6.12. LANDIBARRE
Belea eta pika
LEK.: Ah ah bel belia, Beliak galdein zakozun phikari, hunek kafia biziki untsa ikhusi zin ina, ta gio jin behar zira jin behar zira hartaat eni kafiain iteat, ene kafiain iteat. - Ba, ba, hua behala prest, zalhia bita hua biziki, eta gio hasi zun beliaindako kafiain iten hau eta gio belia bazterretik gaizua beha: - Hola! Hola! Hola! ta gio hunek kafia ina izi ta hola bazterretik xilhoño batekin eta gaña dena kukutia, phikain kafia, hortaik erremarkiatzen uzu, gio eta ari zelaik zola huan iten, belia bazterretik beha bethi erten: - Hola! Hola! - To, balinbadakik, aski duk hihaurek itia, eta gio utzi zakozun eta gio hartakotz beliain kafia gainetik estaliik gabe uzu. Ene amatxik hori khondatz khondatzen zin, eta belia bazterretik halere bere: - Hola! Hola! kua kua [quoi?] ari bita eta gio phika aldiz kha kha kha kha kha kha ari ta: - To! balinbadakik aski duk hihaurek itia! ...
INK.: Eta zer erraiten da: belea bezain .?
LEK.: Beltza.
INK.: Beltza, ez zaharra?
LEK.: Ba ba ba, hura re, belia bezain xaharra, zeit, kaalendako, edo hola, errain duzu.
INK.: Ez da jaten hori?
LEK.: Ttipian? eta humian atzemaiten badira, eta kafiatik airatu gabe, eta biziki hunak, nik etxen leheno janik ba tzit, ama, enfin, haurra nintzalaik, muthila bitzuten, halere ni nintzun bakharrik, eta, gio muthila, ordian hanitz lekhutan etxetan eta muthilak eta nexkatoak bitziren, eta muthila biziki hola kafiakaria zuzun eta hak atzemanik bele humiak biziki hunak.
INK.: Pika ere atxemaiten da?
LEK.: Ez, eztakizut, gio, bena belia, handia, aldiz, horik khaatsak omen tzun eta bele humiak hegaldatu gabe, eta gizenak, ohitzen nuzu ikhusiik ho la la! ze gauza gixena!
zakozun |
zakon (zion)+zuka |
ina, iten |
egina, egiten |
kukutia |
tapatua, gordea |
aski duk hihaurek itea |
heuk egitea daukak |
ttipian, humian |
hemen, inesiboa denborari eta adinari badoakio |
tzit |
ditut + zuka |
enfin |
fransesetik |
nintzun |
nintzen + zuka |
muthil |
morroi, bailet, miskandi |
nexkato |
sehi, neskame |
kafiakari |
xoriak kafietan biltzen ibiltzen ohi den jendea |
eztakizut |
dakit +zuka |
gixena |
bustidura adierazkorra ohizko 'gizen' formaren aldean |