6.16. JUTSI
Zehe bat, xehamu bat eta ehi bat edo eskuko eriekin neurtuz
Hemen izari zaharrak aipatzen ditu lekukoak, eskuko eriak baliatuz erdiesten direnak: zehea eta xehamua.
LEK.: Zehe bat hori zehe bat eta hori xehamu .
INK.: Bost?
LEK.: Xehamu.
INK.: Erdia?
LEK.: Hori ez, erdia bano gehixoot, xehamu hori, le pouce eta l'index eh! artian, eta le pouce et l'auriculaire eta zehia...
INK.: Hogoi ta bi [zentimetro]?
LEK.: Ba holakoxka ba, holako zeit eta bestia aldiz hamost edo.
INK.: Eta zerbaitetan baliatzen zen?
LEK.: Ah ba ba ba! xehamu ah ba! izaria leheno hala zen eta eta bi zehe largoko ildoa emaiten edo: edo motzak egurra eta bi zehetan eta labian sartzeko edo!.... Hara, zehia biziki baliatzen zen lehen eta hala nola barrika, ohit niz gure etxen eta barrika edaten ari zelaik eta makila bazen anoan bakarrik sartzen zena eta ikusteko zertan zen izartzen zen, sartzen zen bundatik behiti eta gio izartzen zen oaino bustia zen eta to! bi zehe ta hiru ehi edanik eta bi zehe ta ehi bat edateko, ordian erditan joanak gituk behiti ta hola izartzen, baakizu, la jauge.
INK.: Ba zeren eta gizon batetik bestera ez da diferentzia handirik?
LEK.: E e, bena izartzen bazien eta berak iten balinzien to! bi zehe ta bi ehi edanik eta bi zehe eta ehi bat edateko, ordian ezagun zen erditan behiti joana zela apepres, etzen ez zentimetraz bena etzen gaizki ez halaik e.
INK.: Eta oihalean?
LEK.: Oihalian e bazien eztakit nik uste metrain aintzinian nik uste zeheka iten zuzten ba zeren eta metra ezpitateke, diela berrehun urthe ina da, ez arras, eta ezpitzatekeen seurrenik kanpaña zoko hotaat behala jin, eta zehiak, frangotan zehe eta, hiru zehetan motzak egurra edo!
pouce, index, auriculaire |
erien edo behatzen erdal izenak. Egia erraiteko, inkesta gehienetan, euskarazko hitzik ez da bildu ahal izan bost erien izendatzeko |
anoan |
ardoan |
ohit |
orroit |
izartzen |
neurtzen |
bunda |
upel batean, gaineko ziloa |
ezagun |
nabari |
apepres; gutigorabehera |
|
e e |
ez ez |
metra |
sistima metrikoaren hedapenaz ari da. |
ezpitateke |
ez bait dateke ('izan' aditza eta ez *edin) |
arras |
osoki, guziz |
ezpitzateken |
ez bait zatekeen ('izan' aditza) |
ina |
egina |