Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

736 emaitza garai bilaketarentzat

Sarrera buruan (51)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
apaindura.
sense-1
1. (V, G, L, BN, S ap. A; Añ, VocB ; -ph- SP (sin trad.), VocBN , Gèze, Dv, H; aphañdüra Gèze).
Adorno, atavío, ornato, aderezo, gala, ornamento. "Ornementation, ajustement, toilette, préparation" Dv. "Parure" VocBN y H. "Aphañdüra, ornement, parure" Gèze. "Aderezo, pulimentación" VocB. v. apainduria, apaingarri, apainketa.
Tr. Documentado ya desde Axular. Entre los vizcaínos, sólo lo emplea Añibarro (cf. apainduria).
Baiña itsusiak, marketsak, behar du anhitz estalki, anhitz bernizadura eta aphaindura. Ax 513 (V 331). Naturalki, eta lanoki batere aphaindurarik, eta bernizadurarik gabe. ES 135. Utz detzagun munduko jenden aphaindurak eta berreginze sobratuak, zeinak ez baitire banitatearen atxikitzeko baizik. CatLav 171 (V 87). Erretorikaren Arte onek ondo itzegiten erakusteko erregletan, bere edergarri edo itzaldiaren apaindurak, tropo ta figurak deriztenak ditu. Cb EBO 39. Bilhatzen zituen aphaindura ergel eta yaunsturen edergaillu asma ahal guziak. Lg II 155. Mez-emollearen jazkera ta soñeko apaindurak adierazoten dabena. Añ EL1 88. Eta edertu nagizu graziazko apaindurakaz. Ib. 105s. Amore au da ezteguko apaindura edergarria. Añ LoraS 49. Jakinsua dalako, ederra dalako, janzi edo apaindura galantak ditualako. Gco II 22. Banidadezko eta modestiaren kontrako janziak eta apaindurak. Ib. 87. Birtuteen apaindura ederra. AA I 408. Nola emakume batzuek apaindura andiakin indiolloak bezala estalkirik bage jartzen diran Elizan. AA II 48. Bere jaunzturetan eta aphainduretan eta airetan hanbat banitate agertzen dutenei. Dh 270s. Urrhezko aphaindurak. TB 1 Petr 3, 3 (Lç, He paramendu, Dv gathe, BiblE bitxi). Azpeitiko Elizan arkitzen da kapilla bat bere kapillau, kantari, organo, zillar eta apaindurakin gizon argidotar onek ifinia. Izt C 457. Azkenengo apaindura eman izan zion [erretabloari], edergarri askorekin. Ib. 49. Buru duten guziek nahi neskatxetan / Aphainduraz bertzerik, ezkon orduetan. Hb Esk 182. Brodekin hertsitarik zimenduz dirdiran, / Erreginak iduri bere aphainduran. Ib. 181. Arrebak zeramazkien edergarri eta apaindurak ikusi zituenean. Lard 27. Soineko ederrak eta aphaindurak, zer egin dira? Dv LEd 186. Errege eta erregiñen aphaindürak. Ip Dial 22 (It, Ur apainduriak). Andren aphainduraz hain garrazki mintzatu zen. Laph 153. Urrezko apaindurak. Arr GB 6. Emaztekien aphaindura ez bedi kanpotikakoa izan. Dv 1 Petr 3, 3 (IBe apaindura; TB aphaingarria). Jaunak du erreginatzen, bere aphaindura jauntzi du. Dih MarH 132 (ap. DRA). Oraiko apaindurak eta xingolak, eta girgilleriak. HU Zez 66. Galtzerdi bat xuria zuen, bertzea gorria, buruko apaindura dena hegats, maipulisa ehun koloretakoa. JE Bur 141n. Hain gordin eta samur urre-apaindura, non itsutzen baitzitu. JE Ber 58. Jaungoikoagandik artutako apaindura oek zugan ikusita. ArgiDL 123. Garai onetako lur-ontziak "arzulo-lantzekoen" erako apaindurak zituzten. JMB ELG 60. Ez uste izan berak apaindura fiñak dituenik, ez. Txill Let 22. Poliki egiteko beste paper batzuk sartzen zituen, apaindura eta koloreekin. Arti Ipuin 36. Etxea dotore eukiten ba-dakigu ondarrutarrok;
baiña erriko apaindurak ez dauskue ardurarik emoten. Etxabu Kontu 203. Antzinakoen ornatus delako apaindura haietan. MIH 286. Gai biluzkorriek dute hor axola, ez orien apaindurak edo apaindurarik ezak. MEIG III 55.
v. tbn. Aran SIgn 208. EE 1881a, 165. Aphaindura: MarIl 11. Arb Igand 128.
Ilustración.
Idazlea: Oxobi. P. Garmendiaren aphaindurekin. Ox Alegiak 2.
sense-2
2. Preparativo; preparación. "Préparation" Ht VocGr 408.
Bathaio eta bekhatuen aithormen horrek ez zuten grazia bere baitharik ematen nola orai sakramenduek, bainan ziren aphaindura edo preparagailu batzu Mesiasen ethortzekotzat. DvHtoy Mt 3, 6n. Guk, gure apaindura eta eraitzia haren osatzeko, baginuen sala gotor bat, irakurgai-sala deitzen ginuena. Larre ArtzainE 196. Pariserainoko bat egin behartuz azken apaindurendako. Ib. 238.
sense-3
3. "Arreglo, compostura" A.
azpisarrera-1
APAINDURA-ZALE. Aficionado a adornos. v. APAINDURIA-ZALE.
Batez ere oroituta Franzisko zala, gazte alaia bezela, apaindura zalia. Bv AsL 31.
apaindura
<< antzezlari 0 / 0 apainge >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper