4.8. GOIZUETA
Auzolanean: gorozketariak eta zoilariak
Por ejemplo dia gorozketarik, ezta? Eta zabaltzee esaten tzio beti, jarri iual oeitamar laun kolan, e? Emendik batzuk artu bizkarren ta gero emakumek, txandan: or gizaseme at zen, emen emakumea, emen gizasemea, denak alkarreri manaz.
Ongarria zabaltzen. Bai, bai, ba. Orrek tzun izena como auzalan. Por ejemplo, gaur izango zian baserri ontan, eitten zten, emain zuten lau euntika aurretik abisoa auzo guztiri ro: "beno! Biar Erranderin gorozketarik ttuk", ta inguruko baserri guzitakok joten tzian. Ta gero andikan bi eunera ero irura igual beste baserrin e? ta, ta ori obligazio bezala, alkarri laundu, lana aixe ittetikan. Gorozketarik o zoilarik, igual. Lur iraultzen zijoazen denbon zoilarik. Ta denak elkarri laundu, orixe da auzalan. Ta erraxo in, zertika itxen baldin bazian senar-emaztek eta lau ume txiki, aik nola ateako zittuzten ba? O in zezaketen biin arten, bazuten iru illaateko lana iual o bi illaatekoa iraultzen, gero gorotzen igual. Ta itte zten, "bueno! gaur olokon gorozketarik", pues ara jon, ta jongo zen senarra, jenealen gizaseme juten tzen o, neskatxa baldin bazen, neskatxa iual o motilla, seme bazen, motilla. Urrungo jongo zian bestera, urrungo (???) ta. Aiek illabate baten in bear tzutena, por ejemplo, zortzi eunen denak oi itten baitzuten ta gero libre gelditzen baitzien bee lanatako, enteitzen?
- Bai, bai.
- Oixe zen.
eitten zten |
egiten zuten |
emain |
emanen, emango |
lau euntika |
lau egun aurreragotik |
ro |
edo |
zertika |
zergatik(an) |