OEH - Bilaketa

248 emaitza ordaindu bilaketarentzat

Sarrera buruan (3)


Sarrera osoan (245)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
ordaindu.
sense-1
1. (AN-larr, Ae; VP , Lar, (G), H (G)) Ref.: A Aezk 297; Asp Leiz2 .
Recompensar; compensar, dar a cambio; expiar. "Recompensar", "resarcir" VP 74r. "Compensar" , "recompensar" Lar y Añ. " Denborak guziak ordaintzen tu, el tiempo compensa todas las cosas" A Aezk 297. "Devolver lo equivalente en la misma especie" Asp Leiz2. Tr. Documentado al Sur desde el s. XVIII. Al Norte se encuentra en J. Etchepare y Mattin.
Zeruko Erregiña gozoak enzun ta bere aurrak ikustera etorri, eta sari ugariaz ordañdu oi zuela. Cb Josefa 12. Ongilleari ongi nai izatea ta al dan eran ordañtzea. AA III 345. Zerekin ordaintzen da zaldi, mando eta idi beiak zarturik [...] berai azken bukaeran billatzen zaioten desberdintza andia? Izt C 185. Berari egin ziotena ordaintzea baizik etzuela egin. Lard 143. Zure Aita ezkutu guziak dakuskienak ordainduko zaitu. Ib. 382. Nik, ordea, esaten dizutet, gaizkia gaizkiaz ez ordaintzeko. Ur Mt 5, 39 (Dv, SalabBN bihurtu). Txarkeria egiñ zaion gizon batek txarkeri hura ordaiñdu nai duenean askotan eziñ oi du. Arr May 38s. Onegaz geratuko litzatekez geiegian eta larregian sariturik eta ordaiñdurik nire buruauste eta alegin guztiak. Itz Azald 6. Eriotzaraño belaungorrien gañean ibillita ere etzaitut ordainduko. Ag G 149. Izarrek ja beren neurrian ordaindua diotela [itsasoari] iguzkiaren itzaltzetik galdua zuen aurpegi zoragarria. JE Ber 91. Euskeltzaleak-i zigun maitasuna Lizardiri, bere idazlan guziak argitaraturik, nolabait ordaindu nai izan diogu. Aitzol in Ldi UO 9. Bai al dakizue nola ordaindu zun Lon-ek urrengo egunean egin zioten biurrikeria? TAg Uzt 64. Polik beste ainbestekoarekin [lorearekin] ordaindu zion kokotzan neskatx txoragarriari. Anab Poli 135. Aiek gogo onez egiñak zakarkeriz ordaintzen zizkien. Ib. 77. Nere mozkeriagatik galdu zutena beste bidez ordaindu nai diet. NEtx LBB 89. Fedeak dio gaizki egina / ordain dezagun ongiaz. Mattin 63.
v. tbn. Aran SIgn 80 (-iñ-). JBDei 1919, 233. KIkV 101. Kk Ab I 85. Etxde JJ 154.
sense-2
2. (L, BN, S ap. Lh ; Lar, (G), H).
Sustituir, reemplazar. "Reemplazar" Lar, .
Zerekin ordaintzen dirade, bada, mendi txintxur oek berenez ematen dituzten lore indartsu ugariak? Izt C III. Baso ilda, Publio Silva-k ordaindu zuen. Lard 547. Senhar zenaren ordaintzeko lur-lanetan [...] mutil bat gotorra hartu zuen bere zerbitzuko. JEtchep 59s. Au ta guzti be kostako iaku / gizon au ordaindutea. BEnb NereA 158. Hiru ate horiek ordaintzen dituzte "mystère"etako egoitzak, eskema huts gisa. Lf ( in Casve SGrazi 11 ). [Ume] zendua, nik, nolazbait, Emile izen berarekin ordaindu dudana. Larre ArtzainE 83.
azpiadiera-2.1
" Galdua ordaindu, reparar las quiebras" VP 51r (Requejo: "reficio").
sense-3
3. (V-m-gip, G; Ort Voc 151, Zam Voc ) Ref.: A; Iz ArOñ; Etxba Eib; Elexp Berg.
"Pagar" A. " Etxia ordainddu ezindda pasau biakou bizi guztia " Elexp Berg. Tr. Frecuente sobre todo en textos meridionales del s. XX. Al Norte se encuentra en Barbier, Zerbitzari (Ipuinak 86), Iratzeder (42), Mirande, Xalbador y Larre. Con la persona a la que se paga expresada en caso absoluto, sólo lo encontramos en Mirande (alternando con la habitual contrucción en dativo; cf. supra (1)). En DFrec hay 224 ejs., la mayoría correspondientes a esta acepción.
Zure limosna ezkutuan egon dedin; eta zure Aita ezkutu guziak dakuskienak, ordainduko zaitu. Lard 382 (cf. ib. 192 ordaindu bear dio ). Bere odolarekin / gaitu erosiyak, / eriyotzaz ordaindu / zituben guziyak. Ud 93. Kontua ordaindu ta / guztiak berbetan. Azc PB 90 (in Ur PoBasc 231 pagau). Aurrez ordaindu bear dezu egoerea ta jana. Ag G 326. Atzera emongo yakoz Diputaziñuari ordaindu dautsonaren iru laurenak. ForuAB 85. Jaungoikoaren grazian, bañan beren obenen zorra oso ordaindu gabe iltzen diranen animak. KIkG 27. Adrianek ordaindu zuen aien bazkaria. A Ardi 78. Behi bat bere barruki-heiatik khendurik, ordaindu zion bere zorra. Barb Sup 170. Zanga obeto egingo zuen onek bai, edana ordaindu (pagatu) baño. Alz Burr 41. Astua ordainddu dagistela niri eskatuten dot nik. Otx 177s. Ordain zaidak zor dukana. Ir YKBiz 258. Oraindik ere erleak ez dira diruz saltzen: beste zerbaitez ordaindu bear dira. JMB ELG 67. Zillarrez ordaindu zion arek berriro bere lana. TAg Uzt 211. Zergarik ordaindu bearrik ez duten etxeei. EAEg 1-11-1936 (cf. ordainbehar ). Ezten-biko akulluz buru-buruan yo niñun. Larrutik ordaindu zun. Zait Sof 79 (v. tbn. Plat 109). Zerga eta kontribuzioak ordaindu ezinda. Munita 22. Haurrak antzelaria ordaindu. Mde HaurB 70 (cf. ib. 70 nahi izan zion diruz ordaindu ). Biar ginuen langileei yornala ordaintzeko eguna. Izeta DirG 31. Eskatu deutsana ordaindu deutsa mutillak. Erkiag BatB 167. Jainkoak ordain dezaizula! Lab SuEm 181. Ez dakit egundaino nehork ordaindu diozkan enekin galdu denborak eta erre ezantzak. Xa Odol 49. Ongi ordaindua da / bederatzi millan! Uzt Sas 236. Noizik beinka errugabeek ordaindu oi dutela pekatarien zorra. Berron Kijote 86. Bein be laurleko batera ez zan eldu ari ordaindu bearra. Etxabu Kontu 94. U. jaunak hiloroko euskaldun-soldata ordaintzen ez didan bitartean. MIH 204. Hemen ari natzaizuen honek ez du jai horietan sarrerarik izaten, ordaindu gabeko sarrerarik, alegia. MEIG I 182.
v. tbn. Inza Azalp 60. Echta Jos 244 (275 -inddu). EEs 1918, 159. ForuAG 313. JanEd II 127. Belaus LEItz 120. Or Tormes 97. Altuna 109. Tx B 114. Enb 114. Anab Usauri 42. MendaroTx 220. Kk Ab II 67. Lek EunD 30. Ldi IL 71. ABar Goi 75. Eguzk GizAuz 17. JAIraz Bizia 21. Etxde JJ 32. Akes Ipiñ 8. Bilbao IpuiB 90. Ugalde Iltz 57. And AUzta 116. BEnb NereA 124. Gazt MusIx 213. Osk Kurl 101. Salav 34. MAtx Gazt 19. Etxba Ibilt 472. NEtx LBB 291. Ataño TxanKan 263. Onaind STeresa 43. BBarand 13. Gerrika 39. Larre ArtzainE 183.
azpiadiera-3.1
(Part. en función de adj.).
Zabalkunde sakonagoa, zuzendari ordaindua, artan aritze-utsetik bizibidea atera lezakena. Ldi IL 75. Langille ona baña / gaizki ordaindua. Uzt Sas 102. Danbolin ordainduak soñu txarra yotzen du. 'Aurretik pagatutako lanak, ondore txarrak' (AN-larr). Inza NaEsZarr 730.
sense-4
4. "Déléguer ou s'acquitter d'une délégation" H.
sense-5
5. Intercambiar (palabras).
Hasi da Krouchtchev, iduri emazteki entherka themakorra, ez zuela hitz pikorik ordainduko Eisenhower-ekin. SoEg Herr 4-8-1960, 2.
azpisarrera-1
EZIN ORDAINDUZKO (Dv).
a) Insustituible. "(Chose) qu'on ne peut remplacer" Dv. El ej. de Xalbador podría interpretarse también como 'impagable' (v. infra (c)).
Ezin-ordainduzko amaren lekua. GH 1935, 229 (ap. DRA). Ama, zu zira ene aberastasuna, [...] / nehorek ezin ordainduzko ontasuna. Xa Odol 298. Hazparneko ezin ordainduzko Erramun Idieder erretora. Larre ArtzainE 275.
b) "[Chose] dont on ne peut faire la revanche" Dv.
c) "[Chose] qu'on ne peut payer de retour" Dv.
azpisarrera-2
ORDAINDU-BEHAR. v. ordainbehar.
azpisarrera-3
ORDAINTZEKE. Sin pagar, sin compensar.
Biotz bera ta apalekoak izan zaitezte, gaitza gaitzez ta biraoa biraoz ordaintzeke, oneskuntzaz baño. Ol 1 Petr 3, 9.
ordaindu
0 / 0 ORDAINDU-BEHAR >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper