OEH - Bilaketa

1499 emaitza sortu bilaketarentzat

Sarrera buruan (19)


Sarrera osoan (499)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
betiere.
tradizioa
Tr. Más usado por los septentrionales y navarros hasta el s. XX: entre los vizcaínos y guipuzcoanos, hasta esta fecha se encuentra sólo en Lazarraga, Añibarro, Iztueta y Soroa. En el s. XX, por el contrario, es más frecuente entre los meridionales. No siempre es fácil determinar su sentido exacto, aunque domina el de 'siempre, en todo momento'; a veces sirve únicamente para reforzar una afirmación. En algunos autores vizcaínos y guipuzcoanos tiene el significado de 'a veces, de cuando en cuando': es claro en los ejs. de Añibarro y son al menos dudosos los de Iztueta, D. Agirre y Kirikiño. En autores alto- y bajo-navarros, además de en algún guipuzcoano, significa 'en cualquier caso, de todos modos'. En Pouvreau y algunos autores modernos como Iratzeder o Mirande, tiene un sdo. más próximo a 'aún, todavía'. La forma beti bere se encuentra en Añibarro y Erkiaga (que usa tbn. beti ere y beti be), y en el s. XX beti be es la forma que emplean el resto de los vizcaínos. En DFrec hay 21 ejs. de betiere (2 septentrionales) y 2 de betire.
sense-1
1. (L; -th- L, BN, S; SP, Dv, H), betibere, beti be Ref.: A; A Apend ( beti ere ); Lh; Lrq .
Siempre, continuamente, en todo momento. "Continuellement" SP s.v. bethi. "Orai eta bethiere, à présent et toujours" Dv s.v. bethi. "Eternamente (L)" A Apend. "Bethi-ere /bethié/, toujours" Lrq.
Beti penaz izatia gaitz da, ene amore; / beti ere behar duta nik zugatik dolore? E 159. Erran ziezoten bada, Iauna, eman iezaguk bethiere ogi hori. Io 6, 34 (He bethiere; LE betiró, TB, Dv, EvS, Ol, Leon, Or, Ker, IBk, IBe bet(h)i ). Ezta mihia bethi nezesario, baina adimendua eta afekzionea bethiere behar dire. Ins E 2v. Lastimadurik joango nax / amoreaz da fedeaz, / beti bere erruki naben / munduak eta jenteak. Lazarraga A3, 1164v. Gero dugun bilgu [...] bake on baten ezarteko, nola gure erriak betiere deseatu baitu. MRos 13.1r. Bitartean esperanzarekin biziko naiz bethiere. Mat 257. Zuretzat ezta izanen / negurik nihoiz ere, / aitzitik denbora eder / eta uda bethiere. EZ Noel 111. Zeren herioak hetarik ihes eginen du, halatan bethiere bizitzen direla, bethiere penatzeko. Ax 593 (V 381). Egizu bethiere zenbait obra on, halatan bethiere deabruak enplegatua ediren zaitzan. Ib. 40 (V 25). Esteiari izan denari bethiere, on derorkona hanitz zaio apur badere. "À celui qui a été toujours misérable" . O Pr 692. Hainitzentzat hobe da eztaudezin bethi ere tentazione gabe, baina maiz akometa ditezin. SP Imit I 20, 4. Emeki eta baratxe egiten den osasuna, dio midikuak, segurago da bethiere. SP Phil 21 (He 20 seguragoa ohi da ). Ioanentzare xuxen Bardongo puntarat bethiere daramazula puntatikan gaztelu hura deskubrituba. INav 49. Aita bethi ere zarena, / Bethi duzula gloria. 120. Egonen naiz hala zure sendimenduaren begira erraiten dudala bethiere naizela, Mongongo Dassança ximista. Mong 586. Nola behar duzun aitzinerat ethorkizunean eta bethiere bizi. ES 185. Hargatik ordea dakusagu hitzkuntza hek bethiere dohazila aitzinatuz, hedatuz eta edertuz. Ib. 398. Hala jaunak sinhets zazue bethiere naizela, borondate eta bihotz on batekin, zuen zerbitzari ttipiena eta obligatuena, J. d'Etcheberry, Sarako Dotor-Mirikua. Ib. 403. Harzazu bethi ere konseillu gizon zuhur eta prestu baten ganik. Ch I 4, 2. Sinhesten dut [...] Bethiere iraunen duen bizitzean. CatLav 6 (V 12). Bethiere erregiñatu beharko duzun Egoitza dohatsuan bezala. He Gudu 138. Bizi zireno, zelüko armen beharra ükhenen düzü bethiere. Mst III 35, 1. Heltzekotzat bethiere iraunen duen zeruko dohatsutasunerat. Lg II 144. Luzamenduek bethiere karitateari zerbait galarazten diote bere merezimendutik. Mih 52. Ezteia edireiten kasi bethiere [...], Mariaren izen hori nahasirik Jesusenarekila? Mercy 14.
(s. XIX) Hil artio bethiere / beitie sofritüren. Xarlem 1011. Beti ere beár da estimátu ta billátu Jangoikoa, izatekós oník. LE Ong 19v. Sakramenduetarat maiz hurbilduz, bainan bethiere aldi bakhotxean azken aldikotzat errezebitzen banitu bezala. Dh 125. Zure leñia izan düzü bethiere uhurezko. Etch 342. Bethi ere beita plazer handia / amarrutxien atzamaitia / bere xederetzaz. Arch Fab 115. Zarenaren arabera, aberats edo pobre, / gorthe eta tribunaletan, hala egiñen zaituzte, / osoki beltz edo, zuri bethi ere. Gy 160. Mendeak iraganen; Lara eskalduna / izanen bethi ere aiphaturen dena. Hb Esk 37. Bañan orrela azaldurik, jendiak beti ere... --Jendiak? Zer esango du? Sor Bar 109. Eliza katolikoaren sinhestia izan da bethiere Maria Birjina [...] izan dela konzebitürik bekhatü orijinaletik xahü. Ip Hil 16. Beti ere guti edo aski, bainan guziz denbora hetan, baziren Hazparnen koplari eta ditxolari, gizon bitxi jostakin anitz. HU Aurp 162.

(s. XX) Profeta heiek aitzinetik jakin-arazten zuten, Kristok zer sofrikario pairatu behar zuen, eta nola gero bethiere izanen zen errege. CatJauf 28. Brix izango zara zu beti be, erriko aize zoro gangarra. Ag Kr 13. Salbadore, Salbadore / ene anima, otoi! zure / [...] / bai orai ta beti ere. (Ae). A CPV 860. Gauzak beti be zuzen egin biar dira, / egon barik "ze esango dabenen" begira. Enb 177. Lur-bazterretan errege / Laborariak girade: / nun sortu eta han dohatsu, / lanean betiere, / bihotza beti alegre. Etcham 73. Amaika aldiz lurpera gizonek gizonak... / zuaitza bizkor beti ere zedukan Yaun onak. "Siempre" . Ldi BB 100. Aborik eguno edegi ezpa-dai, aurduban igarriko dauala zelan ondo berba egin erantzun dautsat, beti baña beti be okerretara erantzuten daki-ta. Otx 131. Betiere egoitea (zure bortz minen sari) / zure bihotz zerutuan amodioz kantari? Iratz 161. Mutil au beti ere ari da albotik-eta. NEtx Antz 77. Euskalduna beti ere ironiko bortitza degu. Aldiz-aldiz badaki satiriko izaten ere. Lek SClar 118. Ekhia zenean sarthu / bethi ere maithatzeko / bertzerekin zen hitz-hartu. Mde Po 29. Alkar-maitasuna beti ere etxe baten zorion oñarri da. Etxde JJ 71. Euren auzotegiari izan dautsen maitasunak gauza andiak asmatuazo ta eragin dautsiez beti be Ipiñako seme zindoai. Mañarikua ( in Akes Ipiñ 3 ). Arrantzalearen untzia, txikia betiere, kilinkolonka ibili dabil oiñarri sendo bage. Erkiag Arran 116. Zure aotik beti be, sugeak eta zapoak urteten ikusten oituta gagoz-ta! Ib. 144. Itsasoaren esi aundia, bits eta apar zuriez jantzia beti bere. Ib. 10. Ikusten zaitut / an eta emen, / erdi-ageri / beti be. Gand Elorri 76. Munduak beti ere engañatzen gaitu. Vill ( in Gand Elorri 16 ). Barne-iturri ortatik jarion olertitzak, giza-giro naas-maas orren azalpen gorenak, beti ere norberaren biotzean alako pilpira ideko bat ernaraz dezake. Gazt MusIx 61. Eguzki galdak beti ere goritu eta suz kixkaltzen duena. "Semper" . Ibiñ Virgil 74. Eskual-Herria, karra hedatuz, / Bizi bedi beti ere! Ardoy SFran 358. Beti-ere aopean mar-marka errezuan ari balitz bezela. "Siempre murmurando entre dientes" . Berron Kijote 55. Gauza bat ona eukan, jateko gogo ona, beti be alan izan eban eta. Gerrika 285. Bertso-sariketak jarri zituzten, eta onek beti ere bertso-giroa sortzen du. Insausti 28.

v. tbn. Etchart 3.2r. Arg DevB 41. CatLan 68. AstLas 35. Monho 90. UskLiB 30. SMitx Aranz 74. AZink 79.
azpiadiera-1.1
(Uso sust.). Cf. A: "Bethiere (L, BN, S)", que remite a betiera 'eternidad'.
Orhoit zaitezi sekula, sekula gabeko sekula hartzaz; esperantza gabeko bethiere hartzaz. Ax 605 (V 389). Zuhurtziak erakusten dauku [...] betierea lehen dela eta ez denbora edo aldia. Lf ( in Zait Plat XXII ).
azpiadiera-1.2
(En frase negativa, equivalente a inoiz ). Cf. supra ejs. de ez bethiere 'no siempre' en Leiçarraga y Pouvreau.
Yende artean bethiere / falta ezta gose eta yale. / Gorthetan, tribunaletan, / Sal-eroslen botiketan, / nasai hauk aurkitzen dire. Gy 187.
sense-2
2. (Indicando la persistencia de una situación en un momento dado). (Seguir) aún, todavía. v. beti (2).
Badarik ere etzuen bere arima ganbiatu, aitzitik bethiere Daviti zerraion lehen bezain garratzki. "Il n'avait point changé son âme, ne laissant pas de continuer sa persécution contre David, aussi cruellement qu'auparavant" . SP Phil 474. Frantziaren kontra hiz / aspaldian beti ere. Iraultza 128. Betiere azkar dagon Donibane Ziburun / Eskual-ohiduren eta fedearen harroka. Iratz 113. Ulertu behar da ez niola Fortunatori, hitzez ala egitez, ene nahi ona zalantzan jartzeko biderik eman. Beti ere irrifarre egiten nion, lehenago ohi nuenez. Mde Pr 105. Munduaren birraldakuntzari ohartu gabe beti ere arbasoen mintzoaz mintzatu ohi diren laborari, marinel edo beste jende bakun horien artean hizkuntzak hil-zorian nola dauden ikusten da. Ib. 239. Haurra beti ere etsai zitzaiolako bihotza erdibiturik [...], belarrira murmurikatu zion: "Isabela joana dun". Mde HaurB 43.
sense-3
3. betibere (V-oroz-arr; Añ (V)), betibe (V-ger-m). Ref.: A (betibere); Iz ArOñ (beti be); Elexp Berg (beti be). "(De) quando en quando [...] beti bere" Añ. "Beti-be (V-ger-m), beti-bere (V-oroz-arr), de cuando en cuando" A. "A veces" Iz ArOñ. "Ondo bizi dok ori, beti be mozkor batzuk arrapau ta" Elexp Berg. "Beti be, a menudo, con frecuencia (V-gip)" Vill (comunicación personal).
Egiten daben legez lorategi baten sartzen danak, zeñek beti ateretan dau loratxo bat, betibere usaiñ egiteko. LoraS 95s. Ez itxi esku arterik liburutxu au: beti bere barriro irakurri leengo gauzea. EL2 23. Artu eikezu beti bere santokristo bat besartean. Ib. 49. Zezena omen zebillen plazan bazter batetik bestera jira ta bira, eta mutila beti ere beragana alderatuaz. Izt C 249. Orain ukulluan sartu, orain sukaldean aurkeztu, beti ere Santa Maria ezpañetan zuala atarira erten, beti ere alde batetik edo bestetik zeru beltza ikusi, artega ta kuperea ibilli zan luzaro. Ag G 203. Pauta ta pauta, beti-be zigarruari ke moltso andijak ataraten eutsozala, zati baten geldi-geldi egon zan, aurre-aldeko arri koskor bati begira-begira. Kk Ab I 103. Beti-be esateuskun alako baten misiñuek etxien emon biar zituela, baeguela biarrizana-ta. Kk Ab II 53.
sense-4
4. (AN, Ae), betibere (A EY III 311), betibe (V-och), betire (AN-ulz) Ref.: A Apend; A Morf 680, 693; A Aezk 290; Iz Ulz (betire).
En cualquier caso, de todas maneras. "(ANc), de todas maneras" A Morf 680. "Por lo menos [...] beti be (V-och)" Ib. 693. "Como quiera que, de todas maneras" A Aezk 290. "Beti bere bai, de todas maneras (V-e [?])" A EY III 311. "Betire txorizuak eta oiek ne-onek itten ttutelaik obéki" Iz Ulz. v. beti (3).
--Orra bada ze egun ederra pasa genduben, ta ori, azken juisiyokua izanik. --Zuk ere aitu al dezu zerbait? --Bai, gure ingurutan beñepin franko itz egin da gauz ortaz. San Juan ta Korpus egun batian. --Ta zer? --Beti're, buru galtze pixkabat ematen zigun. Sor Bar 70. Gurutze deitzen zitzaion egur au, geienean beste batek eramaten zion [...]. Baño Jesusek berak eraman nai izan zuan edo, beti ere bere bizkar len ziorkadaz zapartaturik zeukanaren gañean gurutzea zuala abiatu zan. Inza Azalp 69. Ez dakigu xuxen ortik piztu ote zen aitzineko denboretan gudu bat heien artean, eta gero Erronkarikoak nausiturik, Baretous-ekoak bortxatuak izan ote ziren hemengoek ezarri zazkoten zergak pagatzea. Betiere, urte guziz hangoek Uztailaren 14-an behar dituzte eman Erronkarikoeri hiru behi. Zub 53. Sakon begiratuta, gure zortziko txikia beti ere tripodio bat da. Lek SClar 125. Beti ere asiera eman diogu. Gero ikusi bear nola izango den amaia. Izeta DirG 50. Beti ere argi pixka bat ageri da eta uste dut erdietsiko dugula nai duguna. Ib. 46. Emen bada gauz zikinen bat eta garbitu bear dugu. Beti ere, zuek gure eskuetan zagozte eta zuen gain duzue eriotz bat ebaskoakin batean... eta diru oiek agertu bearrak dire. Ib. 80s. Ta andi-txikiak eta arin-astunak ez al ditugu onela izendatuko alderantziz baino obeki?--Ez --esan zuen--, beti ere bakoitzak biona ukan bailezake. Zait Plat 47. Lehen aldia zen nik pertsulariak entzuten nituela; bainan etziren nik amensten nituen heietarik; ez beti ere, nik nazkien kantuen egileen hainekoak. Xa Odol 37. Arekin ere komeriak: linea txarrak da motorra ezin ibilli arazi [...]. Beti ere, eskuzko aldean errex. JAzpiroz 76. Hantxe zenbait egun arizanik etxe xahar baten arrañatzen, pasatu nituen sei edo zazpi hilabete. Beti ere harek erraiten daut: --Jin behar huke atsulutuki hango hargin baten laguntzera. Etchebarne 90.
sense-5
5. (Sal; -th- S), betikere (R) Ref.: A (betiere, betikere); Lrq "Betiere (Sal), ciertamente" A.
"Bethi ere uztea beno hobe duzu hartzea (S)" Ib. s.v. beti (traduce "sin embargo"). "Bethi-ere /bethié/ [...] certainement, vraisemblablement" Lrq.
sense-6
6. Siempre y cuando, siempre que.
Zapeta zaharrak ere ongi etorriak dira, beti ere parekaturik. Herr 5-6-2003, 3. [Biltzarrak] askotarikoa izan behar zuen [...] beti ere [...] gatazka konpontzeko borondatea daukatenak bilduko direlarik. Berria 7-2-2004. [Kongresuan] Estatutuaren aldatzearen alde egiteko, betiere Kataluniako Parlamentuan erreforma onetsi eta gero. Berria 11-3-2004. Abertzaleen arteko elkarlana bidera dezakeela [...] betiere indarkeria desagertzen bada. Berria 28-4-2004.
azpisarrera-1
BETIEREAN. Por siempre, eternamente.
Nihaur ein batez / hala niz Aren barnean; / ari nindeke / neurketa betierean. "Eternamente" . Or Poem 515. Nietsche-ren arabera, direnak oro aurretik ere izan dira eta gero ere itzuliko dira, betierean aldatzeke. Mde Pr 328.
azpisarrera-2
BETIERE BAT. "Bethierebat, inmutable (Darric)" DRA. v. BETI BAT.
azpisarrera-3
BETIEREKO.
azpisarrerakoSense-3.1
a) (-th- L, BN, S ap. A; SP, Urt I 45, Hb, Gèze, Dv, H).
(Adnom. y adj.). Eterno, perpetuo, de siempre; continuo. "Qui est pour toujours, perpétuel, continuel" SP s.v. bethikoa. "Longa et continua absentia, ausentzia [...] luze eta bethierekíkoa, bethierékoa" Urt I 45. "Éternel, perpétuel" Gèze. "Aita bethierekoa, père éternel. Bethiereko leloa, perpétuel refrain. Syn. egundainokoa" H. v. BETIKO (a).
Tr. Propio de la tradición septentrional. Al Sur se documenta en algunos autores del s. XX. La forma bethireko se encuentra en UNLilia.

Bethiereko gure desir guziak fin hartara beha egon behar dirade. Ins E 4r. Borondatezko probetasuna, bethiereko kastitatea, eta behar den gauzetan obedient izaitea. Mat 146. Bethiereko pairuak duela haragia / usatzen ez sentitzera hain dolore handia. EZ Man 110. Bethiereko suak. Ib. 111. Zeure bethiereko faborez digne. Harb 266. Bethierekoak, higuintza emaiten du, alda nahia ekhartzen du. Ax 359 (V 238). Nik irakhasten dut lurreko gauzen mesprezatzen, presentekoez nardatzen, bethierekoen bilhatzen. SP Imit III 43, 3 (Ch, Ip eternitatekoen ). Luze orobat tuk hemengo / minutak eta urtheak; / urtheak ere hala nola / bethiereko mendeak. 176. Jinkoa da Espiritü xahü, bethiereko, hatsarre eta ürhenze gabe bat. Bp I 29. Gaistoer, zoin egotziren baitütü sü bethierekoala. Ib. 36. Estudioko arbolatik bilduko baituzue bethiereko omenaren fruitua. ES 188. Gizonaren bizia ez dela bethiereko tentazionerik baizen lurraren gaiñean. Ch I 13, 1. Artha handi bat eta atzartasun bethiereko bat gabe. He Gudu 127. Ikhusi bazüntü zelian diren saintien bethiereko khoruak. Mst III 47, 3. Erran daite haren bizitze guzia bethiereko martirio baten pare izan dela. Lg II 92. Emanen diotzotzu zure samurtasunaren señale bethi erekoak. Mih 9. Ene beharrak eta zure ungi egiñak bethierekoak diren bezala. Ib. 61. Aita bethierekoa, artzainetako artzain soberanoa! Brtc 25. Hantik [presontegitik] arren jalkitia dateke haren bethiereko egarria. Egiat 184.
(s. XIX) Emozu, Jauna, errepausu eternala; eta bethiereko argiak argi beza. JesBih 464. Jinko oro-photeretsia eta bethierekua. UskLiB 20. Gure bizia ez da agintzazko eta desleialtasunezko segida bethiereko bat baizen. MarIl 111. Yondoni Petri izan zuen [elizak] lehen buruzagia, bethiereko iraupenaren agintzekin. Hb Egia 99. Gizona da izate bat lurrean haste duena, eta mende bethierekoetan iraun beharra. Ib. IX. Jinkua da espiritü bethiereko bat. CatS 2. Han zagozin urthe guzia, kasik bethiereko ixiltasunean eta bildura saindu batean. Jnn SBi 19. Bere bethiereko uraren orde, Sainduak hartu zuen egun hartan Jainko Jaunak ematen zion arnotik. Ib. 94. Zure konzebitze thonagabiaz eta zure bethiereko birjinitatiaz, xahü edükazü gure bihotza eta gure khorpitza. Ip Hil 43. Eta hilaren arimaz nor da orroit? Nor da kexu dohakabe haren betiereko etorkizunaz? HU Zez 77. Banakien ethorriko zela lege bat berria eta bethierekoa, baliaturen zena mende eta bazter orotako jende guzientzat. Arb Igand 61. Photeria da Aitari / bethireko bizian; / Semiari zühürtzia / heben eta zelian. UNLilia 15.

(s. XX) Bethiereko egiak dauzku Jesusek adiarazi. Ox 22. Aren arima siñestunak atsartuko du betiereko ondasuna. 'Les biens éternels' . Or Mi 142. Ifernuko suian kixkalduko hizala hogoi egunen burian betiereko oinazetan. Zub 38. Mundu huntan bethiereko zorionik ez da. Lf Murtuts 2. Oinbeste milloi mundu berri ikusten arriturik, aietaz mintzatzen bazeukanagu betiereko lana. Or QA 206. Geroa nolaz igar diteken atzaltzeko, batzuek Nietscheren ustekizun bat berendu dute: Betiereko Itzulingurua. Mde Pr 328. Bestetzuek, Betiereko orainaldian sinestea hobesten dute. Ib. 328. Nere aurrean, bare, urdin, argitsu, zabal, itsasoa... Betiereko itsaso baztergabea. Txill Let 146. Betiereko Ederra nehork ezin ikus ez bada bera bet-betan jausten gizon-gogoaren menerat. Lf ( in Zait Plat XX ). Ezin dugu gauzarik maite betiereko, oso ta guzizko balitz bezela azaltzen ezpazaigu. Vill Jaink 146. Materiatasunez gabetua aurkitzen da orain. Absolutuan, betierekoan dago kokatua. Ib. 66. Betierekoaz eta beti bat denarekin badu gizonak ar-emana. Ib. 113. Toki artan, diotenez, betiereko ixiltasuna da nagosi. Ibiñ Virgil 74. Betiereko surat. Larre ArtzainE 159.

v. tbn. Arg DevB 91. CatOlo (ed. 1743), 22. Monho 78. Jaur 154. Dv LEd 9. Iratz 168.
azpisarrerakoSense-3.2
b) (Adv.). Para siempre, por siempre. v. BETIKO (b).
Predikatzen zuten doktrinaren memorioa bethiereko utzi lezatenzat, skribuz ere hura ezarri eta utzi ukhan duté. Adv ** 3v. Nehork bere herrira eta bethiereko behar duen etxera igortzen ohi du aitzinetik ahal dagiena. Ax 240 (V 161). Orai eta betiereko / zureki tink egoiteko. O Po 42. Damnatuek badakite beren atsekabea, bethiereko hartu dutela. Dv LEd 232. Librazkitzu beren oinhazetarik, eta sar-araz bethiereko zure lorian. CatJauf 10. Hirien hiri den Erromatik heldua zauku berria: / Garikoitz dela bethiereko dohatsuekin jarria. Ox 22. Urrundanik erran omen ginezake urso xuri bat, bethiereko han pausatua. JE Ber 82. Bihotz bat eta bihotz bi / betiereko batetaratu baitira. Iratz 105. Zoritxarrez, jakingarri aunitz betiereko galdu dugu, beranduegi eman zirelako bilaketa horri euskal-jakintzariak. Mde Pr 265. Eztu inork ludi au egin, beti izan baita, ta betiereko izango omen da neurriz piztu ta itxungi egiten dan su ori. Zait Plat 32. Hizkuntzak [...] ez gaitu behin-betiko eta betiereko "markatzen", ez digu ezin-hautsizko pentsaerarik eta ikusmolderik egozten. MIH 386.
azpisarrera-4
BETIEREKOTZAT. Para siempre, por siempre. v. BETIKOTZAT.
Haur da bethierekotzat behingoaz sakrifizio egin ukhan duen Melchisedech Sakrifikadore eta Ipizpiku handia. Adv ** 7v. Buruko khoroarenzat, / ene bihotzekoa, / daite bethierekotzat / zure aranzezkoa. Arg DevB 47. Azpiko sehia bada eztago bethi etxean; bainan semea etxean dago bethierekotzat. HeH Io 8, 35 (Lç bethierekotz... bethierekotz ).
azpisarrera-5
BETIEREKOZ, BETIEREKOTZ. Por siempre, para siempre. v. BETIKOZ. Tr. Propio de la tradición septentrional; al Sur se documenta en Erkiaga. Bethierekoz es la forma que utilizan los suletinos; los demás emplean bet(h)ierekotz .
Agian halakotz hireganik partitu izan duk aphur batetakotz, bethierekotz rezebi ezanzát. Philem 1, 15. Zerbitzaria ezta egoiten bethierekotz etxean, semea dago bethierekotz. Io 8, 35 (LE betiróko... beti, HeH bethi... bethierekotzat, Dv bethi... bethiko, Ol betiko ). Sar zaitea ene baithan barrena, eta zaude bethierekotz enekin. Mat 254. Aingiru gaixtoa behingoaz galdu eta gogortu zen bethierekotz. Ax 98 (V 67). Ene Jainko Jauna, Aita guziz saindua, zarela orai eta bethierekotz benedikatua. SP Imit III 50, 1. Joan baitzaizkit bethierekotz / Jainkoak eman denborak? 162. Gero hil ondoan Jinkoa laida ahal dezadan bethierekoz zureki Zelian. Bp I 129. Bizi dadiñ bethierekotz. Urt Gen 3, 22 (Dv bethiere ). Ezen bethierekotz perfet egin izan ditu santifikatu dituenak. He He 10, 14 (Dv bethiko ). Ezi zure khexatzia, eztüzü bethierekoz, ezetare zure mehatxia eternitatekoz. Mst III 16, 3. Bekhatoria [...], ehün urthez bizirik ere, bethierekoz hilen da. Ib. 58,9. Erran hoeiek balio dükeie bethierekoz. Mercy 8. Jesüs-Kristen izenian, zuin bat beita zureki eta Espiritü Saintiareki bethi danik eta bethierekoz. UskLiB 25. Jinkuak bethierekoz osoki irus egin dütü. CatS 22. Orduz geroztik nindaukan bethierekotz hartua ihiziko errabiak. JE Bur 14. Ara nun garen gaur-goiti betierekotz anai! Iratz 146. Aintziñako Salomon erregeak esana, egia biribil ete zan, mendeak mende, betierekotz, gizonen artean? Erkiag Arran 152.
azpisarrera-6
BETIERETIK. Desde siempre. v. BETIDANIK.
Bethieretikan hala / Ohi du bi[h]otz bera. EZ Eliç 269. Egundaiño eztik bihotz hau / Satan hatsak profanatu. / Jainkoak zien bere tenplu / Bethi-eretik hautatu. 132. Hura bizien bizia, hura bai norbeit..., nor ote? / Betieretik bizi den zeruetako Jainkoa. Iratz 152.
azpisarrera-7
BETIEREZ-BETIERE. Eternamente, por toda la eternidad.
Eta gorets eta beha eta sutan gutara, / Betierez-betiere munduetarik gora, / Betiko amodioa sortzen duen Jaun Hura. Iratz 155.
azpisarrera-8
BETIEREZ GEROZ. "Bethierez geroz, depuis toujours. Syn. bethidanik, egundainotik" H. v. BETIZ GEROZ.
azpisarrera-9
BETIEREZKO. De siempre, eterno. v. BETIEREKO.
Agertü baitzaion gizon zahar bat bezala kaideran iarririk, erakusteko haren zühürtziaren eta bethierezko izatiaren. Bp I 85. Zoiñek beti maitatu baikitu bethierezko edo sekulaz gerozko karitate batez. AR 181. Bethierezko Jinkuaren langilerik handiena. Chaho AztiB 7. Bethierezko begithartia. Ib. 13.
betiere
<< beti 0 / 0 betsein >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper