Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

Domintxine - Atlasa - Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

7

<< Hasiera

7.2. DOMINTXAINE-BERROETA 

Phekada

Bekadak edo oilagorrak laket duen lekuaren ezaugarriak ematen ditu ihizlari den Domintxaineko lekukoak, bai eta ere behin bekada batek egin zion balentria.

LEK.: Oh hua phekada, hoi hoi ihizi pollita.

INK.: Eta eztut konprenitzen, ni eniz ihizin ari, lekua behar da hortako?

LEK.: Bai lekhü ederra, arroilla eta behar da sasitei, sasi, konpazione, iten ahal dena horren, phekadaen egoiteko lekhia in nahi bada pasaiako eh gio! e ben oihena, oihen taillisak balinbadira haunditiak behar dira moztü, eta gio arrapusak abiatzen direlaik ordian han da lakhet thinki-aire hartan phekada, eta naharra amiñi bat ba eta ez ez biziki naharrik eta thinki aire hartan, hua dü nahi phekadak, xikhin aire.

INK.: Erraiten da ez dela aise atzemaitea.

LEK.: Ah ezta aiseta hatzemaiteko e e, eni aurthen gerthatü zata animalia, aurthen, eta heentxe gihil hortan nintzen eta [...] heldü üngüria in behar binien, eta phekada ikhusi, zakhürra igaiten, baño aldatüik ta bestia ene aldetik, eta hurian hola phekada hila bezala huran barnen, eta hamar zantimetretan patak huran barnen hola, eta moskoa begiartio hurian barnen, lümak harro harro hola etzanik, eta begiak hilik ala bizi begiak bethi zaalik beitü, hua nuaitek hila ziela, thiro zunbeit ukhanik, eta zunbat nik bizpahiu metra iteko bon ta ze in behar nin? ze iten düt harma eskitan, esküñan eta behar niela pollikiño branken pian sar, eta hamar zantimetraat heldü ordükotz eta phartitzen juan ahala ene phekada, hilaina inik hak, ah holakoik sekhüla ez gerthatü, nik uste nien hila zen, lümak hurak atxikitzen beitzazkon, farfallatüik han…

phekada

oillagor

sasitei

sasite

horren

horrentzat, horrendako.

oihena

oihana

taillisak

xarak

arrapusak

aldaskak, berjinak

naharra

lahar

amiñi bat

pixka bat, apur bat

xikhin-aire

apur bat zikin

aiseta

errex

e e

ez ez

zata

zait

animalia

gaitza, harritzekoa

gihil

gibel, atze

binien

nuelakotz

huran barnen

huraren barru

nuaitek

norbaitek

eskitan

eskuetan

branken

adarren, arramen

hilaina inik

alegia hilarena eginik

nik uste…hila zen

-n, konpletiboa izanik ere bainan uste izan-ek manaturik

farfallatüik

harroturik (lumak hemen ).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper