OEH - Bilaketa

2440 emaitza arima bilaketarentzat

Sarrera buruan (35)


Sarrera osoan (499)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
1 bala.
sense-1
1. (V-gip, L, BN, S; Lar, , Hb, Dv, H) Ref.: Lh; Lrq; Etxba Eib; Elexp Berg .
Bala, proyectil. "Calibre de la bala, balaren pisua, astuna " Lar. "Plomo, sonda, plomada" Deen I 182.
Gizon bat kolpaturik dagoenian fuzil kolpu batez [...], nola nahi zira barberak sendo dezan bala [...] gorpitzian deno? Tt Arima 28. Goruak zuek obeto / beste armarik baino, / goruak beti izango dira / balaak ta gezi baño. BBizk 14. Ta tximista ain bero oni, zeñaren / Polborak, mirets danean luzaro, / Balaren indarra zion fidatu. Lar Gram 391. Eskopet batean sarzen den polbor piskak sua arzen duen ezdabaidan aienatzen du egotegia kenzen dion bala, ta balak daraman indarrarekin, berunezkoa izanagatik, batzen badu bidean gizon bat, urratzen diozka aragi-ezurrak. Mb IArg I 255. [Artilleriak] botatzen du ogei ta lau librako bala legu-erdi. Ib. 255. Bala baten golpetik, bernaiz bata puskatu ta bestea gaizki eritu, ta illa bezela Ignazio erori zan. Cb SIgn 28. Zorijonez joten dau garunetan baliaz, ta bertan geratuten da illik abere zantarra. Mg CO 45. Bonbak, kañoiak, balak, polbora ta metrallak. MisE 118. Ona izterra bala biz igaroa. AA I 250. Iru ogei milla bala, / bonba ta granada / erriyan sartu dala / duda gabea da. Echag 23. Fusilla aguardintaz / karga baliteke, / bala gustoz ahoan / artuko luteke. Ib. 24. Etsaiak dijoazkik / or ire gañera; / ez al dituk aditzen / tronpet-atabalak, / eta txistuka orrontz / dijoazen balak? It Fab 63. Bertan da azaltzen / eiztari bat, eta du / bi balaz pasatzen. Ib. 33. Juanot garaillari ill zan ondra andian bi bala alkabuzekoakin. Izt C 479. Angeles bala batek, bortz ehun metretan, / Yotzen du ondikozki, lan beroenetan. Hb Esk 163. Indarra juan zaio, / nekearen pagua / balaz eman zaio. Bil 43. Bala bat sartu buruan. Xe 410. An kañoeko baleak beso eskumakoa / Eroan arren, ezkerrekoaz balietan. AB AmaE 186. Astera joian batallan nai ta, nai ez bear zan, / Askok artzea bala, lantza ta ezpataz miñ. Ib. 185. Zulatubak, balaz josiyak dirudite. Sor Bar 23. Fusilleko baleak dabenean ioten. Azc PB 278.
( s. XX) Bizkarra eta sahetsak azal lodi batek gordetzen daizko, balak ere aldeanbertze zila ez dezakena. JE Bur 13. Guduko lekuan zagoela balaz burua josia. Lh EEs 1915, 245. Hura bezalako tirari güti zela ziroien: Bere leihotik, Maidalenako Kürütxiala balaz igaraiten zian makila bat aldikal. Const 36. Baña Sarasola igesi asi zan eta bala batek arrapatu. Or SCruz 102. Berrogei bala, tximista bezala yaurti ditiagu ire erregeontziak zulatzeko. Or Mi 8. Banp! Hartzaren burua / balaz or da joa. / Hartza basurdearen / gainera badoa. Etcham 147. Oartzen da balen ziztuari eta leiotik barna balek bertze aldeko orma zulatzen zutela. FIr 138. Begiyak balak baldin balitu / tirako luke pozikan. Tx B I 111. Iztar biak batik-bestera balaz zulatuta eukazan. Kk Ab II 47. Berak agintzen eutsona egiteko, bestelan baliaz bertan josiko ebala. Ib. 101. Andra-Marin laguntza / eskatu orduko, / etsaiak zarrapaztan / iges sekulako... / Bala bat oroigarriz / Arantzazun dago! SMitx Aranz 236s. Iztarra bala batek zauritua zekarren. NEtx Antz 138. Bala bat horra zeikü / ene ala ire? / Lagüna dü ebaki / zertako enai hunki / harekin ni ere! Mde Po 25. Berunezko bala bat garako hutsunean. Arti Tobera 280. Kañoia disparatzean bala ba-dijoa baitezpada, naita naiez, xede jakiñera. Vill Jaink 53. Entzumena gogortua daukenak, berbarik garratzenak baiño obeto entzungo ditue balen txistu zoliak. Erkiag BatB 183. Ta alaxe joaten nintzan bala tartean barrena. Salav 53. Marmita txikia pasa zuan balak alde batetik bestera. Ib. 53. Bala galduren batek jota. Ataño TxanKan 34. Bitartean, nolabait ere burua gorde egin nai bala arrixkutik. AZink 66. Alako bala-txisturik gañian genduala. Gerrika 74.
azpiadiera-1.1
(En comparaciones, como figura de la velocidad). " Balia baiño bixkorrao, oso azkar. Balia baiño bixkorrao pasau dittuk korredoriak " Elexp Berg. .
Ontziko guziak alde artara begiak jiratu ta, ekusi zuten an zetorrela ta, bala bat baliz bezala, itsas bagak edo olastak urratuz ontziratzen zela txalupa. Mb IArg II 281. Ez artilleria pezatik ilkhitzen den balak eztitu aireak hain laster, hain biziki erditik egiten. Dh 158.
sense-2
2. (G-goi; Aq 68 y 210, H), bal (V, G, AN, Sal, R; H), fal (AN-5vill, B), fala (Lar, Hb, H) Ref.: A (bala, bal, fal); Iz ArOñ, To.
Bala, haz (de cereal, etc.). "Afascalar, gabillatu, falak bildu, egin" Lar. "Afascalar, balak bildu, egin (AN)" Aq 68. "Haz (AN)" Ib. 210. "Gerbe, paquet, balle" H. "Bal (V-m, G, AN, Sal, R), haces de trigo, fajos. Gari-bal batzuk ikuis ditut (Sal)" A. "El haz. Gari-bal bat" Iz To. "Sortatxo auek azau edo bala zuten izena emen, Goierrian" Insausti 89. Cf. VocNav: "Baltegi, cobertizo o chabola junto a la era donde se trilla (Jacoisti, Urraul Alto)". Lhande añade "Falla (Hb), dim. de fala", pero en éste solo hallamos fala. Cf. faldu, falxaka, falxakaka.
Eskurik eztu betheko / hau ebakitzailleak: / ez besorik ere falez / han haren bilzailleak. Hm 168. Eta nola Istorioak, eta Autoren iskiribuak baitira landa eder eta zabalak, zeinetan kausitzen baitira falak eta garba ephaitekoak, halatan laster egin izatu dut landa eder, zabal eta aberats hetara. ES 193. Garagar-gari sortak, balak edo moltxoak. Mb OtGai II 26s. Sort edo bal ori Jaunari eskeñi edo ofrezitu ondoan. Ib. 27. Batzuek urteetan bizi dira lapurretan, beartsuak dirala aitzakiatzat arturik, emendik artuko ditue artoburuak, andik balak. AA II 175. Iduritu zitzadan senide guziok soroan gari-bal edo sortak egiten genbiltzala, eta nere bala besteak baño andiagoa zala, eta zuenak nereari aguregiten ziotela. Lard 48. Eta zuen faletaik bota zitzue berariaz zenbait buru. Echn Ruth 2, 16 (Dv eskumen, Ol espal, Ker eskutada, BiblE sorta). Eta lo'itera goan fal mukuru baten ondora. Ib. 3,7. Estekatuko aut, gari-bala bezala. Or Mi 57. Lotzaile erneak armenak egin, besamenka bildu, ta bala usu lotzen zuten belaun-keiñuz, eta atzera yaurti. Ib. 109. Eta bala zutak galdor-mototxetan elkarren galburuak bat egiñez, eunka zeuden. Ib. 109s. Bal aundi zenbait urratu eta / zatuka txiki egiten, / eultzi gizonak ari dirade. Or Eus 337. Landan balak lotzen ari giñalakoan, nere bala jeikitzen edo zala ta zuti gelditzen. Or Gen 37, 7 (ap. DRA; Urt ogizama, Ur gabilla, Ol balak, Dv y Bibl espal, Ker gari-eskutada). Oraingoan, ordea, bala aletsu ta mardulak iasoko ditugu [iakintzaren alorrean] . Zait Plat 81. Ogi berria gordea zegok gari-balan. NEtx LBB 265. Lasto-bala artu bi eskuakin. JAzpiroz 76.
azpiadiera-2.1
" Fala, montón de helecho (AN-5vill)" A Apend.
sense-3
3. (Deen I 182).
Sonda, plomada.
sense-4
4. (V, G ap. A ; Aq), bal (A).
"Parva de la era, ultzia (AN), bala (G)" Aq 209. "Parva de la era" A. " Bala (Vc, G), trigo tendido antes de desgranado" Ib.
sense-5
5. (V-oroz-ger-m), bal (V-gip), baal (V-gip) Ref.: A; Iz ArOñ (bal) .
"Cesto, con cubierta propia" A. " Bal bat, una cesta alargada como una tabla con asas en los dos extremos para llevar el pan al horno" Iz ArOñ. "Baal bat, una cesta alargada con que los panaderos repartían el pan" Ib.
azpiadiera-5.1
(L-sar), bal (V-gip).
" Bala (L-sar), saco que se utiliza como medida de capacidad para áridos. Cabe alrededor de 100 kilogramos" JMB At. "Una medida de cien haces" Iz ArOñ. .
sense-6
6. Especie de criba. " Bala [det.], una como artzia para limpiar el trigo echándolo arriba, pero redondo y mayor" Iz ArOñ. Cf. Ib. : "balaari, que limpia el trigo con bal".
sense-7
7. + bal (R ap. A). Ráfaga. Aire-bal bero bat (R), una ráfaga de aire caliente" A.
Egaize-balak zingira gaiña / naasi oi daben antzean. Onaind MEOE 718. Ortzea garbi goialdean, itzalak igikor lurrean, arnasgarri aize-bala frexkoak, eta landare usaia... osasuntsu. Txill Let 22. Batzuetan aize-bala xamur ozkirri batek nere arpegiaren larru oztua musu ezeaz jautu ta iratzartzen zuenean. Ib. 31.
azpisarrera-1
BALA ATZAPARTU (Lar Dv; balatzapartu Hb). "Bala enramada, bala atzapartua" Lar.
azpisarrera-2
BALA-JASA. Tiroteo, balacera.
Bala-jasaren tartetik al gendun bezela igesegin gendun. Or SCruz 65.
azpisarrera-3
BALA-LOTZAILE.
Iritxi ziren bordara bala-lotzaile, eskuaredun, gurdidun eta mutil, artzai, buruxka-billtzaile, metatzaile. 'Les lieuses (de gerbes)' . Or Mi 111. Andik bereala emakume bala-lotzaileek inguratu zuten agurka. Iguzu eskua, zioten. Duzula betiko zorion. Balak ugari aterako ote? Gurutze deuna! Lar[r]aiña beteko da, egon lasai. Ib. 88.
azpisarrera-4
BALAN. "Balian ifiñi, poner en hilera los haces (de trigo, después de atarlos)" Iz ArOñ.
azpisarrera-5
BALA HUTS. "Bala rasa" Lar y Añ.
azpisarrera-6
BALA-ZULO. Agujero de bala.
Ugazaben eta olajaunen bularrak bala zuloz beteteko, gertuko dira langillen aldeztzaille urtenenok. Erkiag BatB 184. Gaur oraindik bala-zulo ura an zegok leioan. Ataño TxanKan 34.
bala
<< bakoitz 0 / 0 balakuka >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper