6.17. LARZABALE-ARROZE-ZIBITZE
San Antoni eta Santa Madalena
Oztibarre eta Zuberoako mugetan, Oxkaxeko lepotik goiti eta Müsküldiko lurretan, San Antoni patroitzat daukan kapera bat dago. Urrundik ikusten da, eta handik ere ikus daitezke, besteak beste, Zuberoako aldean San Gregorio, Santa Barbara eta bereziki Atharratze gainean dagoen Madalena famatua. Ondoko testuak erakusten du zergatik elkarri so edo elkarri begira dauden San Antoni eta Santa Madalena.
LEK.: Sent Antoni, Sent Antoni hor, eta Madalena beste mendian, han, han Atharratzetik goitikoan eta gio, nahi ukhan zitean, elgar maite zitean, ezkondu, eta gio dolutu zitzieian, eta ordian Sent Antonik erran zian:
- "Bon bena ni jarriko nun hor eta hi bistan jarriko hitzat eta beste mendi kaskoan hantxe, elgar ikhus dezaun bethi!"
Maite zutela elgar.
INK.: Nor zen kontra? aitamak?
LEK.: Ezpinintzan han [irriz], berdin! leheno khasu eh! andragai bat ezpazen etxeko semiain buh!!! biziki etziren ezkondu behar, ez muthilarekin nolanahiz, ezpazen, erran den bezala, erraiten den bezala, Erramu beno lehen Bazko egina, hua badakika zer den?
zitean |
zuten + toka |
nun |
naiz +noka |
hitzat |
hatzait |
kaskoan |
tontorrean |
andragai |
prima, ondoko, 'héritière/heredera' |
etxeko seme |
primu, ondoko, 'héritier/ heredero' |
mutila |
morroi, bailet |
nolanahiz |
edonola, edozelan, zer nahi gisaz |
Erramu baino lehen Bazko egin |
ezkont-aintzin esperantxetan izan (denbora batez estigmatizatua izan den gertakaria) |
badakika |
ba al dakik, ba ote dakik |
Ezpala ur-zolara joaten ilargiaren arabera
Ilargiak zur kontuetan duen eragina azaltzen du maiasturu edo zurgin den Larzabaleko lekukoak.
Eta zura igortzen bada, ezpala, les copeaux, ebe! leheno zurak aurthikitzen bitziren aizkoraekilan, bon, gorapena balinbazen, ezpal hura urerat aurthik eta ez joaiten behiti, urain gañen egoiten: eta behapenian oai, maidanendako egiten zelaik, zur, ezpal hua, hua behiti joiten han ur-zolarat.
zura |
suko ez baizik eta lantzeko, obretako dena (ez da egurra) |
gorapena |
ilargiaren gorapenaz ari da |
aurthik |
jaurti, bota |
maidan |
zurezko pieza ederrenetarik (edozoin zur-puxka ttipi ez da maidana) |