Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

Kortezubi - Atlasa - Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

1

<< Hasiera

1.27. KORTEZUBI            

Eskolarako bidea

1 LEK.: Gure eskolara jutie! Emendik eta Ereñora or gora.

2 LEK.. Gu Gabikaa da ononek Ereñora.

INK.: Da nondik joaten sintzien Ereñora, ba?

2 LEK.: Ortixe gora, ortixe gora.

1 LEK.: Amengo sidortxutik.

2 LEK.: Geu eskolara Gabikera bai, gero an goixen itten giñen gu Gabikea ta onek Ereñoa.

INK.:- Emetik batera biok, es?

2 LEK.: Biyok es, danak, danak. Nire nebie ta, au te...

1 LEK.: Ereñon maixu egosan da Gabiken, e, maistria.

2 LEK.: Maistrie Gabiken da (???) mutillek ixen sie les.

INK.: Da mutillek Ereñora ta neskak...

2 LEK.: Neskak Gabikera.

1 LEK.: Mutillek be bai Gabikera juten sien.

2 LEK.: Bai bertan Gabikekuek, baya suek Ereñoa asi siñien, Ereñoko eskolaa.

1 LEK.: Illien pesta bi pageta gendun. Illeko peseta bi, joe!, ak irabasiko an dirue.

INK.: Emetik Gabikera asko dau, ala?

2 LEK.: Ordu erdixe geixau.

INK.: Oñes.

2 LEK.: Bai. Oiñ ordu bete be bieu guk, ordun, e, ordu erdi, baya oiñ ordu bete be bai.

1 LEK.: Emendik, e, emendik, e, Ereñora ongo die emendik Barrotire ta baño. Urrun dau, de bidie satarra, joe!

2 LEK.: Ba, bide santarra geuk be bardin seguraski Gabikea.

1 LEK.: Egon basien, e, ongo mogonekonek abarka gomaskuek euki bagendus, ba oñ...

2 LEK.: Amak etzien jusiñeko abarkakin, narruskokiñ. Da eitten san, euri itte ebanien aulan aste sien danak, galtzeko modun ankatatik be, da siku dauenien dana koxkortu, bietza gustiek be apurtu bier.

1 LEK.: Gero puntek arek koxkorrak bietza gustiek apurtu bier.

2 LEK.: Bietza gustiek be apurtu bier ...

1 LEK.: Antxiñekue. Da gure aurrekuek ortosik esate eben.

2 LEK.: Ortosik, sure aitxe ta, a, edo sure ama ta ortosik Ereñora.

1 LEK.: Ortosik.

2 LEK.: Ereñoa ortosik, Gabiketik Ereñora ortosik. Da gero aulan, e, samatik goittik bera abarketak eskeitte. Da allegetako ona ak abarketak jantzi. Baye lelengo ortosik.

jutie

joatea

ononek

hauek

ortixe

hortik

sien

ziren

siñien

ziñeten

pageta

ordaintzen

bieu

behar dugu

bidie satarra

bide txarra

egomasien

egon balira

mogonekonek

gomazko hauek

jusiñeko

jositako

aulan

honela

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper