gaueroko azterketa laburra. ArgiDL 21. Aitortza ondo egiteko bost gauza bear dira: azterketa, biotz-damua, ontzeko asmoa [...]. KIkG 73. Oraindik autortu ez doguzan oben edo pekatuak gogora ekarteko alegin egitea, da azterketea edo esamiñea. KIkV 95. Kistar-ikasti euzkerazkoen / Azterketa ta sariketia / Ospatuteko, egokijena / Zara, Gernika maite-maitia. Enb 143. [Eltzoren olerkien] azterketa onek izan zuan bere sariya. J. Artetxe Y 1933, 82. Ona, egin-bearreko azterketaren zati nagusitxoenak. Ldi IL 79. Kimia azterketa. "Análisis químico" . EAEg22-11-1936, 364. Kantaren mamiaren azterketa egin naiko nuan orduan gañera: ots, literatur-azterketa apur bat. Lek SClar 122. [Astarloak] azterketa ernegarriak eskeintzen dizkigu ere Iberiar Peninsulako uri, gizeli eta ibai izenen esanai buruz. Etxde 16 Seme 18. Bereala oldartu zaizkit zalantzak: garai obea arkitu bear zala, agian onetara artuko etzuela. Eten egin dut azterketa, ta egitea erabaki. Txill Let 57. Iker eta ikas, erabat murgildua nintzan azterketa ortan. Zait Plat 87. Nire galdera eta azterketa guztiak alferrik izan dira. Arti Tobera 279. [Ertzaiñak] egin zituen galde ta azterketak, arnes maltzurrak aurkitu nairik. Erkiag BatB 102. Gure mende ontan egin diren azterketa eta arakatze guztien ondoren. Vill Jaink 24. Titulu onekin asten dira gai ospetsu oni buruz azterketak. Ib. 186. [Aranburutar Bizente apaizaren] "Azterketa edo esamiña" liburuxkan. MAtx Gazt 84. Euskal Literatura. Azterbideak, azterketak, aztergaiak. Título de una obra de M. Zarate, Bilbao, 1977. Eta beste azterketarik gabe, tinkatu zuan bere lantzoia aurrerantz. Berron Kijote 209. Gure erriko kofradiako paper zarren azterketea egin ebala. Etxabu Kontu 102. Orain idazten asi naizenean, aztuta neuzkanen azterketa egiten ari naiz. BBarand 49. San Martin jaien barneko azterketak ederki egin nituen komunean eserita. Zendoia 86. Dakienak daki --eta ez dakienak ez dakike azterketa nekagarrien buruan baizik-- nolako giro negargarria genuen nagusi zenbait "Euskaltzaleen biltzar" zirelakotan. MIH 371. Azterketa edo ikerlan onek beste norabait eraman ninduen. ustekabean.MEIG VI 142. Euskalkien azterketa ere ez da etzidamurako utzi daitekeen eginbidea. MEIG VIII 102.
v. tbn. Gerrika 82.
azpiadiera-1.1
Examen (académico, etc.).
Madridera joan zan "nere eresi-ikasketen amai ona irixte arren azterketara" berak zion lez. Muj EEs 1916, 298. Eta ustel atarako eban biarba azterketetan. Ez ba. Bere ikaste-atalak (asignaturak) ondo atara ebazan.Kk Ab I 109. Azterketa aldian irakasleak arrituta itxiten ebazan. GMant LEItz 71. Zure nexka-mutil taldea ez zan atzean gelditu bada, kristau-Ikasbidearen azterketan. Lab EEguna 106. --Ondo atera al aiz azterketan?--Ez aurreko urteetan bezain ondo; baña, tira, bukatu ditut, beintzat, nere ikasibearrak. TAg Uzt 15. Joan dan Agorrillean aldiz-kanpoko azterketa igarotzeko eskubidea zuten ikasleentzat. EAEg 18-12-1936, 583. Ortarako ezarten zituzten azterketa egokien bidez, zeatz-meatz, doi-doi neur zitzaketen ikasleen eguneroko aurrerakadak. Zait Plat 114. Zoriontsuak iduritzen zaizkit egun, ikastetxean bertan azterketak pasatzen dituzten umeak. Osk Kurl 84. "Bachillerato"ko azterketa batzuetan. Ib. 95. Azterketarik beiñere ezpalitza, / Ai, gure jaia! Ai, gure jaia! NEtx LBB 310. Umien euskal azterketa-etsamiñetan. Alzola Atalak 106s.
v. tbn. Etxabu Kontu 17. Ayesta 76.
sense-2
2. "(V), escarbamiento" A.
azpisarrera-1
AZTERKETAN. Examinando, investigando; en el examen.
The London Dialectical Society-k [...] Sir William Crookes fisikari haundia ardurazi zuen fenomenuok azterketan jarrai zezan. Mde Pr 330. Ez zan jarraitzerik izan azterketan, oraindik an zeuden liburuen azterketan. "No se pasó adelante con el escrutinio de los demás libros que quedaban" . Berron Kijote 85. Azterketan hasiz gero, esan behar da aurren aurrenik ez dela beti izan Orixe [...] euskal letren aitagoi onetsia. MIH 290s.
azterketa
<< aztarnatoki 0 / 0 1 ba- >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper