4.20. ZUGARRAMURDI
Belak: "belazarrak" eta "belatsak"
INK.: Los cuervos, nola erraten diozue emen?
LEK.: Bedea.
INK.: Badira andiak, txikiak. Zer izen dute?
LEK.: Badie bedezaarrak. Oik erraten diote bedezaarrak. Esos son del país, que crían aquí. Gero badie bedatxak, bertziak, ttikiaguak. Bai, bedatxak, ek, paso. Usoen gieletik gaten die ek. Bedatxak, andik eldu dienak usoekin batean, patta gorriak ituzte.
INK.: Jatekoak dira?
LEK.: Bai, yaten tuzte emen anitzek. Goxuak tie. Eztuzu, usoa ta bedatxa prepaatu ta eztuzu zautuko pitsik, deus. Yain duzu trankil zuk ee.
INK.: Belezarrek zer animaliak jaten dituzte?
LEK.: Zernai. Arrotoin, suje, denak. Buu! Zikinak tie, baute usain tzar bat oik. Bedezarra bakizu zetako den ona? Oai kanpoa bauzu ereina, un campo sembrau. Sartze uzu erdi erdian bi, bedezar bat edo bia, bien, e?, illak ziri baten puntan, ta trankiloo eon, ezta urbilduko arat deus. Ez, ez ori ta ez fitsik.
INK: Eta belatsak, berriz?
LEK.: Bedatxek ez, bedatxek yain dute xixari ta bertziak pezala.
INK.: Txoriek bezala.
LEK.: Zoriak eta, bai, eso es.
INK.: Txikiak dira?
LEK.: Bai, ttikiak.
INK.: Usoen tamainakoak.
LEK.: Ba, ola, ttikio oino.
bede |
bele |
bedatx |
belats |
zautuko |
ezagutuko |
yain |
janen, jango |
suje |
suge |