Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

736 emaitza garai bilaketarentzat

Sarrera buruan (51)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
arakatu.
sense-1
1. (V-ger-ple-arr, B; Añ (V), H (V)). Ref.: A; Izeta BHizt2.
Indagar, examinar, registrar. "Apurar, averiguar", "indagar", "inquirir", "investigar", "registrar", "revolver registrando", &c. Añ. "Fouiller, chercher, examiner avec soin" H. "Registrar. Arakatu tugu etxeko zoko guziek" Izeta BHizt2. Cf. Ezale 1897, 167n: "Arratiarren arakatu, bizkaitar geienak aratu esan daroagu; ta erderazko registrar, escudriñar esan gura dau". v. 1 aratu, aztertu, ikertu.
tradizioa
Tr. Palabra originariamente vizcaína. Documentada desde Añibarro, es poco usada en el siglo XIX, y aumenta su frecuencia en el XX, haciéndose más y más corriente, incluso fuera de Vizcaya. En DFrec hay 15 ejs.

Begira zaitez zelan bizi zarean: arakatu zetan utsegiten dozun. EL1 15. Argitu eidazuz neure begi ilun itsutuok [...] arakatuteko neure biotzean zer igaroten dan. Ib. 125. Arakatu dodaz zeure argiagaz neure biotzeko bazter ezkutuak. EL2 155. Onetara, billatu ta arakatu bear ditu bakotxak bere biotzeko ezkutuak. LoraS 18. Alegin guztiagaz arakatu eta aztertu egizuz zeure arimako bazter eta inguruak. Itz Azald 204. Jakiñ bear eban, noizbaiten, zelango arpegia eukan beretzat etorkizunak, noizbaiten arakatu bear eban bere biotza. Ag Kr 153. Santimamin deritxon leizea arakatu egin dabe. ForuAB 157. Sakelak eta jantzijak arakatzia ixan zanian be, ezeutsoen ezer idoro. Kk Ab I 117. Otzarak arakatu edo errekistau eutsezan. Kk Ab II 91. Arakatu eben etxia betik-gora kontuz-kontuz, eta ezeben ezer idoro. Ib. 87. Bere jaiotzatiko izkuntzaren bazter eta zokondoak Zabalak ondo aztertu ta arakatu ditu. Eguzk LEItz 21. Goxetik illuntzirarte oianeko bazter gustijak arakatu, baña urre zurizko dirurik agiri ez. Altuna 105. Etxe osoa arakatu eben, eta esan dodan lez utsik aurkitu eben. Or Tormes 97. Bat-banaka kotxe guziak arakatu ta... utsa topatu zuten. Or SCruz 52. Pago zâr, gaztain zulo dutenak / daitezke pozik araka; / kabi oietan eskua sartuz / aterako da atzaparka. Or Eus 78. Begiratu emen, arakatu an, zokondo ta bazter gustijak ondo-ondo ikuskatu, ta soñekorik agertu ez! Otx 84. Buruzagijak ziatz-ziatz arakatu ta ittaunketa estuba egin ostian, ezeutsen idoro besterik munduba ikusi gurarik ebiltzezan lagun bi zirala baño. Ib. 58. Guziok nonbait guren izan nai, bestek urratu bidea arakatzeari gatzazkio oarkabean ere. Markiegi in Ldi IL 8. Zuztarretik atera bearrean darabilzki zugaitzak; arakatu ta astindu ditu azpikoaz gain gari-metak. TAg Uzt 131. Astiro arakatu ziozkaten soñean zitun jantziak. Bost milla laurleko bazeramazkin. Ib. 19. Azterbideak oro arakatu bear zenituzke. Zait Sof 64. Sar zaitezte ta arakatu oro, --bota zien Harritxabaleta-k batere estutu gabe. Etxde JJ 49. Gure lenaren azterrenak arakatzea maite dodan aldeti, liburu au gogoz eta atsegiñez ikusi dodala esango dautzuet. A. E. Mañarikua in Akes Ipiñ 4. Une batean, amabost urteko mutillak, sakela arakatu ta poxpoloak atera, oso larrituta. Anab Poli 16. Benturaz, alturako / alturak arakatzen / neintekean zaildu. Gand Elorri 184. Maitasun ori zelangoa dan / ta bere aunditasuna, / [...] Bere zuztarra arakatzeko / ez da naikua gizona. BEnb NereA 63. Osagilleak aurra arakau zuneko / Izigarrizko gaitza zeukan azaltzeko. Abeletxe Olerti 1959, 230. Ezekielek arakatu dau zerbait baiño geiago Marxek irakatsi eban arloan. Erkiag BatB 127. Gizonaren destiñua, nondik norakoa, bear dugu orain aztertu eta arakatu. Vill Jaink 109. Jakintzak lurraren erraiak zulatu ditu, lurgaiña, ortzea ta izarrak arakatu ditu. Ib. 31. Urrutiegi bizi naiz euskal aldizkari eta liburuak bear bezela arakatzeko ta itzulpen guztien aztarrenak iasotzeko. Ibiñ Virgil 23. --Egia da, egia utsa! (Kartera barrua arakatuaz.) Onegia naiz, bai, arrazoi duzu eta anarkista orri lepoa biurrituko diot. Lab SuEm 177. Eizerako zaletasun arekin, inguruko mendiak arakatzen zituan, urrutira joateke. NEtx LBB 54. Arakatu ziñuzan / liburu guztiak. Ayesta 121. Barru guztie ondo arakatuta, auzuetatik eta abar eurak eruandako lau testigugaz. Gerrika 228. Hitz-altxorra miratu, arakatu eta bildu dugu. MEIG VI 126. Garai horretaz eta ingurukoez mintzatu nahi duenak badu nondik abia, hor barrena dabilen iritzi mordoaren arrazoiak eta desarrazoiak arakatzeko. Ib. 74.
v. tbn. A BGuzur 131. Ol Gen 41, 46. Mde Pr 307. Akes Ipiñ 15. Onaind in Gazt MusIx 149. FEtxeb 110.
sense-2
2. "(G,...), tachar, despreciar" A. Cf. Ezale 1897, 167n: "Gipuzkoan askok arakatu erderazko despreciar adierazoteko oituten dabe".
Etzazu urruindu edo arakatu gose danaren anima. "Despexeris" (Eccli 4, 2). Ag Serm 426 (Dv ez arbuia, Ker ez egin arramuskadarik).
sense-3
3. Registrar, incluir en un registro.
Alkateak arakatutako oltxo zenbatuak. (1921) ForuAG 347. Non eta zein zenbakiz arakatua dan adierazten dun txartela daramala. "La matrícula del puerto en que el buque esté registrado" . EAEg21-10-1936, 101.
arakatu
<< aprobetxatu 0 / 0 araurre(n) >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper