Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

736 emaitza garai bilaketarentzat

Sarrera buruan (51)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
1 hartzulo.
sense-1
(arz- V, G, B; Lar, , Hb, H (V, G)), harzilo (L, BN, S; Dv, Gèze), harxilo (S), harrizilo, harritxilo (AN-5vill). Ref.: A (arzulo, harzilo , harritxilo); Lh (harxilo); Lrq (harxilo).
"Gruta" , "caverna" Lar y Añ. "Caverne, grotte" Gèze. "Caverne ou crevasse en un rocher; grotte. Syn. harpea " H. "Covacha" A. "Gruta" Ib. "(AN-5vill), refugio natural de los animales en las selvas, montes, etc." Ib. Cf. Lard 490: odol guzia arri-zuloetatik [='por los agujeros causados por las pedradas'] bazerion.
tradizioa
Tr. Documentado desde finales del s. XVIII tanto al Norte como al Sur.

Eponiak bederatzi urthe igaran zütian senharraren ehortzulo baten arzuloan. Egiat 218. Esklabo eta libro bakhotxa gorde ziren arzuluetan [sic] eta mendietako arroken artean. TB Apoc 6, 15 (Dv har-ziloetan, Ur (G) arzuloetan, Ip harziluetan; Lç, Echn lezetan, He lezeetan, IBk leize-zuloetan). Bada harsulo [sic] bat zen, eta bazen harri bat ezarria gainean. TB Io 11, 38 (Lç lezea). Beraren barrunpeko uts-uneak egiñeratzen du gela andi baten idurineko artzulo bat. Izt C 66. San Eliasko Elizatxoa dagoen mendi eskargearen arrokan ikusten da arzulo bat guztiz ikaragarria. Ib. 72. Haxila-ko arzuloetan ezkutatuta zegoala. Lard 177. Mendi onek zituen aitz-pe edo ar-zulo luze-zabaletatik batean etzitegia egiñik. Ib. 173. Eman dezadan bere landa-zolan duen har-zilo bikhuna. Dv Gen 23, 9 (Urt arroka zilhoa, Ur leize bitan partitua). Aren gorputza orduan geratu zan hilla, izan zan ipiñia ar-zulo batean eta zulo aren sarrera arri andi batez estalia. Arr GB 83. Itsumustuan arzulo batean sartu, eta orra nun topatzen dituen gizon itxuran, baña guziz beltz, itsusi eta izugarriak ziran demonioak. Arr May 52. Lenago esan detan bezela erretiratzen zan ar-zulo batera. Bv AsL 37. Goizaldean [...], abere gaizkinak arzuloetan sartuten daiz. A Gram 35. Arzulo edo koba bat aurkitu eban. Ezale 1897, 4b. Baltzola, Armiña eta Ermitiako artzuloak ere Madeleine-aldiko langintzaen aztarna asko dute. JMB ELG 37 (90 ar-zulo). Arzulo illun eta leizaetan. Ib. 50. Artzulora sartua zan --an kabia baitzun--; / ez nik orduan gizonik ez zakurrik lagun! Or Eus 48. Or dabiltza ardi gaxoak arzulo edo sasi-ondoren batean itzal pixka bat nun billatuko. Munita 128. Emen derabiltzat nere oroimeneko landa, leize, ezin kontaal artzulo ezin kontaala mota gauzez beteak. "Cavernis innumerabilibus" . Or Aitork 265. Eskualdunak millaka bilduko dira berriz Masabielleko arzulo aintzinean. Herr 29-5-1958 (ap. DRA). Artzuloan ipiñiko ta nere eskuz estaliko zaitut. "In foramine petrae" . Ol Ex 33, 22 (Bibl harroka ziloan). Lurdesko Artzulo miraritsu-aldera. NEtx EG 1958 (3-4), 229. Basoetako argi-unetan bazkatu bear dira, [...], arzulo estalpe eta arkaitzen itzalpean. Ibiñ Virgil 97 (111 artzulo). Ar-zulo illun batera sartu. Ataño TxanKan 236 (165 artzulo). Bide prankoan arrastaka jetxi eta ar-zulo batean sartu. JAzpiroz 26. Santamamiñeko kobak edo ar-zuloak bertan daude. EZBB I 112. An nengoan arri zulotik irteteko bildurrez. AZink 105.
v. tbn. Jaukol Biozk 24 (-rz-). TAg Uzt 239. Zait Sof 188 (ar-zulo). Gazt MusIx 201. Harri-zil(h)o: Bordel 95. Jnn SBi 114.
azpiadiera-1.1
(Como primer miembro de compuestos).
19 irudia. Auriñactar ertia. Laperrako, Karrantza-Bizkaia, arzulo-ormaetan dauden artza eta bison-atzealdea. JMB ELG 35. [Sutokia] arzulo-sarreran edo eskaratzean egon oi zan. Ib. 45. Berriki oek almeritarren eta Españiren erdi aldeko arzulo-gogolantzearen kutsuak ziran. Ib. 71. Arzulo-lantzea. Españiaren erdiko lurraldeetan azaldu eta azitako gogolantze bat zan. Ib. 60. Garai onetako lur-ontziak arzulo-lantzekoen erako apaindurak zituzten. Ib. 60.
hartzulo
<< 1 hartze 0 / 0 hasi >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper