2 emaitza artizar bilaketarentzat

1 artizar (V, G, L, B, R; SP, Lar, Añ, Arch VocGr; -th- VocBN, VocB, Dv, H), argi-izar (V-al-m-gip, AN-5vill, R; ZMoso 68), argizar (V-oroz, G, AN; SP). Ref.: A (artizar, argi-izar, argizar); Etxba Eib (artizar); Satr VocP (artizar); Caro Vera 211, Izeta BHizt2; Elexp Berg. Etim. De art- (< argi) + izar.

1. Lucero del alba, lucero vespertino, planeta Venus. "Goizeko-izarra. Vénus, l'étoile du matin" Arch VocGr. "Belle étoile qui paraît à l'horizon, à l'est, annonçant l'aurore" VocBN. "Jazko artizar, étoile du soir. J. Manterola décompose ce mot par ardi-izarra ou artzai-izarra, étoile des brebis ou des bergers (CancB III 356). Peut-être faut-il préférer argi izarra, étoile du jour" Dv. "Étoile du matin" H, que cita Lç 2 Petr 1, 19. "Lucero. Planeta Venus. Bera artizarra da goizeko izarra eta arraseko izarra" Etxba Eib. "Al lucero, a Venus, le llaman aquí no aurtizarra [sic], como corrientemente se le denomina, sino argizarra" Caro Vera 211. Tr. Hay argi izar en un cantar de la quema de Mondragón y en Pouvreau, Gasteluçar, MarIl, Jauretche y Anduaga; todos los demás ejemplos son de artizar. Artizarrak berzetarik abantailla darama / Halaber da anderetan ni penatzen nuiena. E 147. Egunak argitzen has dezakeno, eta artizarra ilkhi daiteno zuen bihotzetan. Lç 2 Petr 1, 19 (TB artho-izarra [sic]). Eta emanen draukat hari artizarra. 'Stellam matutinam'. Lç Apoc 2, 28. Argi izarrak urten dau / zeruan goian ostantzean (Cantar de la quema de Mondragón). TAV 3.1.7, 20s. Zuzi arraitsua. / Lanpa airekoa. / Artizar goiztiarra. EZ Man II 197. Hunek iratzarririk / Artizarrak zerutik, / Khentzen du illhunbea / Begi itzaltzaillea. EZ Eliç 197s. Nola erori zinen, Luzifer? Nola erori zinen artizarra, goizean goiz, oillaritean sortzen eta ilkitzen ohi zinena? Ax 140 (V 92). Beraz, biho' en' artizarra / Larderi' oro kanpora / Erakutsu zutan den garra, / Eta zure bihotz gorâ. O Po 44s. Argizarra ilkhi baino lehen zure eskuan izan tutzu. SP POB 73. Zure arraiak hedatzatzu, / goizeko argi izarra; / eta errazu sortzen dela / gure iguzki ederra. Gç 132. Zerura argitasunez, / artizar berri, doake. Lar Gram 393. Zu Ar[t]izar ederra zera, nere ekaitz ta peligrorik andien onetan, arren zuzendu nazazu. Cb Eg II 98. Hala nola argi izarrak aintzintzen baitu iruzkia eta hunen ethortzea. MarIl 93. Barber gazte bat jiten omen da / Españiako aldetik / Artizarra horren konsolatzera / Erremedioz beterik. Bordel 68. Bozkaria gaiten argi izar eder horren ethortzeari. Jaur 346. Eta emanen diot artizarra. Dv Apoc 2, 28 (Ur (V, G) egunsentiko izarra, Echn goizeko izarra). Artizarra zeruan agertzen denean / goiti noa, ni ere, harekin batean. Elzb Po 192. Zure oroitzak distiatu zuen neretzako artizarrak baño geiago. Camp EE 1883b, 522. Arthizarrak lehentzen dian bezala ekhiaren agertzia, Mariaren sortziak anonzatzen zian Salbazaliaren jitia. Ip Hil 22. Mari Venus ederra / ta Pepa artizarra / inorratuten daben / Planeta bakarra. Azc PB 153. Zerren daukan Iaunaren anaitasunezko lege biguna bere zuzentzaille ta artizartzat. Ag AL 121. Guztiz da maitegarria ta oso dabie maite arrantzaleak: bera da euren artizarra, euren itxaropen, argi ta poza. Ag Kr 46. Bazekizkian zer leku zeuzkaten goi urdiñean izarrik nagusienak eta artizarrak batez ere. Ag G 4. Orobat zekarkion Eleizari langai artarako autetsirik zegoan artizarrak (Venus); Konstantino zan au. EEs 1913, 207. Bethi banindoan bizkitartean, eta ja, Art-izarraren ondotik, Hiru Erregeak jauzian iraganak nituen. Barb Sup 14. Artizarraren begiaren eztia, / iratzartzera doanean mendia. Ox 27. Sokorriko Ama, Birjina Maria, / ordu gaixtoan itsasturien artizar argia, / zaude bethiko, eskualdun haurren geriza garbia. Ib. 62. Art-izarra zeruan / agertu orduko, / Mendietan zabilan zerbait bilatzeko. Etcham 146. Zure alaba au artizarra zen len; orain berriz uztar-beia bezala lepoa makurtzera beartu duzu. Or Mi 97. Barnera bil adi, gaba, alde oneitan, / goian artixarra. "La estrella vespertina". Laux BBa 116. Artizarra zuen biotzetan agiri arte. Ol 2 Petr 1, 19 (Ker e IBk artizarra; IBe goizeko izarra). Zuek zaitutegu asegarri, zuek atseden, zuek akullu, zuek artizar eta eguzki. Ldi IL 141. Artizarra erakusteko esan bear diot Erregeari. Sabiaga Y 1934, 31. Basakaitzen gaiñean artizarra dago. Or Eus 360. Anbat luzeko bidez / zerutik jetxia, / gaxo-gelan sartzen dan / Artizar-izpia. SMitx Aranz 203s. Gau ilunean agiri den artizarra, irribarre bat egin zion bere negarren artetik. Mde HaurB 44. Argi-izarra izar bakarra da, besteak baiño aundixagoa. And AUzta 80. Artizarra zeruan kiñukari agiri zan, artean. Erkiag BatB 87. O Birjiña, artizar maite, / itxas ekaiztsuan gidari argi. Gazt MusIx 137. Lan asko, ordea, obeto egiten dira gau ozkirrian edota Artizarrak, eguzkia ieikitzerakoan, lurrak intzeztatzen dituenean. "Eous". Ibiñ Virgil 75. Alorretara joan gaitezen Artizarraren aurreneko leiñurupean, goiz berrian alegia. Ib. 100.

v. tbn. Hm 148. ADonostia Itzald II 18.

(Empleado en comparaciones). Egunsentiko artizarra baña politagoko neskatx garbi arrigorri baten antza. Otag EE 1882c, 579. Artizarraren pare agertu zitzaigun hasi-hasieratik Gandiaga gaztea. MEIG III 79.

2. (-th- BN, S ap. A; Lar, Añ). Estrella polar. "Cinosura" Lar. "Norte, la estrella del norte" Lar y Añ. "Artizarra, simple variante morphologique de Artzizarra, est évidemment une étoile polaire. Artizarra 'étoile polaire' qui est la dernière de la petite Ourse, et Artzizarra (de artz 'ourse') l' 'Ourse' elle-même" Bon RIEV 1908, 784s (en una carta al conde de Charencey). Argitxo bat ikusi nuen basoaren goenean, eta bera ikusteak, itsastarrari artizarrak (Estrella del Norte) ematen dion poza eman ziran. Etxeg EE 1883b, 549.

3. Estrella en gral. Argi izarrok ditugula kandela. (Cantar de Sandailia). TAV 3.1. 10, 93.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. E48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper