Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

736 emaitza garai bilaketarentzat

Sarrera buruan (51)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
antzezlari.
sense-1
1. (BeraLzM), antzeslari.
Pintor. "Retratista, pintor" BeraLzM. v. antzeztari, pintatzaile.
On Jose Echena, gaur antzeslariyen artean aiñ omen aundia daukana (Donostia, 1884). JFlor. Antzeslari edo pintatzalleen indar-neurtzea (Donostia, 1889). Ib.
sense-2
2. Actor. "Comediante, actor cómico" BeraLzM. Cf. ERES-ANTZEZLARI (s.v. 1 eresi). v. antzezlagun, antzez-notin, antzezgile, antzerkilari.
Eresti-era ta antzezlariaren izakera bata bestearen egoki izan ditezela. Garit Usand 67. Euskaltzaindiak itz abek aukeratu ditu ta abek erabiltzeko arren egiten diye antzerki-egile ta antzezlari guziei. Eusk 1927, 32. Antzezlari gustijak ein eben ederto. Enb 196. Donostiko Antzoki zarrean, bertako Iztunde ikastolako antzezlariak lenengo aldiz aurkeztua izan zan. Alz Ram 19. Antzezlariei eskupekoak. Ldi IL 122. Noranaiko antzezlari-talde bat irasteko. Ib. 121. Errietako antzezlari-taldeei laguntzeko. Ib. 122. Antzeslari, ereslari eta abarrekin itunbenak egitea. EAEg 18-12-1936, 579. Abeslari-talde ta talde-buruaren ordez, antzezlari bakarra ezarri daiteke. Antzezlari onek, ordea, olerki oiek, astiro, ipin-apan esan bitza. Zait Sof 164. Antzezlari eta koroen aintzindari ezpatakiko zaldu bat agertu zen. Etxde JJ 173. D. Gregorio Beorlegi donostiar antzezlari trebe ta ospetsua. Basarri 37. Koturnu, gerkar antzezlariak olerki itsa oiuzkatzeko jantzi oi zuten oiñetako berezia. Ibiñ Virgil 57. Jarrai taldeko antzezlariak. NEtx LBB 203. Berrogei-ta-zenbait antzezlari elgar-hizketan ari dira. Lf in Casve SGrazi 17. Antzezlariak [Julius Caesar filmean] ezin hobeak. MIH 315. En DFrec hay 22 ejs. de antzezlari y 15 de antzeslari.
azpiadiera-2.1
Personaje.
Antzezlariak: Gebaratar Eneko, Oñatiko Kondea [...]. Ana, Ibarretako mirabe zarra, 60 bat urtekoa. NEtx Antz 7. Garai ortan, antzezlari talde bat iristen da gaztelura. Amez Hamlet 12. Orain ere ba-dakigu unai-kanta ontako antzezlariak non dauden. Onaind in Gazt MusIx 155.
azpisarrera-1
ANTZEZLARI-BURU. Director de actores.
Toribio Alzaga aztu eziña [...] galdu gendun ezkero aren utsunea, naiz antzerkigille ta naiz antzezlari-buru bezela, ez du iñork bete al izan. Lab Egan 1956 (1), 32.
antzezlari
<< antzerki 0 / 0 apaindura >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper