7.1. PAGOLA
Buhameak
eta buhame-lenguajia: kaphattaphaliphin
Buhamea
zer den azaldu behar zuelarik, lekukoak beste mintzatzeko manera baten berri
eman zuen, hizkera horri 'buhame-lenguajia' izena ematen baitio, nahiz
nornahik erabil lezakeen, naski buhame izan gabe.
INK.:
Zurekin eskuaraz ari ziren?
LEK.:
Bena etzizien beste mintzajiaik ez....
INK.:
Ah!
LEK.:
Eskuara ba.
INK.: Ez ziren españolak?
LEK.: Ah ez etziren españolak, bistan
dena, etzütützün españolak, üskaldünak zütützün buhamiak bena
ttokesa, hoik oro buhamiak, oro buhamiak.
INK.:
Ttokesa? zer da ttokesa?
LEK.:
Tokesa e bai, buhamesa, beitharte, larria.
INK.:
Izena zen, ttokesa?
LEK.:
Buhamia.
INK.:
Uhartekoa ere?
LEK.:
Uharteko zün, hua Xibalterri hortan bazün buhame saldo bat hor.
INK.: Uste nuen mintzatzeko maneran
bazutela zerbait aparte?
LEK.: Ez heben ez, hor, heben ez, gio
buhame lenguajia bon, bazün, bon: bena denek emaiten zizien hua: dididing
dadadang eztekeden etzakadan, badakizü.
INK.: Nola da hori?
LEK.: Bon, e pe ahantzia dit, buhame
lenguajia, gühauk ezkünielaik nahi bestek kunprenitzia eta erraiten genizün;
epez tipi edo: epez tipi pha rü pü, oai bethi p eta oro hitzak oro p
zertzen.
INK.: Nola erranen düzü
?
LEK.: Bon emazü frase bat.
INK.:
Bihar joan behar niz.
LEK.:
Bi phi a phar aphar jun hua pha ni phiz be phe a phar ni phit bi phi a phar;
bi phi a phar: bihar.
INK.: Eta nola erranen duzu ene izena duzu:
zure izena eman dezagun nola erranen duzu?
LEK.:
Ka pha tta pha li phi phin.
INK.:
Je m'appelle comme ça, hola deitzen nüzü erranen duzu berdin?
LEK.:
Ka pha tta ka tta tta pha li phi li in.
INK.:
Beti p batekin.
LEK.:
Gio bazütützün biziki trebe zirenak eta behar zünin beharria atxiki nula
mintzo zen eta hola, hola ai gintzün handitü ondun, badakizü, buhame
lenguajia deitzen genizün hoi
zütützün |
ziren
+ zuka |
beitharte |
begitarte,
aurpegi |
uharte |
toponimoa, Amikuzeko herria |
xibalterri |
Donapaleu ondoan den leku baten izena (Gibraltar) |
heben |
hemen |
bazün |
bazüzün, zen + zuka |
zizien |
zuten +zuka |
bena |
bainan |
dit |
dut
+ zuka |
gühauk |
geronek |
ezkünielarik |
ez genuelarik |
genizün |
genuen + zuka |
zünin |
zenuen |
atxiki |
arretaz euki; kasu emanez eduki |
nula |
nola |
mintzo |
hitz egiten, berba egiten |
gintzün |
ginen
+ zuka |