Orotariko Euskal Hiztegia

2 emaitza baba bilaketarentzat

BABA BELTZ (V-gip, G-azp, Sal; b. baltz V). Ref.: A; Etxba Eib; Elexp Berg. Alubia negra; haba. "Haba negra" A. "Haba" Etxba Eib y Elexp Berg. "Baba-baltza urdaixakin, ikasgiñen eguneroko jatekua, habas con tocino" Etxba Eib. "Baba-beltz, [babarrun] kolore beltzekoa (ez nahastu izen bereko Vicia faba-rekin)" Elexp Berg. "Bababeltz, Vicia faba, haba" Ib. Esan dot imin-erdi / Baba baltz jarteko. AB AmaE 270. Onen urrena baba beltza, bañan bestietan oliyuarekin egiten dan bezela, urdai trontxo batekin biyar. Moc Damu 6s. Baba baltzak ezin zituan iruntzi. Ag Kr 143. Baba beltz ederra, urdai apur batekiñ. Ag G 6. Lenengo platilluan / baba beltzen zopa, / urrena zer izango zan / señale zan ura. JanEd II 79. --Guzitatik jaten dezula? --Baba beltza ta guzi. Lab EEguna 66. Egunian bi aldiz jaten genduan / talua eta baba beltza. MendaroTx 53. Baba beltzaren eultzia dute, / garbitu baitzuten gari. "Haba negra". Or Eus 85. Alorrak igar daude, ez mardul baratzak; / artoak ori-gorri, txuloz bababeltzak. Ib. 246. Eta aren dendatik eramaten zitun, berriz, gurdika etxerako bear zitun irin, zai eta bababeltz. TAg Uzt 17. Iru neska narok atertatzen ditue zuztarretik indarka gariarteko bababeltz-landarak. Ib. 80. Ikaskintzan eta beste lan gogorretan zebiltzanak baba-beltzarekin egiten zituzten otorduak. EgutAr 10-4-1957 (ap. DRA). Legatza, baba-baltzakin ipiñi-ta ederra euan. SM Zirik 47. Ikazkiña baba-beltzaren zalea izan dugu. Garm EskL I 80. Baba beltza zan jateko / urdaia ogi tarteko, / berialaxen pronto giñan gu / lanera juateko. Uzt Sas 69. Bazkaltzen, baba beltza zezeiñarekin da artoarekin. BasoM 37.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper