Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

Zornotza - Atlasa - Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

1

<< Hasiera

1.22. ZORNOTZA         

Aintxinako diruak

INK.: Lenau se diru klase egoten san? Selango diruek egoten siren? Lenau, lenau, e.

LEK.: Ba, sentimua. A txikitxa, txiki txikixe isete san. Axe bakarrik nik esetu ot. Sarrena. Sentimua, txakur txikixa, txakur aundixa.

INK.: Eta es siren egoten urresko edo sidarreskoak edo?

LEK.: Bai, baya eunerlekuek edo esate otzian areri. Urria. Oingo peseta gorrixen tamaño ingurukuek. Gero besto bat egote san amaseikua. A aundixau, ogorlokuan besteko edo aundixau. Amaseikua.

INK.: Eta a sereskoa san?

LEK.: A be urreskua. Santa Agedatan kantatanu da ori.

INK.: Bai, es? "A ver..."

LEK.: "Amaseikuak magala sabal, larogei peseta dittu. Andik para eo bat emonagaittik, irurogetan geldittu."

INK.: Eta ori, amaseikuek eta eunekuek se balor dekie, ba? Senbet balio daurie, ba?

LEK.: Ba, len esan doana, antxiñekoa kanpoa doan oixa. Amaseikuak larogei pesta.

INK.: Larogei peseta, es?

LEK.: Bai.

INK.: Eta eunekuek?

LEK.: Eunekuek, e, eun erriel, bost ogorloko.

INK.: - Bost ogorloko. Ori ok eta!

LEK.: Gaur, gaur balis gexau pagoko lokie baya...

INK.: Ogeta bost sentimokoari selan geitzean yakon?

LEK.: Erriela.

INK.: Erriela.

LEK.: Orrek, e, geroau urte eurien. Kupronika edo, o sien orrek, materixel ori, erlekuek.

esetu

ezagutu

daurie

dute

otzian

zieten

esan doana

esan dudana

kantatanu

kantatzen nuen

pagoko lokie

ordainduko lukete

para

pare

kupronika

kobre

daurie

dute.

   
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper