Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

736 emaitza garai bilaketarentzat

Sarrera buruan (51)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
alderantzi.
etimologikoa
Etim. De alde + erantzi /erauntzi /erontzi.
sense-1
(G-goi-to; Hb; -nz- Lar, H (G)), alde-erantzi (G-goi-to), alde-erantsi, alde-erontzi (G), aldeontzi (G-nav), alderontzi, alderauntzi. Ref.: A (alderantzi , alde-erantzi); Garbiz Lezo 157; Ond Bac (aldeontzi).
Revés (prop. y fig.). "Revés, la parte opuesta" Lar. "Reverso" A y Garbiz Lezo 157. "Parte interior de una prenda" Ond Bac. . Cf. Añ: "Vice versa, kontrara, okerretara, alderanz".
tradizioa
Tr. La forma alderauntzi se encuentra en un ej. de Larraun (v. infra ALDERANTZIZ), y alderontzi en Tomas Agirre (v. infra ANDERANTZITIK).

Nik alde ona agertu dietelako, zuk alde erantzia erakutsi diezu; nik beren birtute aundia onratu detalako, zuk utsegite ariñakin nabarmendu ta beratu dituzu. Bv AsL 196. Ene! ene bidearen alderantzia! Ene! nere lagunen zoritxarra! Au ote Argostik irtendako bidearen atzea? Zait Sof 145. Erregea beti dugu Hamleten alderantzia; eragikor eta zirt-edo-zartekoa. Amez Hamlet 189. Barruan hartzen duenaren alderantzi gertatuaz. "Revés de lo que contiene" . MEIG IX 127. (en colab. con NEtx) Baina bere alderantzi den erak, hutsunearekin bat jotzen duela, saldu gabe mamitzen du. "Su antítesis" . Ib. 131. Bata bestearen alderantzia bezelatsu da. "La réplica, el contracanto del otro" . Ib. 137.
azpisarrera-1
ALDERANTZIKO. Contrario (usos adj. y sust.).
Erriak burutzat autetsi dunaren aginduak, ordea, naiz txiki, naiz zindo, naiz alderantziko izan, entzun eta bete egin bear dituk. Zait Sof 180. Nola, ba, bizibide au zapuztu ta alderantzikoa neretzakotu nai izango nun? Ib. 73. Au ez da, baña, Jaungoikoa ikusi ta so-egiteko bide. Ain zuzen, onen alderantzikoa izan bere. Ibarg Geroko 20. --Beroak ezpaitu ezer otz egiten, alderantzikoak baizik. --Orrela da noski. [...] --Ezta onarena ere ez da gaitz egitea, alderantzikoarena baizik. --Argi eta garbi ageri da. [...] --Beraz, ez da zuzenarena gaitz egitea, ez adiskideari, ez beste inori, alderantzikoarena baizik, ots, zuzenbagearena. Zait Plat 98. Edozein erak bere alderantziko hori berekin dakar. MEIG IX 128 (en colab. con NEtx). En DFrec hay 1 ej.
azpisarrera-2
ALDERANTZIRA (-nz- Lar; alde e. G-azp), ALDERANTZIRAT (Hb ). Al revés.
Gaur jaia ta, galtzerdi zulodunak jantziko al ditut ba? Jarri itzak alde-antzira. EEs 1912, 164.
azpisarrerakoSense-2.1
Al contrario.
Ez, orraitiño, adimenak artu baño ez ditualako egiten irudiok; alderantzira, adimenak irudioi eldu, bakoiztasun zertzeladak erantzi, gogo erraietan irauli ta ustea sortu ta erditu daroa. Ibarg Geroko 19. Bere ots ta durundiak iñoiz pozgarriak izaten jakuz; beste batzutan alderantzira. Etxabu Kontu 91.
azpisarrera-3
ALDERANTZITIK. Por el revés.
Aspalditik, ordea, etzan agertzen, bera zan bezela. Azkenengo aldi arietan etzuan erakusten bere izaera alderontzitik. TAg Uzt 262. Besokoa, franela txurizkoa, eta alde-erantsitik eun txuriz estalitakoa izango da. EAEg 31-5-1937, 1729.
azpisarrera-4
ALDERANTZIZ (G-azp; Hb; -nz- Lar; aldeantziz G-to). Ref.: Iz To (aldeantziz); Gte Erd 11. Del revés. "(Al) revés, del revés" Lar. "Aldeantziz jantzi, vestir al revés" Iz To. "Atzekoz aurrera eta alderantziz jantzi zuen jertsia (G-azp)" Gte Erd 11. Sg. Lh: "De travers".
tradizioa
Tr. Documentado sobre todo en textos del s. XX. En DFrec hay 56 ejs.

Atorra alderauntziz batek yartzen badu, auzoan asarrea. (AN-larr) A EY I 446. Kika erorten zaionari, iru egin baino lenago, alde-erontziz mantala edo aurreko trastea ezarri bear zaio. (G-azp). Ib. 155. Gogoan aurka ezkontzea, soñekoa alderantziz jaztea bezela den. JAIraz Joañixio 162.
azpisarrerakoSense-4.1
(-nz- Lar, H; alderontziz G-azp ap. A; aldi-erantziz G ap. A).Al revés, al contrario. "Traspintarse, salir al revés de lo que se creía, alderanziz gertatzea " Lar. "Viceversa" Lar, H. "Al revés" A.
Arean, i era batera intzan aipagarri, ni, berriz, alderantziz. Zait Sof 177. Baña opa dukanez etzaik yazoko, alderantziz baizik. Ib. 128. Neronek nere iritzia alderantziz biurtu baitut. Ib. 192. Mutil gazterik diru usaiñean alargun edo neska-zaharren batekin ezkontzen zanean edo alderantziz. Etxde JJ 171. Ezta legortasunak ere, ezpaitu ezer busti egiten, alderantziz baizik. Zait Plat 98. Amak eginen zuen gero elizako debozionea, alaba merkatuan zen denboran, edo, alderantziz berdin berdina, amak eta alabak elgar aldizkatuz. Larre ArtzainE 252. Lizardik berak, esanak esan, alderantziz jokatu zuen. MIH 264. Jakiña, garai aietan esku asko zegoen bazterrak garbitu eta lantzeko, naiz ta gaur baiño jende gutxiago izan. Gaur alderantziz: jende geiago, baiña bazterrak garbitzeko gutxiago. Zendoia 192 (alderontziz 168).
azpiadiera-1.1
(Precedido de gen.).
Eta auxe du arritzekoena Arkaleko mendi onek, beste mendi guzien alderantziz, tontordun ditula buruak, eta urteen buruan soildu ta txurituak. Eston Iz 26.
azpiadiera-1.2
(Precedido de -ko ).
Errege Jauna ba dator saillaren karraxiz... / aspaldiko ordez alaba ikusi zun irriz. / Orain ere lanak ziran lêngo alderantziz: / alaba, txoro-txoro, parra ezin geldiz. Or Eus 53.
azpisarrerakoSense-4.2
(Con valor de conj.).
Konturatu dira ez zela soilki berjakintzaren hondakin bat, alderantziz, berjakintza zela haren saila, edo, hobeto esan, haren errainua burmuinean. Mde Pr 347. Eztakizu zuzentasuna ta zuzena, izan ere, besteren ona danik [...]; ta zuzenbagekeriak, alderantziz, benetan onbidetsu ta zuzenak eraentzen ditu. Zait Plat 135. Alderantziz, oliondoek ez dute alako landu bearrik. Ibiñ Virgil 90. [Neskaren] beste zenbait gauzatxok ere ez zuten bere-artatik esnaerazi [...]. Alderantziz, edertasunaren jainkesa bere besoetan zeukala uste zuan. Berron Kijote 179. Karlista zelako idatzi ote zuen Garoa gipuzkeraz edota, alderantziz, Garoa gipuzkeraz idatzi zuelako ote zen karlista. MIH 383.
azpisarrera-5
ALDERANTZIZKO. Contrario.
Ez zer esanik aurkitzen ez nuelako [...], alderantzizko arrazoiengatik baizik. MEIG VII 25. Nabarmenagoa da haien eragina hauen bizkar, alderantzizkoa baino. Ib. 123. Estaltzeko era hau, eraikileak erabiltzen dutenaren alderantzizkoa izanik, mukulu egiazkoena da eta itxura hutsekoa. MEIG IX 128 (en colab. con NEtx). En DFrec hay 8 ejs.
alderantzi
<< alde 0 / 0 alderdi >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper