4.9. EZKURRA
Harrikadak eta zaldizkoak
INK.: Bideak nola neurtzen zien? Emendik ara zenbat dao ta.
1 LEK.: Izaten zen, izaten zen e...
2 LEK.: Legua, bai, legua.
1 LEK.: Ez, legoa ez paño... kilometroik etzen izaten, nola bear tziñun ba kilometroa?, dena erriko bideak, erri batete bestea bide batzuk, mendi bideak izaten tzien da or etzen kilometroik eta zeraik. Kaguen diez!, aittu izando dot... O sea, esakto etzena, onbeste arrikada.
INK.: Arrikada bide. Ori aditu izan dut. Bi arrikada bide.
1 LEK.: Bi arrikada bide. Ta nik arrikada seuro eztaket zenbat metro izanen tzen, da ordun metroik e ez baizen, bara baizen, bara ta bare erdie baizin, da nik eztaket zenbat bara izaan tzen, baño onbeste arrikaa.
Onbeste arrikada eta onbeste zaldizko. Itten da, konpaziora, in tzaun ba kontu bat emendiken Tolosa, ta eztozo esan bearko mille arrikada.
Bai, zaldi baten tenplea. Zaldi baten tenplea ez, zaldi baten esprine: un esprin. Ja ta autsi zaldi batek in dezakean bide, onbeste arrikada, zaldizkoa.
Beste gauz bat: esto..., eldu denean itsasotik, brrrraaa!, erauntsi zuri, ula belozidadean, zaldizkoak, zaldizkoak esaten tzaio ori ere.
eztaket |
ez dakit |
baizin |
baitziren |
izaan tzen |
izanen zen, izango zen |
in tzaun |
egin dezagun |