OEH - Bilaketa

201 emaitza sarrera bilaketarentzat

Sarrera buruan (14)


Sarrera osoan (187)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
segida.
sense-1
I . (Sust.).
azpiadiera-1.1
1. Consecuencia.
Ene sortze dohakabearen segida denaz gerostik ene falta. 46. Zein izan dire hekin bekhatuaren ondoreak edo segidak? CatLav 42. (V 29) Determinazione hunek izanen dituien segida gaiztoak. (Itsasu, 1807). RIEV 1934, 694. Bena düzü hura / sobera abilla / beitaki segida. Etch 552. Maiz haren konplasentziak / baditu segida txarrak. Gy 229. Deus ez liteke, gauzek ez balute segidarik; bainan egiei darraizkote eginbideak, eta eginbidei sariak. Hb Egia 105. Geroko segidari / egin beza kondu. Bordel 172. Laster hil izan zen orduko izialduraren segidaz. Elsb Fram 65. Adameren bekatuaz eta bekatu horren segidez. Lap 30 (V 17). Berde daude zugaitzak, / soro eta baratzak, / lore mardula ugari... / A zer segira laga diozun / aurtengo udaberriari! MMant 47 (dirigiéndose al invierno). Horrek erakusten baitzuen lehenbiziko paper haren segida zela. Etchebarne 136. Ez zuen, bestela esan, XVII. mendeko iraultzaren berri gehiegirik jaso, ez ordukoaren segidarenik. MEIG VI 108.
azpiadiera-1.2
2. (L, BN, S ap. Lh ; Urt).
Cortejo, grupo de acompañantes. "Cohors praetoria, [...] mutill, zerbitzari traña, konpañia, segida " Urt V 304. "Suite, cortège, convoi" Lh.
Zauzkala segurthatuak / berak [deputatuak], baita are segidak, / lehoiñ hitzaren azpian. "Leur suite" . Gy 122. Prepara-arazi zuen, bere etxean, bazkari bat erregeren familiaren eta haren segidako guzientzat. Elsb Fram 92.
azpiadiera-1.3
3. + segira. Sucesión.
--Bothere hori nola ethorri da Apostoluetarik gure ganaino? --Behinere gelditu ezten segida batez. CatLav 316. (V 157) Ez dezu noski preparatuko / famelirako segira. Tx B I 232. Hiru mutiko gehienak, etzazkon iduritu haren segidaren hartzeko kapable zirela. JEtchep 53. Osaba batek, haurrik ez duela han eta, bere segida utzi nahi diola. Larz Iru 20. Ikusi dut gaur gure semia bertsolaria dela [...]. Badakit orain segida badugula! Auspoa 77-78, 17. [Bertsolari] zarrak galdutzen ai gera baña / gaztetik bada segira. Uzt Sas 296. Bernard, 1904eko otsailaren 7an sortua, aitaren segida hartu zuena. Lf ELit 255.
azpiadiera-1.4
4. (V-gip, G-azp, AN-gip, BN-arb; Ht VocGr, Lecl, Arch VocGr, VocBN, Gèze, Dv, H (s.v. segitzea)). Ref.: Elexp Berg; Gte Erd 202.
Continuación. "Kantuen asieria badakitt, baiña segidia ez" Elexp Berg. "Lanak errez asten die; segidia emuttia da zailla" Ib. "Nola dator orren segida? (G-azp, AN-gip), nola da horren segida? (BN-arb)" Gte Erd 202.
Gauza beraren segida. CatLav 22 (V 19). Sinbolako lehen artiküliaren segida. CatLan 25. Murrailatik atera / ondoko segida / errepartitu ginen / oro, bana bida. Bordel 40. Gauak ala egunak higatzen bestetan; / gormandizek segida lohikerietan. Hb Esk 45. 5en kapitulua, laugarrenaren segida. Elsb Fram 160. Azpeitiko jira / ta aren segira / orain etorri da / bear dan tokira. AzpPr 60. Gauza beraren segida. Arb Igand 170. Lehen manamenduaren segida. CatJauf 76. Ejenpluari egin nai diot / tokatzen zakon segida. Noe 77. Golgota (segida). Iratz 136. Nola ikusten duk hire biziaren segida? Larz Iru 102. Ha, zertan ginuen ba gure kantua?... Ha ba... Huna segida. Larz Senper 100. Badakizu orai historiaren segida eta zer zen gertatu. Larre ArtzainE 126. Hitzen segida galtze hori heldu zelarik, jo behar zuen bere izkribu paperetarat gure predikari errebelatuak. Ib. 158. Bilkura hau, izan ere, Arrasateko Biltzarraren ondorio eta segida dugu. MEIG VIII 106. En DFrec hay 37 ejs. de segida, correspondientes sobre todo a esta acepción.
azpiadiera-1.4.1
Continuidad.
Alaxe, utzi nion [korrikari] eta nere lanetan segitzea pentsatu. Nik ori askotan egin nuan, etzegoalako segidarik. Albeniz 183.
azpiadiera-1.5
5. (L, BN, S ap. Lh ; VocBN ).
Conducta. " Segida oneko haurra, enfant de bonne tenue" Lh.
[Bere bizia] izan baitzen graziazko eta berthutezko segida jarraiki bat. CatLan 74. Gure bizia ez da agintzazko eta desleialtasunezko segida bethiereko bat baizen. MarIl 111.
azpiadiera-1.6
6. Práctica, seguimiento de una práctica.
Zer da progotxosagorik arimentzat nola Ama samur haren fagoreak irabaz araz detzozketen exerzizioen zenbeit egunetako segida? MarIl 2.
azpiadiera-1.7
7. "(L, BN, S), établissement, situation. Segida zerbait atxaman behar litzaioke, il faudrait lui trouver une situation" Lh.
Toki horrek segida bethi du handia, / izan du lehenago hiri izaria. Hb Esk 110. Utzi ditu bi seme segida handitan. Ib. 130.
azpiadiera-1.7.1
Situación, circunstancia. "(L, BN, S), occasion, circonstance. Nola den segida, selon les circonstances" Lh.
Buruba jarri zaio / lurrera begira, / belarriyak zintzillik / ai zer segira! Xe 299. Lana bai eta soldatarik ez? Au ez da segira ederra! Salav 35. Gaztiak danak kalera eta / au baserriko segira! Uzt Sas 119.
azpiadiera-1.8
8. "(L, BN, S), ce qui suit. Joanes nuen segida, c'est Jean qui m'accompagnait" Lh.
azpiadiera-1.9
9. "(L, BN, S), suite, action de suivre. Basurdearen ondoko segidak lehertu nu, la poursuite du sanglier [...]" Lh.
azpiadiera-1.10
10. "(L, BN, S), suite, logique, bon sens. Segidarik ez du gizon horrek " Lh.
azpiadiera-1.11
11. Sucesión, orden sucesivo.
Esku zabala du [...] hitzak gogo duen segidan bata besteari erasteko. MEIG IV 104.
azpiadiera-1.12
12. Vicisitud posterior.
Behar dut semearen geroko segida kondatu. Etchebarne 130. Mailebu aski desegoki horren sarrera eta segida esplikatuko badugu. MEIG VII 31.
sense-2
II . (Adv.).
azpiadiera-2.1
segira. A continuación, seguidamente. v. SEGIDAN (b).
Goizian jeiki eta / jarri naiz begira, / bat ikusi nuan da / bestiak segira. Ud 45. Antxen aurreraxeguan / beste bi segira. Ib. 47.
azpiadiera-2.1.1
Inmediatamente.
Jesus Eleizatikan / gu deiaz ari da, / sendatu nai digula / daukagun erida; / bigarko utzi gabe / goazen segida. Auspoa 97, 58. Bi ordu t'erdi pasa nituen / ango festari begira; / gauza zaukanak enpleatzeko / ipintzen zuen segira. Tx B II 147. Au zertarako egiña dagon / esango diet segida. And AUzta 134. Arbola ori jarritakuan / eroritzeko segira. Auspoa 39, 38.
azpisarrera-1
SEGIDA BATEAN. Consecutivamente, sucesivamente.
Eztire segida batean interrogatu behar alderdi bateko bereko haurrak, bainan hobe da batean alde batekoak, berzean berzekoak aldizka interrogatzea. CatLav A 7r (V 8).
azpisarrera-2
SEGIDA EMAN. a) Continuar, dar continuidad.
Ama langilen haurra, langile izaten; / ikhasi bideari segida ematen. Hb Esk 179. Hau ere gazte on eta zintzoa zen bainan, osasun edo zerbaiten gatik, ez zion segidarik eman ahal izan etxeari. Larre ArtzainE 236. Hiru anaietako lehena nintzan eta neure haurrean buruan iragan dut ez ote nuen nik beharko etxeari eman ene ait' amen segida. Ib. 108.
b) Cumplir; cumplir con un requerimiento.
Lenbizikuan bere lanari / eman diyote segira [arraunlariyak]. Tx B II 178. Nere lanakin arrazoiakin / eman nai diyot segira. Auspoa 61, 110. Berrizko ere eman nai diot / ballera oni segira, / deitu gabe're etorri leike / au bezelako tokira. Lizaso in Uzt Noiz 84.
azpisarrera-3
SEGIDAKO. a) Siguiente.
Kondizione ieneralak dire segidako hauk. JesBih 400. Orthografak zerratu behar ditu segidako erregelak. MarIl IX. Segidako fable huntan, emana den bezala. Gy 322. Berotzeko gizonak, fede hirriskutan / ethor ditezken gerla segidakoetan. Hb Esk 69. Ikus zazu yusa segidako palmetan. ECocin 14. Guziek lehen kopla hori bera errepika, haste huntan eta segidako kopla arte guziez. Zby RIEV 1908, 416. Kapitulu hau ez sobera luzatzea gatik, gauza hori segidakoan ikusiko dugu. Lap 46 (V 25). Sofrikario latzgarrienetan hilarazi zuten. Orobat segidako bertze lau anaiak. Zerb IxtS 76. Arrasti bat zan, segidako astea bera, barikua ain zuzen. Gerrika 137.
v. tbn. Jaur 377.
b) Consecuente, que es consecuencia de.
Hekin eskuetarik [Inigez-ek] athera Iruña, / aise etsi etzuten segidako miña. Hb Esk 54.
c) (Uso sust.). Sucesor.
Denaden, ordain eta segidako onak izan nituen Frantsesenean. Larre ArtzainE 309.
azpisarrera-4
SEGIDAN. a) En consecuencia.
Aldareko Sakramendu saiñduak berekien baitadutza egiezki eta errealki Iesu Kristoren gorputza segidan arima, odola eta Ienkotasuna, ogiaren eta arnoaren idurien azpian. Arg DevB 243s. (Precedido de gen.).
Geroago, Adameren bekatuaren segidan, lan dorphea [...] eman zion gaztigutzat. Lap 197 (V 88).
b) (V-gip ap. Elexp Berg; Ht VocGr, Lecl). A continuación. "Lenengo afaixa eingo da ta segidan bersolarixak" Elexp Berg.
Segidan dire Espaiñiako kostetako zundak. INav 22. Zer egin beharko duzun segidan klarki ageriko den gisa. Mong 587. Fable huni darraiona / da segidan dathorrena. Gy 6. Eta gero segidan andrea hartzeko. Hb Esk 106. Atentziyua begiyetara / paratu nizun segiran. Bil 36. Beha zazu yusa segidan. ECocin 16. Egurrak ebakita / ostatura segiran. EusJok 87. Orai, segidan, oren bat barne: olio-salda, ogi-axal gogorño batzuekin. JE Ber 35. Argi ori [...] juan zan, itxas aldera. Eta segidan etorri zan [...] odei tormentia (V-gip). Gand Eusk 1956, 216. Horra nun segidan hameka amodiozko kantu heldu diren. Lf ELit 104. Hor bertan, segidan, azaltzen digu Txomin Agirrek, hats hartzeko betarik gabe, nolakoa zen "alako" hori. MEIG VI 154. V-k O segidan duela. MEIG IV 103.
v. tbn. He Gudu 71. Lap 203 (V 90). Barb Leg 146. Anab Poli 91. Albeniz 201. Segian: Azpillaga in Uzt Noiz 34.
(Precedido de gen.). A continuación de. "Danok alkarren segidan gare listan" Elexp Berg.
Haren borondatiaren konplitzeko gauza guzien egiteko manera haben segidan idirenen duzu. AR 90. Amekagárren égia fedéskoa Kredoarén segídan dá. LE Doc 229. Beharrik Yainkoak du han gatza ezarri / eta haren segidan harria egorri. Hb Esk 149. Jakin orduko, iru Ordena, / bat bestearen segiran / iñoiz aserrez ekiteraño / artaz jauntzen saia ziran. SMitx Aranz 88. Orduan behar zuen segidan zurgina abisatu arbola horien hautatzeko. Etchebarne 105. Lengoaren segiran jarrai dezagun, baztertua uzterik ez duelako merezi zugaitz txiki onek. Ostolaiz 65. Iru basarri zeuden edo daude alkarren segidan. Albeniz 23. Bata bestearen segidan aipatzea. MEIG IX 24. Urte-aroak ez dabiltza, ibili, elkarren segidan: betiko leloa dute berritzen. Ib. 93.
v. tbn. MarIl 9. Segiran: Insausti 302.
(Precedido de ablativo).
Ara gauzak nola diran / egun artatik segiran. Bil 89.
Enseguida, inmediatamente.
Pozakin iya zoraturikan / aditu eta segiran. Bil 52. Obia da segidan / egin sangeria. Noe 116. Ekartzen segidan! Larz Iru 16. --Zerbait bero hartuko duzia, urrundu aintzin? --Ez... Segidan behar diat itzuli. Ib. 94. Segidan eman diot / polizari parte. Mattin 52. Bera bakarrik aspertutzen da, / andreetara segidan. Zubikoa ib. 73. Mutil gazterik baldin bazegon / saltoka danak segiran. Uzt Sas 212. Medikua segidan ekar-arazirik. Etchebarne 107.
c) "Consécutivement; sans désemparer" Dv. "De suite, sans interruption" H (s.v. segitzea). v. SEGIDA BATEAN.
Zeren Apostolien medioz Misionia, Ministeriua eta fedia jin izan baitira segidan gütaraino. CatLan 53. Segidan pasa-razirik [egoitza] / haurraganat aita ganik. Gy 234. Saldatik edan behar du zure alabak, hiru egunez segidan. Barb Leg 135. Bi urtez segidan aditu beharra zuten, 1751 eta 1752-etan. Zerb Azk 54. Bortz urtez segidan han erosiak ukanak zituen ardien bazkak. JEtchep 51. Legearen arabera, esneak izan behar du segidan eta garbiki deitzia. Gatxitegi Laborantza 165. Bi ordu partez, lau ordu segiran emateko kastigua. BBarand 128. Larogei ta amar urterekin bi montekristo erre zituan segidan batean. Insausti 195.
d) Sucediendo.
Ekharri ditu [Uztaitzek] gizon urrun aiphatuak, / segidan dituztenak ume hautatuak. Hb Esk 111.
e) (Precedido de gen.). Siguiendo a.
Nork ere nahi baitu ene segidan ethorri, har dezala eta garraia bere kurutzea. Lap 325 (V 148). Barandiaranek ondoan (zorionez) duen segizio ugariai gogorazi nahi nioke, aspaldixe argitara emanak saihets ez ditzaten berriagoen segidan dabiltzalarik. MEIG VIII 64.
segida
<< sartzapen 0 / 0 sekula >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper