Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

736 emaitza garai bilaketarentzat

Sarrera buruan (51)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
aztarna.
etimologikoa
Etim. Compuesto de (h)atz 'huella', de final poco claro. Relacionado con azterren ; v. FHV 165.
sense-1
(G, AN-larr; Lar, Dv, H). Ref.: A; Asp Leiz2.
Rastro, vestigio; huella; indicio, señal. "Huella", "indicio", "pista", "rastro", "vestigio" &c. Lar. "Ni señal de tal cosa, [...] ezta aztarnarik ere" Ib. "Trace" Dv. "1. vestige, trace [...]. 2. signe" H. v. aztarren.
tradizioa
Tr. Documentado desde Larramendi, en textos meridionales, principalmente guipuzcoanos. En DFrec hay 21 ejs.

Lurperatzen zituela [...] herejia itsusi guziak, batere aien aztarnarik geratu gabe lur-gañean. Lar SAgust 9. Eta ez dala arkitzen gure lekuetan idoloen arrasto edo aztarnarik. AA II 5. Eskoriazako mendietan arkitzen dira burnia ta likurta noizbaiten ere atera oi ziralako aztarna egiazkoak. Izt C 74. Egindako lan neke andikoen aztarnak. Ib. 90. Besteen aztarnak ikusten diralarik ondar mordo moldakaitzetan. 'Vestigios' . Ib. 148. Eta Faraonek gaitz aien iturriaren aztarna eta zantzua nonbait izan zuen. Lard 13. Jainkoak Salomoni itz oiek esan, eta bereala asi ziran beteko ziranen aztarnak. Ib. 215. Eta osotoro erre eta kiskaldu zituen, zer izan ziran aztarnarik ere utzi gabe. Ib. 20s. Lurreko erregeen antzeko anditasunean etorriko zalakoan zegoan; eta Jesusgan onelako aztarnarik nola etzuen ikusten, ezin sinistu zuen. Ib. 493. Biotz zekentasun eta gutiziaren aztarnarik ere etzuena. Aran SIgn 5. Jarraitu zien Jesus bere Jaungoiko ta maisuaren aztarn [sic] guztiei eta izandu zan aren antz egokia. Bv AsL 18 (184 aztarnari). Aztarna billa asi zitezen, galdezka? Ag G 322. Zorna ta zauri guztiak zearo joan zaizka, batere gaixo aztarnarik eztu ezagun. Ib. 374. Betondo ta belarri, sama ta esku, ogipideko aztarna, ikatzaren beltzunea beñere kendu gabe darabiltenak. Ag EEs 1917, 202. Antziñako siñismenen eta oituraen aztarnak ikusi ditugu. JMB LEItz 106. Itsasoari euskaldunak eman zioten izenean, izutasun orren aztarna daukagu. Etxeg Itzald II 150. Izandako bizitza okerraren aztarna ta kutsuak eta gañerako pekatu ariñak kentzeko. KIkG 77. (KIkV 101 aztarren) Oitura ori noiz asi zan, [...] asiera orren aztarnarik eztet arkitu-ta. Eguzk RIEV 1927, 435. Eta zenbakera onen aztarnak beste erri askotan ere agiri dira. ZA RIEV 1928, 584. Yendeek deabru-gari izena emanen dizute, baño zu Yainkoaren aztarna zara. Or Mi 71. Erditze baten aztarnak dira: / Bizi-erditze zoragarri! Ldi BB 114. Bestalde, badezu or olerkari-aztarnik ere. Markiegi in Ldi IL 13. Madeleine-aldiko langintzaen aztarna asko dute. JMB ELG 37. Idazle onek Amerika aldean uste dan baiño aztarna sakonagoa utzi du. PMuj Y 1934, 165. Bere aztarna du beti [Yainkoak], gauzarik kaxkarrenetan ere. Or Y 1934, 83. Egun zoroaren aztarnak itzali. Or BM 126. Burruka gogor aren aztarnik / iñork ezin arki liro. Or Eus 400. Beraz, aztarna-gabeko zan egillea. Zait Sof 168. Sorbalda aldera ta gurpillen aztarnetara berebat aparra zerion, zaldien arnasak yaurtia. Ib. 30. Gañera, odol-aztarnak emen galtzen dituk. NEtx Antz 140. Aztarnak edo oinatzak. Mde Pr 181s. Iratxodun tokiak, bertan gertatuen aztarnak gordetzen ditu, hau da, gertatuen psykhonak. Ib. 338. Astindu zun Sebastianen gorputza, biziaren aztarnik gelditzen ote zitzaion ikusteko. Etxde JJ 153. Bost beatzen ikatz-aztarna beltza ederki agiri zuala. Anab Poli 40. Ta bizitza osoan zear izango dut or, aztarna ezabakaitz, bere ezpain lodixkote erdiezeak utzitako ildoa. Txill Let 62. Leturiaren paperak billatzen asko alegindu arren, ez dugu aztarnarik ere arkitu "Udako" bere sasoi oni buruz. Ib. 73. Iakintza-bilbe orren ari zear eta zutak ikus bazenitza, iakintsu zar eta egonarritsuen aztarnak arkituko zenituzke. Zait Plat 26. [Ikastun zarren] aztarnak non-nai ageri dira. Zait Plat 27. Emen, / begira zenbaten / etorri-aztarnak! / Asko dira emen / auspeztu diranak. Gand Elorri 121. Ilhun-nabarrean, solotik ethorri zanean, etzegoan osabaren aztarnik. Osk Kurl 51. Eta edozein ministru edo Estaduko kargu bat duanaren aurrean ere sentimendu orren aztarna nabari da. Vill Jaink 129. Oda au bear bezela aditzeko, asieratik pitagoritarren burutapen-aztarnetan errotzen dala jakin bear. Gazt MusIx 69. Aztarnak utzi ditu Maiteak igesari ematerakoan, aztarnak "mendi ta ibarretan", aztarnak "muiño ta mugetan", aztarnak "zuazti, zelai, sarobe ta larretan". Onaind in Gazt MusIx 153. Baiña ez zion odolik edo alamoduzko aztarnarik ikusi. Berron Kijote 68. Kristau xintxoaren antza ta aztarnak ba zituala. Ib. 192. Geiago ez nuen nik Aiako naparraren aztarnik eduki urteetan. Zendoia 234. Garai hartako aztarna aurpegian daramate. MEIG III 81. Hango hitzen aztarna uste baino euskal idazle gehiagotan aurki daitekeelako. MEIG VII 68.
v. tbn. FrantzesB I 157. Ur BulaG 525. Aitzol in Ldi UO 6.
azpiadiera-1.1
" Ori esan dizunak emengo goraberen aztarnarik ez daki (G-azp)" DRA.
azpisarrera-1
AZTARNA HARTU, AZTARNAK HARTU. Escudriñar, examinar los rastros; investigar. "Aztarnak artu (G), escudriñar" A. v. AZTARRENA(K) HARTU.
Saulek, Filistintarrekikoa eginda, itzuli zanean, bereala Dabiden aztarna artu zuen. Lard 173. Alderdi guztietako aztarnak ondo artuta, jakin zuten norañokoa zan auzokoen ondasuna. Ag G 40. Ta elurra ba zan, esanik dago, aien atzetik izango zirala liberalak, oiñ-aztarna artuta. Or SCruz 71. Aurtemein, Parnas tontor txuriaren gaindik dirdaika ageri izan baitzaigu, gizon ez-ezagun orren aztarnak non-nai artzeko mintzoa. Zait Sof 70. Aztarnok artuta, nire yatorria agerrerazi arte etengabe ariko naiz. Ib. 87.
azpisarrera-2
AZTARNAK ATERA. Investigar, examinar. "Aztarnak atara inquirir da" M. A. Iñarra Ezale 1897, 301b. v. AZTARNAK HARTU, AZTARRENA(K) ATERA.
aztarna
<< azpi 0 / 0 aztarnatoki >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper