7.10. ÜRRÜSTOI-LARRABILE
Iraka, kondera eta bi olhak
Ürrüstoiko lekukoak bi hitz bereizten ditu elkarretatik. Bata da "olha" eta mendian edo bortuan egoten den artzain-etxearen izena da. Bestea ere "olha" da eta landare baten izena da. Bi hitzek, haatik, ez dute ahoskera bera, lekukoak adierazten duenaren arabera.
INK.: "Iraka" ez duzu entzun?
LEK.: Iaka bada bena iaka ezta hua, iaka eta, ogia bezala handitzen den lasto bat da eta holako lüxeko bürü bat ekharten dü, bihi bat, comme l'orge, forma, bena ez ez hain handi bihia, iaka, iaka ezagützen düt ba iaka.
.. Khundea eta iaka eta olha la fausse la folle avoine.
INK.: Olha?
LEK.: Badie algar ite; olha.
INK.: Eta la vraie avoine?
LEK.: Olhua.
INK.: Olhua.
LEK.: Olhua.
INK.: Bost?
LEK.: Bost olho eta bost olha.
INK.: Ah!
LEK.: L'avoine folle, eta hua, olha.
INK.: Eta olha? bestia bezala, mendiko etxea bezala?
LEK.: Olha, olha hua, olha eta olha!
INK.: Hor barkatu.
LEK.: Igaiten günin, eta, oai, igaiten günin eta hogoi egün abantzü ogi pin olha hetaik behezten, biltzen, haek gañia hartzen bazin, ogia zertzen zünin, olha eta olha, borthüko olha.
INK.: Borthükoa?
LEK.: Olha eta bestia olha!
INK.: Mendian den hua?
LEK.: Olha.
INK.: Bost?
LEK.: Bost olha, oai ezta halakoik [argazkian erakutsi izan zaion bezalakorik], lehen hala ziren denak, aphal aphal aphalak.
iraka |
landare baten izena ('cizaña/ivraie') |
orge |
frantses hitza "garagar" |
khundea |
kondera 1. Errosario 2. Errosario-belar ('grama/avoine à chapelet') |
algar ite |
elkarren antza, egite |
olha |
mendiko edo bortuko artzain-etxea |
olha |
landare baten izena 'ballueca/fausse avoine' |
olho |
'avoine/avena' |
abantzü |
kasik |
ogi |
gari |
pin |
pean |
behezten |
berezten |
gañia hartzen |
nagusitzen |