6.11. GAMARTE
Almadiak edo uraren gaineko zur-garraioa Iratin
Lekukoa Gamartiarra izanik, udan bortuan artzain egona da Errozateko aldean, mugari hurbil, Orbaizetatik ez urrun. Han zuen ikusi Irati oihanetik behera zurak nola igortzen ziren urez.
LEK.: Ta pantanoa, pantanoa, pántano de Irabia, han bada beherian animaleko eta arrestagia bat, berroi ta bi metra gora iten tiena, ta ba ederra uzu biziki, oai eletrikaindako bakharrik beiratzen dute, bena leheno bidiak in aintzinian eta hango oihanak, zurak botatzen zitzien hurerat, ta, hur eta, negian beitzen hura azkarrenik, ordian zartzen zitzien billunak bat bestiari eta kable batez josirik, hur guzia, oai badu, badu gune bat iten da berdin ehun ta, ehun ta berroita hamar metra largo, ordian bada gunia bada lau ehun metra largokoa re, oai mendiari emana bita indarra, hua ina da, eta hurain arrestagia emana da hola, inguraka ari da ta hementxetan da hurik indarrik handiena mendi horrek atxikitzen du, bestenaz el .harriak eliro sekhula atxik, eta ordian, hek, eta zur hek, giileat ezartzen zuzten zur guziak hurerat bota eta...
INK.: Estekatzen?
LEK.: Undar lerroak, giilekoak, billunetik billuneat estekatiak ziren ta lazpost gizonek alderdi bat lehenik puxka bat thiratzen zuten.
INK.: Nun? uraren gainean? edo?
LEK.: Ez, bazterretik, bazterretik eta beste aldetik, beste hanbeste gizonek, eta ordian heen aintzinian joaiten ziren zurak eta haat, baziren eta animaleko bortha handi batzu ta haat, hetaik joaiten eta aitzinian inak ziren, eta oai, kanal batzu, Aribeaino ene ustez, Aribe....
animaleko |
handi, gaitz |
arrestagia |
'barrage/presa'. |
iten, ina |
egiten, egina |
eletrika |
argi-indarra |
zur |
lantzekoa da (ez da egurra) |
azkarrenik; indartsuenik |
|
zartzen |
ezartzen, ipintzen |
gune |
leku |
liro |
lezake, leike |
atxik |
jasan, soporta |
giileat, giileko |
gibelera, gibeleko; atzera, atzeko |
undar |
azken |
bortha |
hemen fr. 'écluse' |
billun |
aurdikitako zuhaitzen enborra (Ikus 'billun' vs 'enbor'; 'beef' vs 'ox'; ''pez' vs 'pescado'; 'le veau' vs 'du veau'). 'Billun' hitza ez daiteke erabil bizirik den zuhaitz baten partearen adierazteko. |