1.ezkondu-gabe (H),
ezkonbage (Añ),
ezkonge (Lar, Añ, H),
ezkonga (ZamVoc),
eskondugabe,
eskonbage. Soltero.Añibarro distingue "soltero, sin tomar estado, celibato, ezkongea, ezkonbagea, bakoa" de "soltero, próximo o dispuesto a casarse, ezkongeia, gaia". v. ezkongai (2). Tr. Documentado desde Leiçarraga, su uso aumenta en el s. XX. Hasta el s. XIX sólo se encuentra ezkondu-gabe; a partir de esa época son más frecuentes las formas sin -du- . En DFrec hay 3 ejs. de ezkongabe (más uno de ezkongabeko ), uno de ezkondugabe y dos de ezkonge .
Erraiten drauet ezkondu-gabei eta alhargunei. Lç1 Cor 7, 8 (He, TB ezkonduak ez diren-, Dv ezkongei, IBk ezkongai
).
Emazte ezkondu gabeak. Ib. 7,34.
Ezkonduak gatik, ezkondu-gabeak gatik. Harb 446.
Emazte ezkondu batek bere senharraz bertzerekin, eta ezkondu gabeak ere behar eztenarekin bekhatu egitera deliberatzen dutenean. Ax 72 (V 48).
Donzella garbi ezkondugabea askatua ta libre dago bere buru osoa Jainkoari emateko. Ub 222.
Eskonbagea bazara. AñEL1 77.
Ezkonge bazara. AñEL(ap. H, aunque tal vez la cita es inexacta).
Boto kastidadeko au ezkonbageetan edo libreetan dago botoaz prometutean ez ezkondutea. AñMisE 234.
Ez ezkongeak ez ezkonduak. ZavSerm II 289.
Gaztea ezpada zarra, ezkongea ezpada alarguna. AgG 297.
Ezkonge ta ezkonduaren garbitasuna alkarren ideko ez dira. EguzkLorIl 94 (ap. DRA).
Lotsagarria zan Israelgo neskatx batentzat eskondugabe gelditzea. InzaAzalp 57.
Ezkongabea Yaunari dagokionaz aiolatsu dabil. Ol1 Cor 7, 32.
Langille ezkongak. EguzkGizAuz 176 (183 ezkonge).
Gizon ezkongabe bat. MdePr 83.
Neskatxa ezkondu gabe batek. ArtiIpuin 83.
Ubaldoren arreba ezkongea. ErkiagBatB 105.
Aurrak, neska ezkongabeak. IbiñVirgil 116.
Ezkongabeentzat ez daukat Jaunaren agindurik. IBe1 Cor 7, 25 (tbn. IBk y Bibl).
Berau ezkondu gabea zan, da bi emakume izaten zituan lanak egiteko. JAzpiroz 36.
v. tbn.
Ezkondu-gabe: Albeniz 89.